Errepikatze antzua

  • Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen errepikatzea izan da honakoa, 2015etik laugarrenak. Eta lehen galderak izan behar luke zertarako errepikatu dituen hauteskundeak apirileko deialdian irabazle izan zen PSOEk. Izan ere, azaroaren 10eko hauteskundeek joko zelai korapilatsua jarri dute mahai gainean.


2019ko azaroaren 11n - 12:52

Begirada orokor batan, Alderdi Sozialistak hauteskundeak irabazi bai, irabazi ditu, baina apiriletik hona 800.000 bat boto eta hiru eserleku galduta. Alderdi Popularrak 22 eserleku eta 700.000 bat boto egin ditu gora, oposizioko buruaren rola azpimarratuta, baina eskuineko alderdi hegemonikoa izan gabe. Hirugarren alderdia, Vox ultraeskuindarra, ordea, bozketako garaile argia izan da. Hiru milioi eta erdien langa igarota, Ciudadanos birrindu du, eta PPri lurralde askotan gerturatu (Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Katalunia…) edo gailendu zaio (Murtziako Erkidegoko garaipen sinbolikoa). Komeni da gogoratzea, dena den, ultraeskuina ez dela berria Espainiako kongresuan. Europako eskuin populistako beste mugimendu asko ez bezala, Vox gobernu alderdi baten –Alderdi Polpularraren– banaketa batetik dator hein handi batean; sistemaren parte bat izan da.

Zetro-ezker eta eskuineko blokeetan, bada, ez da iraultzerik gertatu, bigarren bloke horretako espainiar nazionalismoaren gogortzea baizik. Barruko etsai katalanaren kontrako lehian, gainera, PSOE ere batu da hauteskunde kanpainan zehar

Irakurketa orokorrarekin jarraitzeko, Unidas Podemos espazioak ere botoak galdu ditu: 600.000 inguru eta 7 eserleku. Galera esanguratsua izan du, eta gobernuko kide izateko bere estrategia pitzatuta geratzen da: ikusiko da nazio gatazkek zentraltasuna hartuko duten kongresu berrian zein harreman izango dituen independentismoekin. Izan ere, estatuaren demokratizaziorako aukerak Madrildik aldentzen ari dira aspaldian. Espazio politiko horretan, Más País operazioaren porrota erabatekoa izan da (550.000 boto inguru, %2,5aren azpitik). Ciudadanosen kasuan, hauteskundeetako galtzaile garbia izan da. Unidas Podemosen atzetik geratu da, botoen %40 galdu du eta batez ere, apirileko posizio zentrala galdu du, presidentea hautatzeko prozesuan. Espainiar nazionalismorako lehian, Vox gailendu zaio, eta ahaztuta gelditu da bere ustezko zentro liberaleko izaera.

Zetro-ezker eta eskuineko blokeetan, bada, ez da iraultzerik gertatu, bigarren bloke horretako espainiar nazionalismoaren gogortzea baizik. Barruko etsai katalanaren kontrako lehian, gainera, PSOE ere batu da hauteskunde kanpainan zehar: independentismoaren aurkako jarrera gogorra agertuta, eskuineko blokera joan diren hainbat sektore bereganatu nahi zituen Alderdi Sozialistak. Agerikoa da ez duela hori lortu eta, trukean, gobernua eskuratzea eta, batez ere, hurrengo urteetako gobernagarritasuna zaildu duela.

Hauteskundeok Euskal Herritik begiratuta, garrantzi berezia hartzen dute estaturik gabeko beste nazioetan gertatutakoak. Katalunian, Procés-aren aurkako sententziaren eta hari emandako erantzunaren testuinguruan, independentismoak berriz ere gora egin du. Duela gutxi arte PSC nagusi zen hauteskunde espainiarrak ERCk irabazi ditu berriro ere, 150.000 boto inguru galdu arren. Junts per Catalunyak gora egin du botoetan eta eserleku bat irabazi du, Puigdemonten inguruan antolatzen den sektore politikoaren indarra agerian utziz. Eta CUPek, lehen aldiz espainiar hauteskunde batzuetara aurkeztuta (apirileko deialdian bere zati bat Front Republicà izenpean aurkeztu bezen ere), bi eserleku lortu ditu. Printzerriko independentismoak, orotara,  botoen %42,5 eskuratu du; eta azken aldiko gorazko joera mantendu du. Baina, bestelako irakurketa interesatuen gainetik, independentziaren aurka argi azaldu direnak (PSC, PP, Vox eta C`s) ez dira %40ra iritsi. Gatazkak irekita jarraituko du eta En Comú-ren espazioaren jarrera determinantea izango da.

