Errepublikari mintzo zaio Emmanuel Macron presidentea Jaka Horiekiko auzia saihestuz

  • Eztabaida Nazional Handiaren berri eman bezperan, Notre Dame katedrala sutu zen. Jaka Horien oldeari aitzi egiteko Errepublikako presidente Macronen asmoak ezagutu gabe geratu ginen. Ostegunean agertu zen Frantziako nazioaren aurrean, baita bere gobernuaren neurri politiko berriak aditzera eman ere.


2019ko apirilaren 26an - 09:20
Frantziako presidenteak Eliseoan egin zuen agerraldia lehen aldikoz. Argazkia: Ian Langsdon (EFE).

Frantziako presidente Emmanuel Macron 300 kazetari ingururen aurrean mintzatu zen, Eliseoan lehenengo aldiz. Heldu diren hilabeteetan hartuko dituen neurriak azaldu zituen, okertu zaion agintaldia bideratzeko aldera.

Hona iragarritako zenbait neurri politiko: deszentralizazio prozesua, 2020an hasita. Klase ertainei errentaren zerga apaltzea. Erretreta sistema aldatzea, eta azkenik, herritarren parte-hartzea bideratzeko arauak hobetzea.

Agintaldira iritsi ondoren bi “afera” nagusitu zaizkio Macroni: Benalla auzia eta Jaka Horiek eragindako krisi politikoa. Macron alde autoritarioa agerrarazi dute bi auziek. Alabaina, atzoko agerraldian ez zuen, kasu, Jaka Horien mugimenduaren inguruko azalpen zehatzik eman. Bere gobernuaren esku utzi zuen horiek azaltzea eta politika bideratzea.

Jaka Horien aldarrikapen nagusiak ez dira presidentearen ardura, antza. Hona horietako batzuk: aberastasunaren zerga (ISF) berreskuratzea, boto zuria aintzat hartzea, Herri Ekimen Erreferenduma (RIC) legeztatzea.

Nolanahi ere, neurri batzuk aditzera eman zituen: Partekaturiko Ekimenaren Erreferendumaren (RIP) arauak aldatzea proposatu zuen. Hala berean, 2017ko hauteskundeetan jarri zituen xedeak beteko dituela iragarri zuen berriz ere: diputatu kopurua %25-30 jaistea, ordezkariak hautatzeko %15eko proportzionaltasuna ezartzea, eta agintaldi kopuruak mugatzea.

Jaka Horiek asteroko ekimena iragarri dute ostiral honetarako, Maiatzaren Leheneko mobilizazioen atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Frantziako Gobernua erori egin da, zentsura mozioaren alde eginik legebiltzarrak

331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.


Frantziako Gobernua erorita dagoela, greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-13 | Bea Salaberri
Moltsa mehe

Duela bi aste, Frantziako irratien finantziamendua zalantzan zen, Frantziako Kultur Ministerioak %35 apaldu nahi baitzituen elkarte irrati lokalei bideratu dirulaguntzak. Orduan, 200 bat elkarte ziren lanjerrean eta horien artean Iparraldeko Euskal Irratiak.
Azalpena... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


Botoen %34 lorturik, eskuin muturra da Frantziako Estatu mailako garaile handia

Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Herritar Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.


Kanakyko hauteskunde erroldari buruzko legea bertan behera utzi du Macronek

Asteazken goizean eskainitako ohiz kanpoko prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Kanaken haserrea piztu zuen legeak, errolda horren eguneratzeak kanaken pisua gutxitzeaz gain, 1998ko Noumeako Bake Akordioen muinaren errespetu-eza... [+]


Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Hautagaitza bateratua aurkezteko konpromisoa hartu dute Frantziako ezkerreko alderdiek

Ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuin muturrak garaipena lortu dezake, eta hori gertatzekotan Le Penen RN eta Macronen Renaissanceren arteko koalizio gobernua osa liteke. Arrisku errealaz kontziente, eskuin muturraren gorakada... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Le Pen, RN: “Prest gaude boterea erabiltzeko”

Batasun Nazionaleko buruak, Macronek Frantziako Asanblea Nazionala disolbatu eta hauteskundeak deitzeko harturiko erabakia jakin eta berehala hitz egin du, alderdi ultraeskuindarrak Europako hauteskundeetan emaitza ikusgarriak izango zituela baiezkotzat emanda.


Macronek hauteskundeak aurreratu ditu Le Penen aurrean porrot egin ostean

Urgentziazko prentsa agerraldia egin du Emmanuel Macronek, inkesta emaitzak jakin eta ordubetera. Izan ere, inkestaren arabera, Le Penen alderdi ultraeskuindarrak bikoiztu egingo lituzke bere botoak.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Eguneraketa berriak daude