Mixel Dunate abeltzain eta gaztagile ari da Aiherran (Nafarroa Beherea), biologikoan azken 17 urteotan. Mihi urdinaren kontrako txertoari uko egin diotenetakoa da, ez du onartzen ardien identifikazio elektronikoa ere. Sinesten du nekazaritza biologikoan datzala etorkizuna eta errisistitzea nahitaezkoa dela. Laborari aldizkariaren 1.020. zenbakian plazaratutako elkarrizketa da hau.
Zure etxaldea aurkezten ahal daukuzu?
Ardi esnadunak ditugu, esnea gasnatzen dugu. 27 hektara ditugu, 250 bat ardirekin. Urteko ardiak ez ditugu erdiarazten, beraz 200 bat ardi deizten dugu. 1989an instalatua niz. Eta 1996an hasi ginen biologikoan eta gasnatzen ere, orduan ez baitzen esne biologikoa biltzen eta ene emazte lagunak gasnatzen hasi nahi baitzuen. Entseatzen gira egin ahala etxeko bazkarekin aritzea. Dozena bat urte huntan, 7-8 tona méteil [gari eta zekale nahasketa] erosten dut Biarnoko laborari bati eta etxean ere berriz hasi niz ekoizten 2004tik hunarat, hektara bat eterdi. Arto egitea utzia dut, ez baitut maite eta maiatza sasoin zaila baita : gasnatzea bada, belarrak eta kanpoko lanak.
Borturat igortzen duzue artalde...
Bai, borturat bagoaz Hautes Pyrénées-tarat. 2003an hasi ginen, gero hiru urtez etxean egon ginen FCO (mihi urdina) eritasunaren kontra ez baiginuen xertatu nahi, debekatua izan zitzaukun borturat joaitea. Orai badu lau urte berriz abiatuak girela, herriko beste 5 artzainekin, Hautes Pyrénéestarat beti. Artzain bat hartzen dugu bortuko lan horren egiteko. Lehen ardiak ekainaren 10ean partitzen dira, gaineratekoa uztailaren 10ean.
Aspaldian biologikoan ari zira. Hasi zinelarik, bioak ez zuen gaurko aipamena. Zuretako urrats naturala izan zen ? E: Bai, naturala izan da. Orduan BLE ez zen oraino sortua bainan Civam bio basco-béarnais izeneko taldea bazen, konpostatzea edo belar kentze mekanikoa erakusten zuen. Biologikorat pasatu baino lehen, lau urtez esne kontrolan lan egin nuen. Ohartu nintzan -eta oraiko produkzioneak ikusiz, xuxenean nintzan- zer bide hartzen ari zen ardi hazkuntzan : behi Holsteinaren bidea. Horren kontra egiteko, beste bide batzu hautatu nahi izan ditut, eta biologikoari naturalki jin niz. Instalatu bezain fite ikertzen hasi niz, 90-eko hamarkada hortan, eta emeki emeki, buruan segurtamena ukanez, etxaldea biolojikorat pasatu dut 1996an.
Laguntza tekniko gutiago zen orduan. Gaurregun manera gehiago bada bainan laborariek ez dute urratsa egiten. Aldaketa zailagoa da buruan teknikan baino?
Orduan hala zen eta orai ere. BLEren inguruan, laborariak ikusten ditugu, formakuntzetan ibiltzen direnak, teknikak menperatzen dituztenak, bainan gero urratsa egiten ez dutenak biorat pasatzeko. Lehenik buru barnean egin behar da aldaketa eta segurtamena bildu. Oraiko mementoan, segur da ez dela aise, etxalde guzietan tinko gira, perspektiba gutirekin. Horrek ere muga bat ezartzen du : burua trankil delarik urratsak errexago egiten dira.
Zuk etorkizuna laborantxa biologikoan ikusten duzu?
