“Erregaiak lurpean gera daitezen borroka egiten duten herriak saritu beharko lituzke NBEk”

  • Abenduaren 4 eta 5ean Parisen da Alexandra Almeida, Ekuadorreko Acción Ecológica taldeko kidea, COP21en inguruan egingo diren ekintza paraleloetan parte hartzen. Joan aurretik, ordea, Euskal Herritik igaro zen, Ekologistak Martxanek, EHUk eta Ekopolek antolatutako Piztu alternatibak! Trantsizio energetikoak aldaketa klimatikoaren aurrean jardunaldietan berba egiteko. Ekuadorreko Amazonia petrolio-erauzleen eta bertako gobernuaren asmoetatik babesteko egiten ari den borrokaz mintzatu zen Almeida, baita klima aldaketaren aurkakoaz ere. Guztiz lotuta daude, izan ere. Beraren hitzaldiaren azken zatiko pasarteak dira hauek:  


2015eko abenduaren 04an - 11:07
"Nola eraiki hidrokarburoen bi heren lurpean uzteko borondate politikoa?", galdetu zuen Almeidak Bilboko hitzaldian (Arg.: Unai Brea).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Sortu eta gutxira, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenak (UNFCCC) hainbat eranskinetan banatu zituen munduko estatuak. I Eranskinean herrialde garatuenak daude, eta geroago sortu zen II Eranskina, klima aldaketaren kontrako borrokan hegoaldekoei diruz laguntzeko ardura duten estatuek osatua. I Eranskinekoek –eta industriak– ez diote mugarik ipintzen erregai fosilen kontsumoari, eta horregatik porrot egin dute orain arteko COP guztiek”.

“Erregai kontsumoa gutxitzeaz hitz egin beharrean, irtenbide faltsuak sustatzen dituzte: karbonoa atzeman eta biltegiratzea, karbono merkatua, basoei buruzko REDD+ estrategia, bioerregaiak, geoingeniaritza... Eta gainera, hidrokarburo bilaketan muga berriak gainditu nahi dituzte (ur sakonetako petrolioa, frackinga…). Baina klima aldaketa leuntzeko –dagoeneko hori baino ezin baitugu egin, aldaketa hemen dago eta– neurri errealena erregaiak lurpean uztea da”.

“Badira, estatuez gain, beste aktore batzuk: tokian tokiko komunitateak, erregaiak lurpean gera daitezen borrokan dabiltzan herriak. COP21eri eskatuko diogu 0 Eranskina sortzeko, horiek guztiak bere barruan hartuko dituena. NBEk sari bat eman beharko lioke urtero  borroka horretan gehien nabarmendu den herriari. Eta estatuek utzi beharko liokete erregai fosilak ustiatzeko pizgarriak emateari”.

“Nazioarteko Energiaren Agentziak berak esan du tenperatura igoera bi gradutik gorakoa ez izatea bermatu nahi badugu ez genukeela atera behar, hemendik eta 2050era bitartean, ezagutzen ditugun hidrokarburo erreserben heren bat baino gehiago. Baina nola eraiki hori egiteko borondate politikoa? Energiari buruzko eztabaida handi bat sustatu beharko litzateke: zenbat energia behar dugu? Zertarako? Norentzat?”.

Lurraldeari Begirada Kritikoa Feminismotik taldea sortu dugu; gure borroka nagusia, oraintxe, UNFCCCk 0 Eranskina sortzeko eskatzea da. Latinoamerikan, emakumeen rola ezinbestekoa da erregaiak lurpetik atera nahi dituzten konpainien aurkako borrokan. Komunitate batzuetan, [gizonezko] buruzagi batzuek tratua eginda zeukaten konpainiekin, eta emakumeen esku hartzeagatik egin behar izan dute atzera. Gizonek amore emandakoan emakumeek eutsi diote erresistentziari, eta kasu askotan kriminalizatuak izan dira horregatik”.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parisko Hitzarmena
2023-03-21 | ARGIA
“Etorkizun bizigarria” lor dezakegula diote klima larrialdian adituek, baina neurri zorrotzagoak eta berehalakoak hartuz gero

Klima larrialdiak dagoeneko saihestu ezin daitezkeen ondorioak ekarriko dituen arren, berehala neurri eraginkorragoak hartuz gero bada esperantzarik, planeta 1,5 gradu zentigradu baino gehiago ez berotzeko eta “denontzako etorkizun bizigarria ziurtatzeko”. Hala dio... [+]


Orain arteko neurriek ez dute balio klima larrialdia gelditzeko

IPCC Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeak astelehenean kaleratutako txostenean azaldu du egoeraren larritasuna. Tenperatura 1,5 gradu igoz gero, atzeraeragin ezinezko kalteak egongo dira ingurugiroan: lehorteak, bero boladak eta euriteak. Egungo bidea jarraitzen bada,... [+]


2021-07-14 | Unai Brea
Iñigo Capellán Pérez
"Ezin da klima aldaketa gelditu; helburua erabateko hondamendia eragoztea da"

Valladoliden sortu zen Iñigo Capellán Pérez, 1986an. Industri ingeniaritza ikasi zuen Espainiako hiri horretako unibertsitatean eta Pariseko ENSAMen. 2010etik, jasangarritasuna aztertzen duen Energia eta Sistemen Dinamika ikertaldean dihardu,... [+]


Larrialdi klimatikoa gelditzeko neurriak baztertu dituzte Suitzan erreferendumean

Karbono emisioak gutxitzeko legea onartu ala ez bozkatu dute igandean. %51,6k ezezkoa eman du.


