EAEko Hezkuntza Lege Proiektua aurkeztu eta berehala, erreakzio ugari jaso ditu testu berriak: euskal hezkuntza zerbitzu publikoak bi sareak berdintzen dituela (sare publikoaren kaltetan), hizkuntza eredu gisa murgiltze eredu orokortua ez dela jasotzen eta segregazioaren aurkako neurriak ez direla nahikoa salatu dute eragileek, besteak beste.
“Hezkuntza lege proiektuak euskara gehiago behar du”
Euskalgintzaren Kontseiluak egindako kritika berretsi dute sindikatuek: ez da jaso murgiltze eredu orokortua (egungo A, B eta D ereduak ere ez dira gainditu). Kuriosoa da, PSEk justu kontrako kritika egin du: egungo hizkuntza ereduak gainditzeko bidea ireki dezake lege berriak, bere ustez, eta ez dago horrekin ados.
Hizkuntza-gaitasuna egoki neurtzeko tresnak ere faltan bota ditu Kontseiluak, eta kezka agertu du, lege proiektuak “ez duelako zehazten nola interpretatu behar den sistema eleaniztuna, ikastetxe bakoitzak nola aplikatu behar duen, ezta hizkuntza bakoitzeko esposizioa zer-nolakoa izango den. Gutxieneko esposizio-orduak zehaztea funtsezkoa da belaunaldi berriak euskaldunduko badira”, gogoratu du. Begi onez ikusi ditu ikasleek derrigorrezko hizkuntza bukatzean euskaraz B2 irteera-profila lortu beharra eta “euskal kulturaren ezagutza aintzat hartu izana”.
Kristau Eskolak laikotasun printzipioa beteko duela sinestea “absurdoa” dela gaineratu du CCOOk. STEILASen arabera “zaila izango da itunpeko ikastetxeak laikoak, doakoak edo euskaldunak izatea, ikastetxearen nortasuna errespetatu behar baita”
“Sare publikoa eta itunpekoa parekatzen ditu”
Bai Akordioak bai orain Legeak jasotzen duen Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoarekin (zerbitzu honen baitako ikastetxe orok %100eko finantzazio publikoa jasoko du) oso kritiko agertu dira bereziki STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuak: Zerbitzu horren baitan sare publikoa eta itundua parekatzen direla salatu dute STEILAS eta CCOOk, eta “hiru saretan banatzen den hezkuntza sistema” betikotzen duela nabarmendu du ELAk.
Legeak hezkuntza publikoko lan baldintzak ez dituela arautzen, hezkuntza inbertsioa handitzeko biderik ez dela irekitzen, eskola publiko eta itunpekoko langileen eskubideak mahai berean negoziatzeko sortuko den kontseilua ez dela eraginkorra eta itunpeko ikastetxeak publifikatzeko “bide errealik" ez dela irekitzen kritikatu dute. “Ez da benetako neurririk hartzen euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatz nagusia izan dadin, eta ikastetxeen arteko lehia sustatzen da”, dio STEILASek.
Segregazioaren aurkako borrokan ez dela nahikoa neurri zehaztu eta estrukturala den arazoari ez zaiola benetan aurre egiten diote hiru sindikatuek (azpimarratuz, adibidez, ez dela matrikulaziorako udal bulego publiko bakarra sortu).
Kristau Eskolak laikotasun printzipioa beteko duela sinestea “absurdoa” dela gaineratu du CCOOk. Ildo horretan, STEILASen arabera “zaila izango da itunpeko ikastetxeak laikoak, doakoak edo euskaldunak izatea, ikastetxearen nortasuna errespetatu behar baita”.
Balorazio baikorragoa egin du LAB sindikatuak: eskola publikoa erdigunean jartzeko eta segregazioaren kontra egiteko neurriak gehiago zehaztu eta garatu behar direla nabarmendu arren, sindikatuak berak egindako ekarpenak lege proiektuan jaso direla adierazi du: besteak beste, “funts publikoak jasoko dituzten ikastetxeei ezarri beharreko betekizunak zehaztu dira, kuotak ez direla kobratzen kontrolatzeko administrazio-unitatea sortu da, doktrinamendurik eza legez jaso da, titularitate pribatuko ikastetxeen publifikazio prozesuak ikastetxeekin adostasunez egingo direla jaso da, eta hizkuntza proiektuak lortzeko eta ikas-eredu orokortuan sakontzeko hezkuntzaren eskumena duen sailak eman beharreko baliabide gehigarriak jaso dira”.
