Lasa eta Zabalaren desagertzearen 35. urteurrenean, urriaren 16an urteroko omenaldia egin diete Tolosako Olarrain auzoko txokoan; ohi baino ordezkaritza politiko zabalagoa bertaratu da aurten.
Olarrain auzotik Uzturreko tontorrera begiratuta, urteroko kolorea hartu du zeruak. Urteroko orduan egin baitute hitzordua, urteroko arrazoiagatik. 35 urte bete dira Joxi Zabala eta Joxean Lasa desagertu zirenez geroztik, eta haien memoria bizirik mantentzeko eta egia exijitzeko ekitaldia errepikatu dute, beste behin, haien monolitoaren atarian.
Adar hotsak eta txalapartak iragarri dute omenaldiaren hasiera, eta Aitor Mendiluze bertsolariak hartu ditu, gero, hitza eta kantua. Ohorezko agurra dantzatu, eta ohiko lore eskaintza egin dute Axun Lasak, Pili Zabalak eta haren amak.
Joxi Zabalaren eta Joxean Lasaren senide eta familiekin batera, haien desagertze, tortura eta erailketen 35. urteurrenera ohi baino ordezkari politiko gehiago bertaratu da. Horrela, ekitaldian izan dira, batetik, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, Julen Arzuaga Euskal Herria Bilduko legebiltzarkidea nahiz Tolosaldeko EH Bilduko hainbat ordezkari.
Tolosako udal gobernuari dagokionez, berriz, EAJko ordezkariak udal talde gisa bertaratu dira, gaur, Lasa eta Zabalaren ekitaldira: Olarrainen izan dira Olatz Peon alkatea eta Jokin Azkue EAJko zinegotzia. Halaber, EH Bilduko udal taldeko Pello Etxabek eta Igor Ezenarrok ere parte hartu dute ekitaldian.
Bide horretan, Haimar Altuna Sortuko kideak "ausardia handia" erakutsi dutela nabarmendu du, ekitaldi amaieran egindako hitz-hartzean: "Esanahi handia du Tolosako udal gobernuko ordezkariak hemen egoteak. Ezker abertzalearentzat garrantzi handia dute horrelako keinuek, eta ausardia handia erakutsi duzue". Bide horretan, "pausoak ematen jarraitzeko" eskatu die Sortuko ordezkariak, gaineratuz, beraiek ere "ezinbesteko urrats guztiak emateko prest" daudela.
Lasa eta Zabala kasuaren kontakizunean atzera eginez hasi da Haimar Altuna Sortuko ordezkariak, haien senideak estatu terrorismoaren biktima direla iradokiz.Horrela, azaldu du gatazka ez dela bukatu, eta egia guztia ezagutzea eta erabakitzeko eskubidea aitortzea ezinbestekoa izango dela horretarako.
Egian sakonduz, gainera, errelato guztiak plazaratzearen beharra azpimarratu du Sortuko ordezkariak: "Egia errelato guztiek osatzen dute, eta ez dugu errelato inposatu eta bakarra onartuko (...) Ezker abertzaleak pauso nabarmenak eman ditu, gatazkak eragindako minak bere eginez (...). Horregatik, tinkotasunez esan nahi dugu, arduraren bat izan duten alde guztien pausoak ezinbestekoak direla. Egia jakiteko eskubide osoa daukagu. Zergatik daude 5.000 torturatu Euskal Herrian? Noiz aitortu behar dute dispertsio politiken ardura? Zein motibazio politiko izan zen Tolosako hilerrian, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak ekarri zituztenean, senide eta lagunak bortizki erasotzeko?".
Azkenik, biktima guztien erreparazioa galdegin du, "etorkizuna eraikitzeko".
Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]
Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]
Prentsaurrekoa egin berri du Espainiako eta Frantziako Estatuen indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak. GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok egin dituzte adierazpenak. Espainiako Gobernuak... [+]
Espainiako Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du José Barrionuevok, Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuan Barne ministro izan zenak (1982-1988), El País egunkariari emandako elkarrizketa batean. Zenbait agintarik eta elkartek larritzat jo dute... [+]
Urriaren 16an 39 urte bete dira GALek bi gazte tolosarrak Baionan bahitu zituenetik. Foro Sozial Iraunkorrak gogorarazi du erreparaziorako urratsak eman behar direla; hala nola Espainiako Gobernuak gerra zikina aitortzea eta berdin babestea ETAren zein Espainiako Estatuaren... [+]
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]
Javier Chicote eta Juan Fernández-Miranda kazetariek El jefe de los espías (Espioien burua) liburua argitaratu berri dute. ABC espainiar egunkariko kazetariak dira biak, lehena ikerketa taldekoa eta bigarrena ABCko zuzendariaren albokoa. Hamalau urtez Espainiako... [+]
Maixabel Lasa elkarrizketatu ondoren bururatu zitzaion Álex Romaguera kazetariari Espainiako Estatuko ekintza armatuen inguruko liburu bat idaztea. Hamarkada bat geroago kaleratu du Victimes en so de pau (Biktimak bake asmoz). Katalunian errepresioaren ikurra den La Model... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamenduak inkesta bat egin du gazteek talde armatuei buruz dakitena neurtzeko. Galdekatutakoen %38k ez daki ETA zer den.
GALek hildako Joxi Zabalaren arreba Pili Zabalak eta ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba Maria Jauregik manifestua aurkeztu dute ostiral honetan Madrilen, Espainiako Gobernuari eskatuz, GALen jarduera dela eta, “bere erantzukizuna eta eragindako mina onar... [+]
Espainiako Gobernuak gerra zikinari lotutako atentatuei buruzko datu zehatzak ematea saihestu du behin eta berriz. Eusko Jaurlaritzaren aurretiazko txostenen arabera, kasuen % 37 gutxienez biktimentzat inolako erantzun formalik gabe itxi ziren.
PSE-EEko hautagaiak adierazi duenez, ez da beharrezkoa Felipe González presidente ohiak gerra zikinean izan zuen papera argitzea.
“Ikertuta eta epaituta” omen dagoela aitzakiatzat hartuta, PSOEk eta PPk bat egin dute GAL erakundea eta Felipe González ikertzea blokeatzeko.