Hauteskundeok Euskal Herritik begiratuta, garrantzi berezia hartzen dute estaturik gabeko beste nazioetan gertatutakoak. Katalunian, 'Procés'-aren aurkako sententziaren eta hari emandako erantzunaren testuinguruan, independentismoak berriz ere gora egin du

Berritasuna gertatu da Galiziako egoeran. Bertan PPk irabazi du, Voxi lekua itxiz, eta aldaketa BNGk eman du, berriz ere Madrilgo kongresura itzuliz. Krisi sakona bizi zuen azkenaldian Galiziako nazionalismoak, BNGren zati esanguratsu batek (Xosé Manuel Beirás buruzagi karismatikoaren eskutik) Podemosen espazio politikoarekin bat egin zuenetik. Aspaldiko partez, Galiziako soberanismoaren ahotsa ere entzungo da kongresuan, beraz, Kataluniakoekin eta Hego Euskal Herrikoekin batera. Ikustekoa izango da hemendik aurrera euskal indar abertzaleek zein paper jokatzerik izango duten. EAJren 7 eserlekuak ezinbestekoak edo ez hain zentralak izan daitezke, Alderdi Sozialistak hartzen dituen erabakien arabera. Llotja de Marreko adierazpeneko indar subiranistek (zeinen artean EH Bildu baitago) 29 eserleku eskuratu dituzte, eta indar esanguratsua osa dezakete, baina haien arteko desberdintasunak nabarmenak ere badira.

Errepikapenak, bada, egoera korapilatsua izan du ondoriotzat. Espainiar nazionalismoa indartua agertu da, bere formarik gogorrenetan gainera; eta, aldi berean, indar subiranista eta independentistek gora egin dute. Politika erakundeetatik kanpo ere egiten da, eta garrantzi berezia hartuko dute Kataluniako mobilizazioek. Ikusteke dago, egoera horretan, Alderdi Sozialistak aurrera egiteko zein bide hartuko duen.

Iker Iraola Arretxe
EHUko irakaslea. Parte Hartuz ikerketa taldea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-14 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Hauteskundeak

Ondo gogoratzen du noiz izan zen lehen ziztada: 2019ko apirilaren 28an. Espainiako hauteskundeekin kointziditu baitzuen. Modurik txepelenean gertatu zen: beti bozkatzen duen –tradizioz, konformismoz, are abulia puntu batez– alderdiaren boto papera hartu eta... [+]


INFOGRAFIAK | Non izan zen alderdi bakoitza indartsuen A10 hauteskundeetan?

Zein udalerrietan izan da indartsuen EAJ? Zeinetan EH Bildu? Non bozkatu da gehien Ahal Dugu? Eta Vox non da indartsuen Euskal Herrian? Zein dira PSOEren indarguneak? Eta PPrenak? Kontsultatu guztia infografia interaktiboen bidez.


2019-11-13 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


2019-11-13 | ARGIA
EAJk ordezkari bat galdu du Espainiako Kongresuan PPren mesedetan

EAJk Bizkaiko azken diputatua galdu du PPren mesedetan, atzerriko botoengatik eta gaizki zenbatutako 200 boto ingururengatik.


2019-11-13 | ARGIA
Aitor Esteban, PSOE-UP paktuaren ostean: “Ziur akordio asko lor ditzakegula”

Asteartean PSOEk eta Unidas Podemosek Espainiako Gobernua osatzeko akordioa sinatu zuten, baina bi alderdi horien batura ez da nahikoa inbestidura ziurtatzeko. Nola jokatuko du EAJk Madrilen dituen zazpi diputatuekin? Aitor Estebanek ez du gauza askorik argitu oraingoz.


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-12 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Espainiako Estatua eta Euskal Herria inoiz baino desberdinagoak dira

Atzoko emaitzak ikusita, Espainiako Gorteetarako egin ziren lehen hauteskundeekiko konparaketa bat egin daiteke. Emaitza ez da berdina, baina badu antzeko kutsua 1977. urtean izan ziren hauteskundeekin konparatuz gero: alderdi askoren presentzia, zatiketa, nazioen presentzia... [+]


Espainiako Gobernu berria osatzea baino harago

Atzo, Pablo Iglesiasek esan zion Pedro Sanchezi, lo gutxiago egingo zuela ultraeskuindarren gorakada ikusta, Podemos-eko ministro bat edo bi izanda. Ez dakit Pedro Sanchezek lo ondo egin duen ala ez, baina argi dagoena da, hauteskunde berriak konbokatu zituenean, Pedro Sanchezek... [+]


Zer bozkatu dugu? Ezer aldatu al da?

Atzo ere, hauteskunde eguna. Eta gaur, berriro ere, gertuko etorkizunaz hausnartzeko eguna. Egia esan, ez dakit zer hautatu dugun edota batzuek zer nahi zuten guk hautatzea. Adibidez, Sánchez hautagaiaren hitzetan, azaroaren 10ean ez ziren politikak bozkatzen, gobernua... [+]


Hauteskundeak baino gehiago

PSOE eta Podemosen arteko akordioa gorabehera, berriro bozkatzera eraman nahi izan gaituzte gobernuaren osaketa alderdi independentisten esku zegoelako. Ez gaitezen engaina, Espainiako egoera ez da gobernua osatu ezinean sortutako blokeo politikoa, ez hori bakarrik bederen:... [+]


2019-11-11 | Axier Lopez
Unionismoa atzera Euskal Herrian, baina...

Bigarren parteak ez dira oso maitatuak izaten arte guztietan. Politikan ere ez. Emaitzek déjà vu-tik gehiago dute berritik baino, baina badira pozteko pare bat arrazoi. Batetik, neofaxismoak Espainian izan duen goraldia gurean 1.300 boz gehiago eta zero ordezkari... [+]


Eguneraketa berriak daude