Errefuxiatuei objektu baliotsuak konfiskatzeko lege proposamena adostu du Danimarkako Gobernuak

  • Danimarkara heltzen diren errefuxiatuen arropa eta ekipajeak miatu eta 10.000 koroa danimarkar –1.340 euro– baino balio gehiagoko objektuak eta eskudirua konfiskatzeko baimena izango du gobernuak. Kanpo geratuko dira mugikorrak, ordenagailuak, bitxiak, erlojuak eta balio pertsonal handiko objektuak.


2016ko urtarrilaren 14an - 12:03
Errefuxiatuen krisia hasi zenetik Danimarkako Gobernuak hauek hartzearen aurkako jarrera agertu du.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lars Lokke Rasmussen lehen ministroaren alderdi liberalak eta gobernua osatzen duten eskuineko alderdiek testuaren edukiaren inguruko akordioa lotu dute oposizioko alderdi nagusiarekin. Parlamentuan eztabaidatuko dute orain lege proiektua, baina, lau alderdien artean testua adostuta, aurrera ateratzeko babes zabala izango du.

Errefuxiatuek euren harrera kostuak ordaintzea nahi du gobernuak. Lehen ministroak argudiatu du eskubide unibertsalak dituen Danimarka bezalako gizarte batean, pertsona bakoitza, ahal duen heinean, bere kabuz mantendu behar dela. Lokkeren esanetan, danimarkar batek diru laguntzak jasotzeko 10.000 koroa danimarkar baino gutxiago izan behar ditu bankuan, eta beraz, ezinezkoa litzateke dirua duen errefuxiatu batek ezer ez ordaintzea. Danimarkako historian “gaizkien ulertu” den legea dela dio Lokkek.

Iazko abenduan aurkeztu zuten proposamenean objektuak konfiskatzeko muga 3.000 koroatakoa zen –400 euro–. Gobernuak proposamena moldatu behar izan du sozialdemokraten babesa lortzeko. Gobernuko kide den Alderdi Popular Daniarrak aldaketak onartu ditu, baina, errefuxiatuek daniarrek baino pribilegio gehiago izango dituztela kexatu zen.

Beste garai bateko praktika

Danimarkako Gobernuaren proiektua Naziek juduei egindako konfiskazioekin alderatu dute askok, eta Jens Rohde eurodiputatuak Alderdi Liberala uztea erabaki du. Italiako presidente Sergio Matarellak adierazi du errefuxiatuei euren objektuak konfiskatzea “zinismo hutsa” dela, eta beste garai batzuk dakartzala gogora. Danimarkako gobernuak aurpegiratu dio Danimarkak garapenerako lankidetzan inork baino diru gehiago inbertitzen duela, eta Italiaren aldean lan egiten ez duten errefuxiatuei diru laguntza ematen dietela.

Jonas Christoffersen Danimarkako Giza Eskubideen Institutuko kideak azaldu du legea onartuz gero konfiskazioez gain, besteak beste, errefuxiatuak euren familiekin elkartzeko itxaronaldia hiru urtera luzatuko dela. Izan ere, konfiskazioen inguruko neurria nabarmendu bada ere, parlamentuan eztabaidatuko dutena errefuxiatuen aurkako “neurri paketea” izango da.

Errefuxiatuen krisia hasi zenetik Danimarkako Gobernuak hauek hartzearen aurkako jarrera agertu du. Besteak beste, Libanoko egunkarietan errefuxiatuen laguntzak murriztu zituztela iragarri zuten Danimarka helmuga bezala ez aukeratzeko esperantzarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Eguneraketa berriak daude