EH Bildu: "Zerbitzu Publikoa ongi araututa eta ongi definituta geratu da, betebeharrak ongi adierazita. segregazioaren kontrako eta inklusioaren aldeko neurri gakoak azaltzen dira"
“Aldaketa funtsezkoak ikusten ditugu”
EH Bilduk begi onez ikusi ditu lege aurreproiektuaren lehen zirriborrotik Gobernu Kontseiluan onartu den lege proiektura egon diren aldaketak. “Aldaketa funtsezkoak ikusten ditugu, norabide onean”, adierazi du Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak: Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa “ongi araututa eta ongi definituta” geratu dela azpimarratu du, “betebeharrak ongi adierazita” azaltzen direla. Testu berrian, “segregazioaren kontrako eta inklusioaren aldeko neurri gakoak azaltzen dira, zaurgarritasun indizeari edota ikasleen sarbideari dagozkionak”, gehitu du. “Doakotasun errealera iristeko neurri zehatzak” jaso direla eta hizkuntza ereduari lotutako atala “zehaztu eta hobetu” dela ere iritzi dio.
Lege hau “aukera historikoa” dela aipatu du, eta zer hobetu ere ikusten dutela: lege proiektuak Eusko Legebiltzarrera salto egingo duelarik, “EH Bilduk emendakinak aurkeztuko ditu, helburua baita legerik onena lortzea”. Aste honetan bertan, lege proiektuaren inguruko irakurketa luzeagoa iragarri du.
EAEko Hezkuntza Legearen lehen zirriborrotik lege proiektura aldatu dena eta ez dena aldatu artikuluan kontatu ditugu testu berriaren nondik norakoak.
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburu berriak egindako adierazpen ugariei erantzunez, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legea ezarriko da aurtengo ikasturte hasieran, Legebiltzarrean EAJ eta PSEren babes bakarrarekin onartu zena. Ezarpen horrek berekin ekarriko du agindu eta... [+]
Itunpeko ikastetxeetan ari diren irakasleen soldata eskola publikoan ari direnekin parekatuko du Eusko Jaurlaritzak. Parekatzea progresiboa izango da, prozesua 2027an amaituko da eta prozesua hasteko 67 milioi euro bideratuko ditu aurtengo aurrekontu publikoetatik. Hezkuntza... [+]
EAEko Hezkuntza Legea. Biharamunerako koordenatuak liburua aurkeztu du asteazken honetan Hik Hasi egitasmoak. “Denontzat eta denona izango den hezkuntza sistema publikoa, bateratzailea, soziala eta inklusiboa erdiesteko bidean lege berriak zein aukera irekitzen dituen... [+]
Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta Euskal Herrian Euskarazeko kideek, “iraungita” dagoen Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko. Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu dute eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu dira.
Iritsi da eguna: Eusko Legebiltzarrean ostegun goiz honetan onartu da soilik EAJ eta PSEk babesten duten Hezkuntza Legea. Legebiltzar atarian, Euskal Eskola Publikoaz Harrok eta Euskal Herrian Euskarazek protestak egin dituzte. Duela hogeita hamar urte onartu zen azken hezkuntza... [+]
Hezkuntza Lege berria, adostasunetik jaio behar zena, haserrean eta desakordioan onartu da. Publiko-pribatu auziak eta hizkuntza ereduek eragin dute akordio falta. Pena handia.
Horretan Espainiako ereduari jarraitzen diogu, EAEn ez garelako gai oinarri amankomun batzuk jarri... [+]
Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]
"Azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu den Lege proiektua dagoen moduan onartzen bada, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dugu", adierazi dute Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak eta zuzendari nagusi Jose Luis... [+]
Ez orain, ez lehen!