Bai, ez da dudarik. Laborantxa biologikoak biharamuna badu, ez 5-10 urtekoa, baizik eta 30-40 urtekoa. Oraiko hautu horiek, aipatzen den identifikazio elektronikoa adibidez, 5-10 urteko biharamuna dute, edo oraino gutiago... Ez dute biharamunik ere funtsean, murruaren kontra eramaiten gaituzte. Nahiz murruaren azpirat heldu behar den, jendeak beste gisa so egiteko...
Identifikazio elektronikoaren kontra talde bat muntatu duzue. Gibelerat egiten ahal dea oraindik neurri hortan?
Gu baino lehenago hasiak dira mugimendu hortan beste departamendu batzu. Gu uzkurrago izan gira nahiz, hasi ginen lehen urte hartan, eni bihotz ximikoa baino gehiago egin zautan. 0 urteko lehen petenta guziak marteiluz kaskatu nituen, bainan geroztik ni ere sartu niz bide hortan... Bildots ttipiendako, laborarien %100a petenta elektronikoen kontra da, ez dut dudarik hortan, lau egunendako “püzatzen” ditugu! Ardi helduendako, tropa zonbaitetan lan tresna dute petenta hori, esne kontrolan direnak adibidez. Gu obligazionearen kontra gira. Deneri edo gizarteari zerbait on ekartzen duena obligatuzkoa izan dadin, ados. Bainan gauza horrek ez du deus gehiago ekartzen. Mugimendua abiatu dugu, laborariek zer pentsatzen duten jakiteko.
Mihi urdinaren kontrako xertoa, gaurregun identifikazio elektronikoa, bihar marroen zertifikazioa...
Gero eta liberalismo gehiago inposatu nahi da hazkuntzan ere... Bai, eta ez du deus onik ekartzen laborarieri. Petentena, segipena edo trazabilitatearen izenean emaiten dute bainan Spangheroren aferan ikusi dugu : beharriak behin moztuz geroz, nahi dutena egiten dute haragiarekin. Neurri horiek laborantxa industrialaren aldekoak dira, bortxaketak dira, ez dira zuzenak. Hain segur beti berdinak dira lehen urratsa kontra egiten dutenak. FCO-aren xertoaren kontra zirenak dira berriz altxatzen identifikazio elektronikoaren kontra. Bainan ikusi nahi dugu beste laborariek zer pentsatzen duten.
Euskal Herriko hazkuntzak erresistentzia egiten dako oraindik industrializazioari zure ustez?
Bai. Buru Beltzan hasia den lana biziki interesgarria da. Ardi zentroan entzuten nuen zentroa ez balitz izan, lakonak izanen zirela denetan. Bainan 250-300 pintetan den buru gorria edo lakona berdintsu da. 200.000 pinta ekoizten duten etxaldeak, izan buru gorria ala lakona, gauza bera da. Selekzione sientifikoan badut sinestea bainan 2-3 kriterioren inguruan egina da. Ez da aski. Ardia 1000 gauzendako egina da. Hazkuntza 1000 urtez egin da, eta gure etxaldeendako on den ardia moldatu du. Bi selekzio mota horiek elgarri juntatzea biziki baikorra atxemaiten dut.
Aiherrako laborantxaz zer ikuspegi duzu?
Xantza badugu, gazteak instalatzen dira, beste bide batzu jorratzen dira (beste artzain bat bada hazkuntza biologikoan, bizpahiruk gasnatzen dute...). Badira ere haunditzeari pentsatzen dutenak beti eta lur aferak izan eta izanen dira horren inguruan. Halare, erresistentzia deno eta jendea xutik egoiten deno, biharamuna izanen da. Jendeak jakin behar du xutik egoiten eta mugitzen. Segur da gero eta zailago zakola bainan entseatu behar da. Brassens-en kantu batek dio “les braves gens n'aiment pas qu'on suive une autre route qu'eux”, alta hortan da biziraupenaren gakoa.
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]