Klima aldaketa eragiten duten gasek berriro markak hautsi dituztela ohartarazi du NBEk

NBEren Munduko Metereologia Erakundeak 2018an egindako azterketak txosten batean bildu ditu, eta CO2aren gorakada nabarmendu du.


2017-11-20 | Unai Brea
COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra

Fidji Uharteen presidentziapean, 25.000 lagun inguruk bi aste eman dituzte Bonnen, klima aldaketari aurre egiteko bideez jarduteko urteroko hitzorduan. Eta urtero bezala, edo ia, egin zitekeena baino gutxiago egin da, arazoaren larritasunari buruzko diagnostikoa kasik ahobatekoa... [+]


2017-11-06 | Unai Brea
Gailurrez gailur, klima hondamendirantz

COP23, klima aldaketari buruzko 23. gailurra hasi da Bonnen. Hala ere, goi-bileraren gidaria ez da Alemania izango; lehen aldiz, klima aldaketaren mehatxua larrien jasaten duen estatu batek du presidentzia: Fiji Uharteak. Munduko gobernuei lehenbailehen neurriak hartzeko eskatu... [+]


2017-06-16 | Xalba Ramirez
Parisko Akordioa ez betetzeak 250 milioi errefuxiatu klimatiko eragin ditzake

“Parisen hartutako konpromisoak ez baditugu betetzen, gaurtik hasita, 2050. urtera bitarte 250 milioi errefuxiatu klimatiko erbestera bultzatzeko arriskua dago”, esan du Jean-Claude Junckerrek Europako Batzordeko presidenteak Eurolegebiltzarrean.


2017-06-02 | Unai Brea
Klimaren akordioa: America out again

Donald Trumpek hauteskundeak irabazi zituen egunean, 2016ko klimaren gailurra hasi berri zegoen Marrakexen. Han zebiltzanen testigantzei kasu egitera, hautagai errepublikanoaren garaipenak nolabaiteko deserosotasuna zabaldu zuen giroan, are etsipena ere zenbaitengan. Agidanez,... [+]


Trumpek bi astean erabakiko du Parisko Klimaren Akordiotik atera edo ez

AEBetako lehendakari Donald Trumpek bi asteren bueltan erabakiko du Parisko Akordioan jarraitu edo ez; esan du akordio “justu” bat nahi duela.


2017-01-31 | Unai Brea
“Artikoan izotzik gabeko uda izateak Parisko Klimaren Akordioaren helburuak lortzea zailduko du”

BC3, klima aldaketa aztertzen duen EAEko zentroko ikerlariek kalkulatu dute udan Artikoko izotz guztia urtzeak –mende erdirako iragarrita dagoen fenomenoa– uste baino zailago bihurtuko duela klima aldaketaren aurkako nazioarteko akordioak betetzea. Ikerlanean parte... [+]


2016-11-21 | Unai Brea
Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra

Iaz Parisen sinatutako Klimaren Hitzarmena “konpromisoak hartzeko konpromisoa” izan zen, Mari Jose Sanz BC3 ikerkuntza zentroko zuzendariaren esanetan. Marrakexen amaitu berri den COP22 gailurrean Parisko helburuak betetzeko bitartekoak zehazten hasi behar zuten... [+]


2016-11-11 | Unai Brea
Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko?

Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien arte. Aurtengo gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima aldaketa... [+]


2016-11-04 | Unai Brea
Klima aldaketa: bitartekoak zehazten hasteko ordua iritsi da

Azaroaren 7an hasiko da Marrakexen klima aldaketari buruzko COP22 gailurra. Helburu nagusia 2015ean adostutako Parisko Hitzarmena nola beteko den zehaztea da. Momentuz, 72 estatuk berretsi dute hitzarmen hori, baina gas emisoak murrizteko aurkeztu dituzten planak ez dira nahikoa... [+]


2016-03-02 | Unai Brea
Mari Jose Sanz, BC3ko zuzendaria
“Parisen gobernuek ez zuten adostu klima aldaketaren aurkako konpromiso zehatzik, konpromisoak hartzekoa baizik”

BC3, Basque Centre for Climate Change ikerketa-zentroko zuzendari zientifikoa da urtarrilaz geroztik. Hein handi batean Parisko COP21 gailurrean hartutako erabakiek ezaugarrituko dute zientzialarien lana klima aldaketaren alorrean, Sanzen aurkezpenean ondo nabarmendu zutenez... [+]


Eguneraketa berriak daude