Errelatoa eskubideen gainetik jartzen denean

  • Euskal preso politikoen esparruan, aurrera baino atzera goazela dirudi. Aurrera goaz gero eta preso gutxiago dagoelako; hori bai, zigorrak osorik betez. Atzera goaz instituzioek atzera egin dutelako presoen eskubideen defentsan eta gizartean –Bilbo eta urtarrila gertu badaude ere– haien errealitatea epel dagoelako edo akaso hoztuz doalako. Frantziako Estatuan gertatu dira gerturatze esanguratsuak. Espainiakoan dena berdintsu dago.


2019ko abenduaren 13an - 09:19

ETAren ondorengorako hamaika konturekin ziria sartu ziguten: ETArik gabe guztiaz hitz egin ahal izango da, armarik gabe dena da posible politikan, abertzaleok batu ahal izango gara Maltzagaraino, presoak gerturatuko dira... hamarkadetako leloak izan ziren eta duela gutxira arte askok sinetsi genuen horietako asko, ez itsu-itsuan jakina, baina bai ETArik gabe gauza asko samurtuko zela.

ETAren ondorengoa, ordea, krudela bezain pedagogikoa izaten ari da. Espainiako botereak lasai asko erakusten du bere indarra, inongo lotsarik gabe: Euskal Herria lekuko, Katalunia are eta gehiago. Euskal autonomismoa goxo da bere oasian, aitzakiak saldoka azalaraziz. Aitzakia horien artean esanguratsuenetakoak dira iragan gatazkatsuaren kontakizuna eta horrekin lotuta dagoen ezker abertzaleak egin beharreko irakurketa kritikoa.

Eta bai, egin du neurri batean, eta egin beharko du gehiago ere, berandu baino lehen gainera, baina ez estatuak entzun nahi duena esanez, bere herriari ere noizbait orain artekoa baino kontakizun koherenteagoa eta batez ere zintzoagoa eskaini beharko diolako borroka armatuaren garaiaz. Bitartean, zerbait argi badago zera da: inoiz ez dela gatazkaren kontakizun bateraturik egongo. Mundu guztiak daki hori. Historiara begirada xume bat luzatzea besterik ez dago hortaz ohartzeko, nahi den munduko edozein bazterretan eta nahi den alorretan. Hori elkarbizitzaren ideiaren erabilera interesatua besterik ez da eta bakearen ideiarekiko iruzur hutsa. Eta interpretaziorik eskuzabalenean, Madrilgo botereekiko ezintasun onartua. Orduan, zergatik jarraitu tematzen ideia horretan? Estatuaren aldetik garbi dut, baina jeltzaleak, zergatik tematu hainbeste hain oztopatzailea den ideian? Erantzun hipotetiko ia guztiak oso etsigarriak dira herri honen etorkizun konpartitu baterako, batez ere etorkizun hori Madrilgo eta Parisko uztarritik libre irudikatzen dugunontzat.

Hamaika ondorio atera daiteke tematze horretatik, baina presoen esparruan ikusten ari gara horren ondorio larrienetakoa. Nola elikatu daiteke behin eta berriz presoek edo preso ohiek publikoki egiten duten ia guztia ETAren biktimak iraintzea dela? Batean bai eta hurrengoan ere bai, hori ari da iradokitzen EAJren buruzagi asko, tartean Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka. Hala egin zuen Galdakaon preso baten artelanekin egindako erakusketarekin, lana bera zertan zen iraingarri azaldu gabe.

EAJko buruzagi hainbatek berdintsu egin du aste honetako Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso ohiaren hitzaldi batekin Gasteizen. Koldo Mediavillak, adibidez, zera esan zuen Radio Euskadin: "Etikoki desatsegina egiten zait Lopez de Abetxukok hitzaldi bat ematea...”. Espetxean bihotzeko gaixotasun larria izan duenak nola ez du ba azalduko nola bizi izan zuen gaixotasuna? Nola ez du ba salatuko beste preso gaixo larri batzuek mendekuaren izenean bizi duten krudelkeria? Berak esandakoetatik zer da etikoki okerra?

ETAren jardun armatuak iraun duen hamarkadetan halako ehunka hitzaldi egin dira presoen eskubide urraketak salatuz, era guztietako jendeak parte hartuz, baita preso ohiek ere, egungoa baino askoz testuinguru gogorragoetan... eta EAJk ez zuen halako irakurketarik egiten. Tristea da ikustea giza eskubideentzat errelatoaren gaia oztopo handiagoa dela borroka armatua bera baino.

Instituzioetatik, alderdietatik eta hedabideetatik, ongi adostutako gidoia da. Txarrena da, Madrilgo komunikabideak baino hemengoak direla sarritan, hauek ere jeltzaleen orbitakoak. Asteon bertan irakurtzen nuen Diario de Noticias-eko editorialean ez bakarrik Gasteizko hitzaldia “zuhurtziaren aurkako zentzugabekeria” zela, zalantzan jartzen zuen horrelako ekitaldi bat “instituzio publiko batean” egitea –EHUko areto batean egin zelako–, edo "biktimak mintzen zirela" eta finean, azpimarratzen zuen 29 urte espetxean egondako pertsonak hitz egin zuela, baina ez zuela ezer esateko. Zerbait behintzat argi uzten du idazkiak, editorialistak presoen munduan azken hamarkadetan izan den eskubide urraketarekiko duen sentiberatasun eskasa. 29 urte Espainiako espetxeetan eman dituen euskal preso ia guztiek beren eskubideen zapaltze jarraitua ezagutu dute hemen sakonduko ez dudan era ugaritan, eta eskubidea dute horren berri emateko eta urraketa horien amaiera eskatzeko, etxeko sukaldean, legebiltzarrean –askotan egin duten moduan– edo edozein areto publikotan. Nor da bada egokiago eurek jasandakoaren berri emateko?

Lopez de Abetxukok esandako zerk iraindu zituen biktimak? Larriena da hori zehaztu gabe egiten ari direla balorazio etiko eta politiko horiek guztiak. Honako tesiarekin: bi pertsona hil zituelako eta autokritika egin ez duelako, ez du eskubiderik bere eskubide urraketaren berri eman edo salatzeko. Hori da esaten ari diren astakeria. Hiltzailerik handienak ere badu bere eskubide urraketak salatzeko eskubidea, horrek bere biktimek dituzten eskubideekin talka egin gabe.

Baina tira, ez gaitezen labirintoan galdu. Preso edo preso ohien aurkako kanpaina hauen oinarrian ez dira ez giza eskubideak, ez biktimen eskubideak eta hauei zor zaien begirunea. Presoak, gaizki bideratutako bake prozesu baten turko-buru besterik ez dira, oraindik orain zigortu eta baldintzatu behar den ezker abertzaleko katerik ahulena. Kanpainaren oinarrian, ETAk armak utzi eta zortzi urtera, oraindik ere "garaile eta garaituen eskema dago", Madrilek inposatua eta jeltzaleek bidean lagundua. Eta eredu horretatik, Covitek eta AVTk etengabe xaxatzen duten eredu horretatik, ezin da onik etorri, ez behintzat bere burua demokrazian eta askatasunean eraiki nahi duen edozein gizartera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Jaurlaritzako Justizia sailburua: “ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute”

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei “ongi etorri” ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Eguneraketa berriak daude