Erreformista baten garaipena Iranen, estres geopolitiko betean


2024ko uztailaren 11n - 11:28
Masoud Pezeshkian erreformistak irabazi ditu Irango hauteskunde presidentzialak, uztailaren 5eko bigarren itzulian.

Irango herriari joan den ekainaren 28an deitu zioten botoa ematera presidente berria aukeratzeko, maila geopolitikoan une bereziki zailean, Israelgo Gobernuaren palestinar herriaren aurkako genozidioa eta Iran bezalako herrialdeek sare horretan jokatzen duten papera direla eta. Ustekabeko hauteskunde hauek, 2025ean aurreikusitakoak, aurreratu egin behar izan dira duela gutxi arte presidente izan den Ebrahim Raisiren heriotzaren ondorioz. Raisi ultrakontserbadorea helikoptero istripu batean hil zen maiatzaren 19an, oraindik argitu gabeko egoeran. Raisi, yes-man bat [goitik agintzen diotena egiten duena] bezala kontsideratua irandar herriaren zati handi batean, Ali Khamenei Aiatolaren ondorengotzarako faboritoa zen. Ali Khamenei Aiatola Irango lider gorena da 1989. urtetik, eta botere gehien duena maila politikoan, judizialean, militarrean eta segurtasun nazionalean.

80 bat hautagai aurkeztu ziren hauteskunde presidentzialetara, eta, azkenean, sei ordezkarik jarraitu ahal izan dute. Horietatik bik atzera egitea erabaki zuten: Teheran hiriburuko alkate Alireza Zakani-k eta gobernuko funtzionario Amir-Hossein Ghazizadeh Hashemi-k. Beste bi hautagaik ez zuten lortu boto nahikorik: Mohammad Bagher Ghalibafe parlamentari kontserbadoreak (3,38 milioi boto) eta Mostafa Pourmohammadi buruzagi islamiar kontserbadoreak (206.397 boto). Boto gehienak bi hautagaik eskuratu zituzten: Saeed Khalili ultrakontserbadoreak (9,47 milioi) eta Masoud Pezeshkian erreformistak (10,41 milioi). Ghalibaf, Zakani eta Ghazizadeh hautagaiek hautagai ultrakontserbadoreari babesa emateko deia egin dute, "fronte iraultzailearen" garaipena babesteko.

Irango herritarrak erreta daude, baina ez dute itxaropena galdu eta hori erakutsi dute ekainaren 28an, desobedientzia zibileko ekintza batean hauteskundeetan parte ez hartuta

Irango herritarren %39,9 baizik ez ziren joan hautetsontzietara ekainaren 28an, eta, horren ondorioz, bigarren bozketa bat egiteko deia egin zuten, uztailaren 5ean. Herriaren hauteskundeekiko apatia hori, gazteena nagusiki, bere gobernuarekiko nahigabe orokor gisa irakurri behar da, 2022tik Emakumea, Bizitza, Askatasuna mugimenduari egindako errepresaliek areagotua. Baita presidentearen boterea murriztuta duen eta, beraz, bere herriari boterea kentzen dion gobernu sistemarekiko mesfidantza gisa ere. Irango herritarrak erreta daude, baina ez dute itxaropena galdu eta hori erakutsi dute ekainaren 28an, desobedientzia zibileko ekintza batean hauteskundeetan parte ez hartuta. Parte-hartze txiki hori ez da batere berria. Aurreko hauteskunde presidentzialetan herritarren %48,8 soilik bozkatu zuen, eta martxoko eta maiatzeko azken hauteskunde parlamentarioetan %41,1ek besterik ez, 1979ko Irango Iraultzatik izandako portzentajerik txikiena.

