Inperio britainiarreko kapitain James Cook Zeelanda Berrira heldu zenetik 250 urte bete direla ospatzen ari dira. Urriaren hasieran Erresuma Batuko Gobernuko ordezkari batek lehen aldiz maoriak hil izana “deitoratu“ du. Hitz hutsak direla salatu dute maorien komunitateko zenbait kidek.
Aotearoa –haien lurrentzat maoriek darabilten izena–, egungo Zeelanda Berriko lurrak, Britaina Handiko inperioaren menpe jartzeko prozesua James Cook kapitain konkistatzaile ezagunak egin zuen. Cook Zeelanda Berrira iritsi izana ospatzeko ekitaldi ofizialak antolatu dituzte eta polemika eta maorien protestak eragin ditu.
Testuinguru horretan, Zeelanda Berrian Erresuma Batuko goi komisario Laura Clarkek maorien hilketak deitoragarriak direla adierazi du, Iwi etniako maoriekin Gisborne hirian egindako bilkura batean. Cooken lehorreratzea omentzeko urtero egiten diren ospakizunak baino egun batzuk lehenago egin ditu Clarkek adierazpenak.
Laburbilduz, orain dela 250 urte Britaniar Inperioak egindako sarraskietako bat “deitoratu” du gobernuak pribatuan, aho txikiarekin eta barkamena eskatu gabe. Eta ondoren James Cooken eta haren espedizio armatuaren aldeko ekitaldiak diruz laguntzeaz gain, haietan parte hartuko dute gobernuko ordezkariek.
Tina Ngata maorien eskubideen aldeko abokatua da eta Cooken aldeko ospakizunen aurka antolatzen ari diren ekimenetako kidea da. Haren ustez, ingelesen hitzak ez dira nahikoak, ezin duzu ospatu kolonizatzaileen etorrera eta adiskidetzearen alde hitz egin”. “Cook hiltzailea izan zen, inbaditzaile bat eta bera izan zen Inperio britainiarraren hedapenaren abangoardia”, esan du. “Jakina, supremazista txurientzat lurren lapurraren etorrera ospatzea gauza handia da, horregatik guk egingo dugu protesta”.
Maoriak protestak antolatzen ari dira egunotan James Cooken lehorreratzeari aurre egiteko. Konkistatzailearen figura laudatzearen aurkako ekimenak ez dira berriak. Iaz, Gisbornen haren omenezko estatua kendu zuten.
Ordu erdiko bakea
Egungo Gisborne hiritik gertu dago Turanganui ibaia eta han egin zuten topo lehen aldiz orain dela 250 urte Inperio britainiarraren konkistatzaileek eta maoriek. 16:00ak aldera heldu ziren, eta ordu erdi geroago Maorien Ngāti Oneone taldeko Te Maro buruzagia hil zuten. Ordu batzuen buruan beste zortzi maori hil zituzten europarrek. Indigenen eta gizon txurien arteko lehen elkartzearen emaitza, ondoren etorriko zen arpilatzeen eta sarraskien aurrekaria izan zen.
Orain dela hilabetetxo batzuk eztabaida bizia piztu zen sare sozialetan. Bi bando buruz buru: Euskal Herria kolonia bat ote da? Nire uste apalean, ika-mika haren muina kolonialismo eta inperialismo hitzen definizioan zegoen, oso modu ezberdinean erabiltzen ari baitziren hitzok... [+]
Irlan egon da maiatzaren 23an Frantziako presidente Emmanuel Macron eta loialistekin zein independentistekin, alde guztiekin bildu da. "Elkarrizketa politikoa" abiarazteko prestutasuna erakutsi die, baina independentistek diote horretarako baldintzarik ez duela jarri.
Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]
Internet eztabaidan dagoen lurraldea da. Eztabaida horiek gure demokrazien etorkizunari eragiten diote, baita klimarako eta gizarte eta ingurumen-justiziarako hartuko ditugun bideei ere. Borroka hauetan, gure lana egin dezagun, beharrezkoa dugu interneten dinamika ezagutzea... [+]
Berrogeita hamar bat gobernutako ordezkari, nazioarteko finantza-egitura esanguratsuenak, hainbat enpresa pribatu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde zenbait batu dira Parisen, ekainaren 22an eta 23an, mundu mailako finantza itun berri bat adosteko asmoz. Orain arteko joko-arauak... [+]
XX. mendetik hitzen beldur larri batekin atera gara. Ez gara gehiago menturatzen gauzak izendatzera, dena zirkunboluzio, metafora eta eufemismo gabiltza errealitatearen latza leundu nahi bagenu bezala: Elkanok ez zuen Portugaleko erregearen ametsa partekatzen eta engoitik... [+]
Geu Afrikarrok erakusketa ikusgai da otsailean Gasteizko Montehermoso kulturunean, eta hainbat ekimen antolatu dituzte horren bueltan. Ostiral honetan egingo duten "Begirada kolonialak, ikus-entzunezko baliabideak eta estereotipoak" solasaldiko parte-hartzaileetako... [+]
Ura baliabide preziatua bada, are gehiago da Hego Amerikako txokorik lehorrenetan dagoen Argentinako Mendoza eskualdean. 2019an herritarren errebolta batek lortu zuen meatzaritzako multinazionalek hango ur apurrak zianuroz ez kutsatzeko lege bat aurrera ateratzea. Baina... [+]
Total Energies multinazional frantsesak eta CNOOC China National Offshore Oil Corporation txinatarrak "karbono bonba" ikaragarria dute xede Afrikako Tanzania eta Uganda herrietan: bertako petrolioa ateratzeko 400 putzu eta horiek esportatzeko 1.443 kilometroko oliobide... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]