Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

  • Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura azkarrik, patxadaz egiten dute ibilbidearen zati bat.

Gasteizko Udala

2025eko urtarrilaren 07an - 07:35

Gasteizen, 300 lagunek baino gehiagok parte hartzen duten desfile jendetsuan, karrozetako musikaren bolumena jaitsi zuten ibilbidearen azken zatian, entzumen hipersentsibilitatea duten haurrengan pentsatuta. Bilbon, Errege Magoei urtarrilaren 5ean egindako harreran, musika itzali zuten tarte batez. Autismo elkarteek urteak daramatzate aldarriarekin, eta gero eta gehiago dira Espainiako Estatuan desfilearen zati bat egokitu dutenak (Katalunian, 30 bat udalerritan): musika eta argiztapena jaisten dute, edo zuzenean amatatu, efektu bereziak eta su artifizialak edo bengalak alboratu, mikrofonoa itzali, karrozen abiadura lasaitu… Estimulu festa leundu eta isiltasuna eta patxada dira nagusi.

"Autismoa nahasmendu ikusezina da. Hotsak hamar aldiz biderkatuta entzun ditzakete eta estimulu andanek antsietatea sor diezaiekete"

Herriko jaietan ere, isilik

Aurrekari nagusietakoa barrakak dira. Gero eta jai gehiagotan gordetzen dituzte arratsalde edo egun batzuk, normalean hain burrunbatsu diren musika eta sirena-hotsak itzali eta hipersentsorialak diren haurrek barrakez isiltasunean gozatu ahal izan dezaten. Ekimen honen atzean ere, haur autisten familiak daude, haien borrokak ekarri baitu aldaketa. Donostia, Bilbo, Barakaldo, Arrasate, Irun… dira hala jokatzen dutenetako batzuk, eta pasa den uda honetan batu dira ekimenera Gasteizko barrakak. “Autismoa nahasmendu ikusezina da. Hotsak hamar aldiz biderkatuta entzun ditzakete eta estimulu andanek antsietatea sor diezaiekete; zarata handiko ekitaldietara zuzenean ez joatea erabakitzen du nahasmendu autista duten haurren familia askok”, zioten udan Arabako Autismo Elkartetik, Gasteizek ere neurria ezarri izana ospatzerakoan.

Ezaugarri horiek dituen umearen guraso bati baino gehiagori entzun diogu: musika bolumen hain altu eta bizien ondorioz, sistema zentrala saturatu eta krisian sar daiteke, beldurra eragin diezaioke, aztoramena. Are, mingarria ere izan daiteke haientzat. Hain justu, petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoek sortzen duten harrabotsak eraginda batzuek pairatzen duten sufrimenduaz idatzi dugu berriki ARGIAn.

Zarata oso lotuta doa jaiak girotzeko dugun moduari. Beti eta uneoro beharrezkoa ote da halako dezibelio, efektu eta estimulu zaparrada?

Izan ere, zarata oso lotuta doa jaiak girotzeko dugun moduari. Geure buruari galde diezaiokegu beti eta uneoro beharrezkoa ote den halako dezibelio, efektu eta estimulu zaparrada ikuskizun bat gozagarria eta erakargarria izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autismoa
Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


2023-12-21 | dantzan.eus
Autismoarekin dantzan, gorputza eta musika komunikaziorako eta harremanetarako zubi

Erritmo eta doinu alaiak entzun ditugu pasilloaren bukaeran. Musikari jarraika egongelara iritsi gara, baina mahaiak ertz batera apartatuta daude, dantza-gela da gaurkoan. Hainbat pertsona dantzan dabiltza: aurrera eta atzera, ezker, eskuin, galletak jaten eta hegazkinean... [+]


“Autista naizela jakiteak gauzei eta jokabideei izena jartzen lagundu dit”

Neuropsikologo bati esker jakin zuen Jokin Pedreñok autista dela; bide pribatua hartu zuen traben eta estigmatizazioaren beldur zelako.


“Beti ezberdinari eskatzen zaio aldatzea”

“Ezberdina denari eskatzen zaio aldatzea eta moldatzea, baina beharrezkoa da jakitea zein punturaino dauden prest bi aldeak elkar errespetatzeko”. Elkar ulertzea bi norabideko kontua delako, autistak nola gizarteratu azaldu ordez, gizarteari zer eskatzen dioten... [+]


2020-03-30 | Axier Lopez
Autismoa eta koronabirusa: balkoitik dator estigma urdina

Konfinamendua hasi denetik, autismoa edo TDAH duten haurren zenbait gurasoren salaketak zabaldu dira sare sozial eta hedabideetan. Tratu iraingarrien iturria: etxetik kalera begira direnak, antza, ez baitute ulertzen batzuk zergatik ateratzen diren euren seme-alabekin kalera,... [+]


Isabel Gonzalez eta Manuel Ruiz [Autismoa du haien semeak]
“Ez dakigu zer gertatuko zaion gure semeari aldamenean ez gaituenean”

Isabel Gonzalez eta Manuel Ruiz gara, Bilboko senar-emazte bikote bat. Gure seme Ramonek Asperger sindromea dauka. Autismoa soilik haurren arazo gisa ikusten da maiz, baina haur horiek hazi egiten dira, eta horrekin batera, buruhauste berriak datoz. Gaur egun 40 urte ditu... [+]


Aspergerra duen aita-bakarrak gizartearen aurreiritziak apurtu ditu

“Normaltasun” parametroak betetzen ez dituenaren gaitasunak zalantzan jartzera ohituta dagoen gizarte honetan, lezio ederra eman du Bryan aita-bakarrak: munduari erakutsi nahi izan dio Asperger sindromea duen arren eta zailtasunak zailtasun, gauza dela haurra... [+]


Autismoaren Nazioarteko Eguna: terapia aurrerakoi eta atzerakoienak Euskal Herrian

Autismoaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 2a. Autismoa duten pertsonei laguntzeko programarik garatuenetakoa dute Gipuzkoan. Hortik oso gertu aldiz, alor honetan berrogei urteko atzerapena dutela kexu dira Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gurasoak, Frantziako Estatuan... [+]


Eguneraketa berriak daude