Hauteskundeen bigarren eta behin betiko txanda uztailaren 5ean egin zen, ostirala, lehen aipatutako Khalili ultrakontserbadorea eta Pezeshkian erreformista zirela hautagai. Pezeshkianek irabazi zuen, Mendebaldeko botereek begi onez ikusten duten hautagaiak, botoen %53,7rekin. Irango herriak botoa eman zion askatasun zibilen eremuan hobekuntzak agindu zizkien hautagaiari, zehazkiago genero berdintasunean, justizia sozialean eta negoziazio ekonomikoetan, zigorretatik irteteari eta inflazioa jaisteari lotuta. Txikia izan arren, uztailaren 5ean parte hartzea ekainaren 28an baino 10 puntu handiagoa izan zen, eta %50era iritsi zen. Botere nagusia buruzagi gorenaren eskuetan badago ere, presidentea da bigarrena: erabakitzeko ahalmena du esparru politiko eta ekonomiko nazionalean, baina baita atzerri politikan ere. Ez da gauza bera, hortaz, Irango presidentea ultrakontserbadorea edo erreformista izatea. Hauteskunde hauek egungo panorama geopolitikoari nola eragingo dioten ikusteke dago. Irango herriarentzat, emaitzak itxaropentsuak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iran
Hamaseko buru politikoa hil dute Iranen, eta Israelek eskualde mailako gerra elikatzen jarraitzen du

Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]


2024-07-30 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Protestak eragin ditu Sharifeh Mohammadi sindikalista kurdua hiltzera kondenatu izanak Iranek

Langile eskubideen aldeko ekintzaile Sharifeh Mohammadiri heriotza zigorra ezarri diote. 2023ko abenduaren 5ean atxilotu zuten aktibista matxinada karguak egotzita.


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Heriotza zigorra ezarri diete lau preso politiko kurduri Iranen, “Israelekin elkarlanean” aritzea egotzita

Komala alderdiak Irango Gobernuaren akusazioa ezeztatu du, eta adierazi du manifestariak “erreprimitzeko eta isilarazteko” saiakera dela.


Dortoka errea bazkaltzeko

Irango Zagros mendikatearen hegoaldean dagoen Ghar-e Boof kobazuloan ez dute hominidoen hezurrik aurkitu, baina bai haiek duela 80.000 urte inguru jandako animalien hezurrak; zehazki, 941 hezur.

Eta hezur horiek aztertuta, garai hartako dietaren berri jakin ahal izan dute... [+]


Kartzela zigorra ezarri diete Mahsa Aminiren heriotzaren berri eman zuten kazetari iraniarrei

Niloofar Hamedi eta Elaheh Mohamadi kazetariek sei eta zazpi urteko kartzela zigorrak beteko dituzte AEBetako Gobernuarekin kolaboratzea, segurtasunaren aurkako delituak egiteko konspiratzea eta Irango Errepublika Islamikoaren aurkako jarduerak hedatzea egotzita.


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko Irango telebista publikoa hackeatu dute

Larunbat gauean telebista publikoko zuzeneko albiste-saio nagusiaren erdian bideo bat eman zuen Aedalat-e Ali taldeak. Ali Khamenei buruzagia sugarren artean ateratzeaz gain, "emakumeak, bizitza eta askatasuna" gisako mezuak agertzen ziren. Polizia islamikoak Marsha... [+]


2022-12-05 | Sheida Besozzi
Mobilizazio herritarrak Iranen:
Emakumea, bizitza eta askatasuna


Ez adiorik, aireportuko Alfred

Pasa den larunbatean bihotzekoak jota hil zenean, Mehran Karimi Nasserik 76 urte zituen. Horietatik hemezortzi joan zitzaizkion Parisko Charles de Gaulle aireportutik atera ezinda. Hark saldutako prezioan erosiz gero, kafkiarra da historia.


2022-11-09 | Lide Iraola
Irango protesta anitzen bideo biralak
Elizgizonei turbantea kentzeko jolasak, kaleko dantzak ala emakume eta gizonen arteko hesiak botatzea

Irailean Irango Poliziak Mahsa Amini hil zuenetik herritarren protestak ugaritu egin dira kalean zein sareetan. Umorez ere erantzun diote estatuaren jazarpenari: elizgizonei turbanteak kentzeko mugimendua hasi dute.


2022-10-26 | ARGIA
Azken dolu eguna
Irango Polizia bidea ixten saiatu arren, milaka hurbildu dira Aminiren hilobira

40 egun igaro dira Irango poliziaren indarkeriaren eraginez Mahsa Amini emakume kurdua hil zenetik. Ordutik, poliziak protestetan ehun manifestari baino gehiago hil ditu eta 1.000 atxilotu. Asteazkena azken dolu eguna da kultura kurduan, eta ehundaka lagun bildu dira haren... [+]


Eguneraketa berriak daude