Auzolanean parte hartzen dutenek Errekaleorren gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera edukiko dute, baita auzoan lo egitekoa ere, espazio komun zein kanpin dendetan. Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute.
Aurten bost urte beteko ditu Errekaleor auzo askeak, eta urte guzti hauetan jarduera ezberdinak garatu dituzte auzoan, Gasteizko Udalak abandonatutako auzoa biziberritzen. Auzolana ardatz hartuta, auzoa margotzeko erronka jarri diete orain euren buruei. Ez dute bakarrik egin nahi, ordea, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei: "Auzolanaren bidez lan egiteko erabakia hartu dugu, argi dugulako hau dela bizi nahi dugun eta gure proiektu politikoa aurrera eraman nahi dugun espazioa, autogestioan eta asanbladan oinarritzen dena". Teilatuak, kornisak, kanaloiak eta fatxadak landuko dituzte, jakinarazi dutenez.
Uztailaren 23tik abuztuaren 3ra egingo dute auzolana, eta egun horietan guztietan auzoan gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera egongo dela jakinarazi dute, baita bertan lo egiteko parada ere. Lan, sukalde eta zaintza txandak antolatuko dituzte, haurrak dituzten gurasoek ere parte hartzeko aukera izan dezaten.
Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute, baita materialarekin laguntzeko aukera izanez gero ere.
Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.
2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]
Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.
Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]
Kataluniako mugimendu libertarioan infiltratu zen eta Gasteizko auzo okupatuan ere egon zen poliziaren kasua herri mugimenduen aurkako errepresio orokorraren baitan kokatu du Errekaleor Bizirik-ek.
Espainiako Poliziako agente batek hiru urte eman zituen Bartzelonako mugimendu sozialetan infiltratuta. Barztelonako La Cinétika zentro sozialean hasi zen 2020an, eta “harreman sexu-afektibo instrumentalak” mantendu zituen hainbat emakumerekin eta horri esker... [+]
Kontsumismoa da gaur egungo “-ismo” garrantzitsuenetakoa. Hain errotua dugu, ezen produktu askoren kontsumo mugagabeak baliabide krisi batera zuzendu baitu gure gizartea. Era berean, ekoizpenari loturiko eredu energetikoa kinka larrian dago, energia baliabideak... [+]
"9 urte bizirik, 63 urte memorian" lelopean ospatuko dute urtemuga aurten, irailaren 21etik 25era bitartean.
EAEko eta Errekaleor auzo askeko energia kontsumoa kalkulatu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, aztarna energetikoan eragiten duten faktoreak ezagutzeko.
Gasteizko auzo okupatuko lurretan ortua egiteko lursail bat hartu dezakete herritarrek. Hainbat dozena baratze martxan dira jada, eta kopurua handitzeaz gain proiektuaren izaera komunitarioa indartu nahi dute orain.
Dagoeneko hasi da Olarizu hiribideko blokeen eraispena, joan den astean utzarazpena gauzatu ostean. Bertan izan da Gorka Urtaran: "Errekaleorrek Olarizuren zorte bera izango du", ohartarazi du alkateak.
Zazpi urte bete ditu Errekaleor Auzo Askeak eta hori ospatzeko jarduera sorta bat antolatu dute Gasteizko hainbat txokotan.