“Errementari” garaile, Beldurrezko Astean

  • Patxi errementariaren ipuin klasikoa berreskuratzen duen eta Arabako garai bateko euskara erabiltzen duen Errementari euskal pelikula izan da ikusleei gehien gustatu zaien film luzea (8,34ko nota jaso du) eta beraz, Paul Urkijoren lana izan da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 28. Asteko irabazlea.


2017ko azaroaren 03an - 15:22
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beldurrezko Astean, ikuslea da epaile, eta berak erabaki du eman dituzten 20 film luzeen artean Errementari dela onena. Zinemaldiko zuzendari Josemi Beltran poztu egin da sariagatik, “ez bakarrik euskaraz eginiko pelikula bat delako, merezi duelako baizik. Kalitate ona du eta ikuslea harrapatu du”. Aste “intentsua eta dibertigarria” izan dela gaineratu du Beltranek.

Hainbat blogarik eman duten saria eta film laburren artean zein saritu dituzten jakiteko, ikusi palmares osoa hemen.

Saw VIII pelikulak emango dio amaiera Beldurrezko Asteari.

Lapurretak, hilketak eta tratuak demonioarekin

Errementari beste hainbat zinemalditara eramateko asmoa du Urkijok. Ondoren, areto komertzialetan ikusi ahal izango dugu. Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Uma Bracaglia, Jose Ramon Argoitia, Josean Bengoetxea, Ramon Agirre, Gorka Aginagalde, Itziar Ituño eta Maite Bastos dira pelikulako aktoreetako batzuk.

Hala dio sinopsiak: “Hamar urte igaro dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioarekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxak errementeria misteriotsuan sartzea lortuko du, eta agerian utziko du Patxi errementariak ezkutatzen duen egia izugarria”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea
2019-11-04 | ARGIA
‘Extra Ordinary’ filma garaile Donostiako Beldur Astearen 30. edizioan

Mike Ahern eta Enda Loughmanen Extra Ordinary filmak irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen publikoaren saria. Joan den ostiral gauean amaitu zen 30. edizioa bete duen festibala.


2019-11-04 | Santi Leoné
‘Sesión salvaje’

Sesión salvaje paratu ziguten azaroaren 1ean, ortzilarean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Paco Limonek eta Julio César Sanchezek zuzendua, Sesión salvaje 60ko hamarkadatik Miró legea onartu artio Espainian egin zen genero zinema edo zinema popularra... [+]


2019-11-04 | Santi Leoné
‘Color out of Space’

Ez da hau H. P. Lovecraften Espaziotik etorri zen kolorea ipuina zinemara eraman duten lehen aldia. David Keith-ek bertsio bat filmatu zuen 1987an, The Curse (Madarikazioa) izenburupean.


2019-10-30 | Santi Leoné
‘Vivarium’

Fantasiazko eta beldurrezko film batzuetan gauza arrotzek, naturaz gaindikoek edo bertzerik gabe ezohikoek, zulatu egiten dute egunerokotasunaren ehuna. Vivarium honetan, egunerokotasun bihurtzen dira gertakari ezohikoak.


2019-10-30 | Santi Leoné
‘Little Monsters’

El Hoyok ez bezala, akabera baino aise lehenago dezepzionatzen du Little Monsters film australiarrak, nahiko ongi hasten den arren.


2019-10-30 | Santi Leoné
‘El Hoyo’

Larunbatean, urriak 26, hasi zen aurtengo Donostiako Beldur Astea. Edo, hobeki erranda, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, larunbatean beldur guti pasatu baitzuten Antzoki Zaharrean bildutakoek.


2016-11-03 | Santi Leoné
Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
La noche del virgen (Birjinaren gaua)


2015-11-08 | Santi Leoné
Turbo Kid – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Turbo Kid-en, etorkizuna 1997. urtea da; keinu sinple horren bidez, hasmenta-hasmentatik erakusten digu bere izaera film –erran dezagun deblauki– zoragarri honek.


‘Turbo Kid’ izan da Donostiako beldurrezko zinema zaleen gogokoena

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. asteko ikusleen arabera aurtengo film luzerik onena Anouk Whissellek, François Simardek eta Yoann Karl Whissellek zuzenduriko Turbo Kid izan da.


2015-11-04 | Gaizka Izagirre
Sexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen

Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi ( V/H/S,  Tales of Halloween ala urrutira joan gabe,  EHaren ABDAak adibidez).  Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana),  hiru istorio odoltsu,... [+]


2015-11-03 | Gaizka Izagirre
Amesgaiztoa iraganetik

Robert Eggers zuzendariaren lehen filma, “The Witch” dela jakiteak, txunditua utzi nau.  Filma gustuko izan ala ez, hasiberri baten lanean, hainbesterainoko zehaztasun eta xehetasun aurkitzeak, edonor utz dezakeelako aho zabalik.


2015-11-03 | Gaizka Izagirre
Absolutely... ezertxo ere ez

Gizarte kritika zabaltzea, gai bati buruzko hausnarketa egitea… Arrazoi ugari aurki daitezke film baten muinean, zer kontatu nahi izan diguten bilatzerako orduan, ezta? Mesede bat. “Absolutely Anything” izeneko film hau, ea zertarako egin ote duten, norbaitek... [+]


2015-11-03 | Gaizka Izagirre
Otso zaunkaria, nekez hozkaria

Orain urte batzuk, Snakes on a Plane film penagarrian, sugeak ikusi ahal izan genituen hegazkin baten barruan. “Howl” izeneko, Paul Hyett zuzendari Ingelesaren bigarren lan honetan aldiz, gizotsoak tren baten barruan sartu dizkigute. Desengainua, hori izan zen,... [+]


2015-11-03 | Gaizka Izagirre
“Txuatxe” loreak landatzen

 “Arnold schwarzenegger,  orain arte ikusi ez dugun bezala” hori izan da film hau saltzeko erabili duten argudio nagusia. 


2015-11-03 | Santi Leoné
Summercamp – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Hiru monitore estatubatuar –bi neska eta mutil bat– eta natibo bat –mutila hau ere, ingelesez ongi moldatzen dena–, Espainiako iparraldeko kanpaleku batean.


Eguneraketa berriak daude