Parlamento, Tribunal Constitucional, separación de poderes (Parlamentua, Auzitegi Konstituzionala, botere banaketa), hori da Iñaki Lasagabaster EHUko administrazio zuzenbideko katedradunaren azken liburua. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratu du. Eta tituluari ere ohar txikia gehitu dio: Kataluniari ezinbesteko erreferentzia eginez.
Liburuan botere banaketa aztertzen da modu teorikoan eta praktikoan, batez ere legebiltzarra eta botere judizialaren arteko harremana, eta zehatzago esanda, legebiltzarra eta auzitegi konstituzionalen harremana. Nola egituratu ziren erakunde hauen arteko harremanak? Zer bete da eta zer ez? Funtsean, Lasagabasterrek azaltzen du legebiltzarrak bortxaezinak izan beharko lukeela auzitegi konstituzionalaren aurrean, eta oro har, salbuespenak salbuespen, baita legebiltzarkideak ere.
Bere ustez, alabaina, ez da horrelakorik ematen eta gero eta gehiago, Espainiako Estatuan Auzitegi Konstituzionalak gero eta indar handiagoa du legebiltzarraren egunerokoan parte hartu eta agintzeko, eta behar izanez gero, bere aginduak ez betetzea zigortzeko ere bai. Bereziki aztertzen du Kataluniako azken urteetako kasua, hango legebiltzarkide, gobernukide eta gizarte zibileko liderrak espetxeratuz amaitu dena.
Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Legebiltzarreko Mahaiari behin eta berriz emandako debekuen kasua zehatz mehatz landu du katedradikoak eta zera ondorioztatu du: “Hor argi ikusten da nola ematen den epaileen gobernua demokrazia batean, gaitza litzateke adibide egokiagoa aurkitzea. Epaileak dira Legebiltzarrean zer den eztabaidagarri zehazten dutena. Konstituzioaren aurkakoak diren legeak arbuiatzeko monopolioa du Auzitegi Konstituzionalak, baina duen jarduna urruti dago teoria horretatik”.
Espainiako epaileen bultzada politikoaren gaia asko zabaldu da azken urteetan, ez da bakarrik katedratiko euskaldun batek esaten duen kontua. Bukaerako ondorioak berdinak ez badira ere, liburuaren hainbat pasartek eraman naute Enric Juliana kazetariak Kataluniako erreferendumaren ondoren Iruñeko hitzaldi batean esandakora. Julianak esaten zuen Kataluniako aferan ez duela bakarrik Rajoyren Gobernuak erantzun, egitura juridikoa ere bete-betean sartu dela, eta ez, askotan esaten den bezala, Gobernuaren bultzadaz, bere ekimenez baino: “Epaileak ari dira jokatzen gaur egun Madrilen bizi den izpirituarekin. Justizia mundu bat da bere horretan, estatuaren sakoneko parte bat, eta egun doktrina berri bat ari da finkatzen. Azkenean paradoxa bat gertatuko da, politika Auzitegi Konstituzionalak egingo duela eta ez legebiltzarrak, egiazki egin behar duenak. Bitxia izan da, Espainiako Parlamentuak ez du ia ezer egin auzi osoan”.
Parlamentuen bortxaezintasun kontuetan, halaber, Lasagabasterrek dio Auzitegi Konstituzionalak ez duela berdin jokatzen estatuko indar politiko nagusiekin edo, esaterako, nazionalistekin. Kataluniako aferak eta 2005eko Eusko Legebiltzarreko Atutxa Auziak aztertzen ditu liburuan, baina baita ere konstituzionalak Asturiasko edo Extremadurako legebiltzarrekin izandako ika-mikak.
Liburuan zehazten duenez, Europan tradizio demokratiko sakona duten zuzenbideetan auzitegi konstituzionalek ez dute horrela jokatzen legebiltzarrekin, eta adibide gisa jartzen du Erresuma Batukoa: Eskozian eta Katalunian izandako antzeko arazo batean aurrean, Eskozian erreferendum batekin amaitzen dute eta Katalunian erreferenduma eskatu dutenak kartzelaratuta.
Liburuaren ondorioa gogorra da: Espainiako Estatuaren osasun demokratikoa oso eskasa da. Bere ustez, “sistema konstituzionalak ez du inongo debaterik eragotzi behar legebiltzarrean, ez dago hori ahalbidetzen duen araurik, eta balego, sistema politikoak ez luke izaera demokratikorik (…). Erreforma konstituzionala edo erritu-legearen erreforma ezinezkoa denean, ondorioa sistema autoritarioa da, non printzipio demokratikoak bigarren mailako esanahia duen. Une horretan bizi gara”.
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.