"Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute maiatzaren 11n, larunbata. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo dituzte: informatiboak, jolaskoak eta aldarrikatzaileak, Bilboko bailara horren egoeraz kontzientziatzeko.
Jardunaldia, goizeko hamarretan hasiko da Buia auzotik. Bolintxuko balioak ezagutzeko ibilbide bat egingo dute, eta Supersur Handitzea eraikitzearekin batera sortuko diren inpaktuak aztertuko dira.
Ibilbidearen ondoren, Buiara itzuliko dira eta bertso saioa egongo da. Ondoren, herri bazkaria ere antolatu dute. Egun osoan argazki erakusketa egongo da eta Buiako Kultur Etxean eta bideoak ikusi ahal izango dira.
18:00etan giza kate bat egingo dute Bolintxuko ur-jauzira iritsi arte, haranaren bihotzean. Gauean, kontzertu batek musika gehiago jarriko du 22:00ak arte. Bertan parte hartzea sustatu nahi dute, herritarrak gonbidatzen eta animatzen dituzte inguruaz gozatzeko eta “Bolintxu Bizirik” leloa ahalik eta argien entzun dadin.
Bestalde, bailararen defentsa juridikoak ere aurrera jarraitzen du eta helegitea jarri diote proiektatutako errepide berriaren ingurumen eraginaren adierazpenari. Errekurtso horretan, Bolintxuren aldeko eragileek eskatu dute gaur egungo adierazpena iraungitzat jotzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen berri bat egiteko obrak geldi ditzatela.
Egin beharreko lan juridikoen kostua kontuan izanda, crowdfunding proiektu baten bidez dirua lortzen saiatuko dira. Lagundu nahi duten pertsonek ondoko webgunearen bidez egin dezakete.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.
Autobideko lanak areagotzeko eta Bolintxu haranaren barrenean lanak hasteko gisan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19 izurriteaz eta alarma egoeraz baliatu direla salatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. Gaur egungo egoera sozio ekonomiko zein... [+]
Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.
Supersur Handitzeari Ez plataformak deitutako manifestazioak ehundaka pertsona bildu ditu larunbatean Bilbon. Oraindik garaiz delakoan, obrak gelditzeko eskatu dute.
Supersur Handitzeari Ez! plataformak iragarri du manifestazioa. Proiektua geldiaraztea oraindik posible dela sinetsirik, kautelazko neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute.
Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.
Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.
‘Ampliación Supersur Ez!’ plataformak egin du deialdia, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna baliatuz Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen handitzearen aurka protesta egiteko.
Peñascaleko bidesaria eta Betelu artean Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea handitzea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. “Ampliación Supersur Ez!” plataformak proiektuaren aurkako argudioak eta mobilizaziok zabaldu ditu.
Joan den astean iragarri zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak "Bizkaian XXI. mendean egingo den jarduketarik garrantzitsuena". Bi obra handi dira. Batetik, Ibaizabal aspitik pasako den tunela eta, bestetik, Supersur gisa ezagutzen den errepidearen luzapena. Azken lan... [+]
Getxo eta Portugalete artean tunel bat eraiki eta Bilbo Hegoaldeko saihesbidea AP-68arekin lotuko du obrak.
AHTren aurkako protestarengatik auzipetutako bederatzi lagunen artean den Xabi Jimenezekin solastatu gara protesta ekimenaz, prozesu judizialaz eta tren lasterraren aurkako borrokaren egungo egoeraz.
Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handian Bolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak. Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio. Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartuta dago... [+]