Fase berri bat hasi du herri mugimenduak, eta bertan bazkideak izango dira oinarri. Parte hartzea sustatzeko, 'Plaza' plataforma digitala jarri dute abian Gure Esku Dago-ren webgunean.
Kideak bazkide bilakatuko dira aurrerantzean Gure Esku Dago-n: hala iragarri dute mugimenduko kideek. Mugimendua ekonomikoki sustatzeaz gain, ordea, erabakietan ere parte hartuko dute horiek: "Elkarrekin bizi gara, elkarrekin erabakiko dugu, edozein dela bakoitzaren sorterria edo ama hizkuntza. Elkarrekin erabakiz, libreago izango baikara".
Hala, garai berria aurkezteko hizlari berriak aukeratu ditu mugimenduak Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez. Haiek ordezkatuko dituzte Zelai Nikolas eta Angel Oiarbide fase berri honetan. Eta haiek izan dira GEDen datozen hilabeteetarako helburua iragarri dutenak ere: herri ekinaldi bat bultzatzea, modua emango duena erreferendum bidez erabakitzeko.
Dena ez da, ordea, erraza izango, eta horren jakitun da mugimendua. "Hesiak eta harresiak egongo dira, eta horiek gainditzeko laguntza beharko dugu. Zenbat eta gehiago izan, errazagoa izango da bidea", nabarmendu du Etxaburuk, eta iragarri du Euskal Herri osora bideratutako herri ekinaldi bat izango dela, "jatorria eta ama hizkuntza edozein dela ere".
"Badakigu nora goazen". Alvarezek helburua xehatu du: "Erabakitzeko eskubidea lege bihurtu nahi dugu. Erabakitzeko eskubidea estatus juridiko-politiko berriaren legezko oinarri bilakatzea dugu xede. Are gehiago, bizitza publikoaren esparru guztietan, eguneroko jardunaren arau bilakatu nahi dugu".
Fase berri honetara heltzeko, baina, oinarrizkoa izan da aurrez egindako lana, eta lan horren ahotsa izan dira gaur arte Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas, aurrerantzean bigarren lerrora igaroko direnak, nahiz eta zuzendaritzako kide izaten jarraitu. Hala, biek ala biek hunkituta hitz egin dute ekitaldian eta eskerrak eman dizkiete aldamenean izan dituztenei. "Toki askotara heldu gara, baina egin duguna ez zen posible izango aztean beste askoren konpromisoa izan ez bagenu".
Hasiera-hasieratik harreman berezia izan du mugimenduak Eskoziako eta Kataluniako prozesuarekin, eta azken hilabeteotan estutu egin da prozesu katalanarekiko lotura. Hala, Bilboko Euskalduna jauregian egin duten ekitaldian ere ez da falta izan Kataluniarekiko keinua.
Kike Amonarriz izan da Jordi Cuixartek espetxetik bidaliko gutuna irakurtzeaz arduratu dena. Omniumeko presidenteak gogorarazi du 530 egun daramatzatela preso "irtenbide demokratiko bat eskatzeagatik", eta espetxealdiak ez diela iritzia aldarazi. "Preso politiko katalanen alde egiteko modu hoberena da giza eskubideen defentsan aritzea".
Ondorengo txioan ikus daiteke Jordi Guixartek bidalitako mezua:
Carta des de la presó de Soto del Real:
Solidaritatea herrien samurtasuna da. Endavant amb la lluita compartida pels drets humans i la democràcia. Aurrera @GureEskuDago #EginDezagunBidea pic.twitter.com/TmWyqsXLkw
— Jordi Cuixart (@jcuixart) 2019(e)ko martxoaren 31(a)
Albiste hau Berriak argitaratu du eta cc by-sa lizentzia medio ekarri dugu ARGIAra
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]
Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]
Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]
Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]