Urriaren 12an Iruñean egin ziren elkarretaratze eta ekimenen harira, 12 lagun deitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, Koroaren aurkako delituak egotzita. Horren aurrean, Sortuk manifestazioa deitu du urtarrilaren 16rako.
Urriaren 12an Espainiar Estatuko erregimenaren egunaren harira, "Ospatzeko ezer ez" lelopean mobilizazio ugari egin ziren Hego Euskal Herriko herrietan. Iruñeko ekimen ikusgarrian Sortuk eta beste hainbat eragileek hartu zuten parte, honela, Espainiako Erresumaren izaera kolonialista eta ez-demokratikoa salatzeko, Cristobal Colon-en eta Felipe VI. Espainiako Erregearen itxurazko estatua bana eraitsi zituzten. Geroztik 12 lagun deitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta Koroaren aurkako delituak leporatzen dizkiete.
Horren aurrean, Sortuk manifestaziorako deia luzatu du: Erregimena eta bere gehiegikeria salatzen jarraitzeko, urtarrilaren 16an Iruñeko Antoniutti-tik 17:30etan abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
78ko erregimena #ErorikoDa.
Monarkia #ErorikoDa.
Auzitegi nazionala, armada, herrien kaiola, trantsizioaren errelatoa, inpunitate frankista...#ErorikoDa. Botako dugu!#GoraHerria!
📌 Urtarrilak 16
⏲️ 17:30. Antoniutti. Iruñea. pic.twitter.com/RW236y2EY7
— Sortu Nafarroa (@SortuNafarroa) December 29, 2020
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]
Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.
Ezker Abertzaleko militantzia batzeko asmoa dute, herrigintzaren inguruan gogoeta egin eta aurrez ezarritako sei eremu estrategikoen helburuak finkatzeko.
Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]
Azaldu du dei anonimoak egin dizkiotela Galder Barbadori buruz galdezka, eta bere espazio pribatuetan ibili direla, baita autoa margotu diotela ere. Argi du haien helburua dela “militante politiko oro urduri jartzea”.
Kongresu politikoa amaitu eta militantziak Sortuko idazkari nagusi postuan berretsi ostean bildu gara Arkaitz Rodriguezekin (Altza 1979). Botoen %71rekin onartu duten Herrigaia ponentzia politikoan jaso dituzten ideietatik abiatuta egoera politikoaz mintzatu gara berarekin.
Sortuk Bilbon tortura independentismoaren aurka erabilitako "praktika sistematikoa" izan dela salatzeko manifestazioaren amaieran Indautxuko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren fatxadan Xabier Kalparsororen aurpegia proiektatuz amaitu dute. Torturapean eginiko... [+]
"Konponbiderako ireki den aukera-leihoa" itxi nahi dutela salatu du Sortuk. 2017tik argitaratzen zuen Sortuk Kalera Info aldizkaria, hiru hilean behin, euskal presoak informatzeko asmoz, besteak beste haien eskubideen aldeko mobilizazioei buruz.
‘Independentziarako Indarra’ lelopean, igandean amaitu du Sortuk hirugarren kongresua Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Arkaitz Rodriguez buru duen zuzendaritza berriak %89ko babesa jaso du eta Euskal Estatuaren aldeko apustua berritu dute. Kongresuan zehar Herrigaia... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak deituta, Mikel Albisuk deklaratu du astearte honetan. Preso ohiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin du Sortuk. “Gaurko gertaera hau ez da kasu isolatu bat, honen atzean salbuespenezko legedian oinarritzen den Espainiako Audientzia... [+]