Erraustegien eskoria eta errautsak kontrolik gabe erabiltzen direla erakutsi du ToxicoWatchek

  • Herritarren kezkak gehien bat erraustegien tximinietatik aireratzen diren kutsadurak aipatzen dituen arren, industriak lortu du labeetan geratzen diren eskoriak eta errautsak obra publikoetan erabiltzea kontrol egokirik gabe. Ingurumenaren zaintzan estandarrik zorrotzenak dauzkan Holandan bertan, eskoria eta errautsok ez dute kontrolik, ToxicoWatch fundazioak erakutsi berri duenez.

Eskoria mendia errepide bazterrean babesik gabe lagata Joure hiri inguruan. (Argazkia: Jaring Rispens)

2019ko abenduaren 11n - 12:08

ToxicoWatch fundazio holandarrak –Zubietako herri elkarte baten enkarguz Gipuzkoako erraustegiaren kutsadurei jarraipena egingo dienak– ikerlan berri batean erakutsi du zein kontrol gutxi egiten duten agintariek hondakinak kiskalitakoan erraustegietan geratzen diren eskoria edo zepa eta errautsetan. Holandako erraustegien kasua ikertu dute eta emaitza Zero Waste Europek zabaldu du.

Alde batera utzirik tximinietako filtroetan harrapatutako errauts eta partikula oso toxikoak, tratamendu berezia eskatzen dutenak, erraustegien labeek sortzen dituzte batetik zepa edo eskoriak eta bestetik errautsak, biak ere agintariek ‘birziklagarritzat’ jotzen dituztenak eta industriak errepideetako zoru, eraikuntzako material eta betelanetarako oso egokitzat eta are ‘ekonomia zirkularraren osagaitzat’ aurkezten dituztenak.

Labeetan sartzen den hondakin masa guztiaren %20 inguru zepa edo eskoriatan geratzen da bertan. Holandak gaur martxan dauzkan 13 errauste planten artean orotara bi milioi tona eskoria sortzen dute, biltegietan eduki ostean tratamendu planta batera eraman behar dituztenak. 2012an erraustegien patronalak eta Holandako gobernuak adostu zuten eskoriok erabiltzea herrialdearen Itun Berdearen baitan. Lehen arazoa da, dio ToxicoWatchek, eskorien dioxina eta bestelako toxikoen kopuruen datarik ez dela ageri inondik eta materialon kalitate kontrolerako erabilitako arauak zaharkituta geratu direla urteotan sortu den informazio berriaren aurrean. Esaterako, berrikitan Basileako Itunak, dioxina eta antzeko kutsagarrien arauen jarraipena egiten duenak, eskatua du POP kutsagarri organiko iraunkorren gehienezko maila 15 pikogramotik 1-era jaistea. Eskorien pozoiak naturan zabaltzeak gizakiarenganaino hurbiltzen du arriskua, tartean lur pozoitu gainean bizi eta elikatutako landare, animalia eta hauen eratorriak (arrautzak, esnea…) kontsumitzearen ondorioz.

Elikadura katean kutsagarriak metatuz doaz eta horrek esplikatzen du zergatik estandarrak  gainditzen dituzten eskoriak zabaldutako dioxinak azaldu daitezkeen arrautzetan, esate baterako. Eskorien garraioan ari diren portu eta zingiretako uretako arrainek ere erakusten dituzte POP kutsagarrion ondorio tipikoak diren malformazioak aurkitzea arrantzatutako platuxa eta aingiretan. Holandako gobernuaren osasun ikuskaritzak dagoenekoz ohartarazia du elikaduran horrelako kutsadura eta iruzur arazoak ari direla azaltzen, eskatzen dutenak agintariek material toxiko hauen estandarrak aldatzea.

Errautsez zamatutako kamioi istripuan bide bazterrean lehertuta, 2011n (argazkia: Ruben Alkemaa).

Baina ekonomiarekin egiten du topo eskari horrek, eskoriak obra publikoetan erabili aurretik analizatzea konpainientzako ekonomikoki jasangaitza litzatekeelako. “Azkenean –dio ToxicoWatchek– milaka tona eskoria ari dira erabiltzen herri lanetan, errepiedeetako lurzoru eta urentzako kanalizazioetan, baina inon ez dago daturik ez horien kopuruez eta ez materialon kokapenaz”.

Erraustegien beste hondar solido  kutsatzaile bat osatzen dute errautsek eta tximinietako filtroen hondakinek: labeetan sartutako zabor masa osoaren %10 horretan geratzen da. Horien toxikotasunaz egindako analitikarik ere ez du aurkitu ToxicoWatchek. Hala ere, jakina da hondar arriskutsuok erabiltzen direla zementua egiteko –porlan fabriketan– edo lurpean sakoneko biltegietan uzten direla. Holandan lehorreko zabortegiak debekatuta daudenez, Alemaniako gatz meategi hustu batek eskaintzen du horientzako biltegia eta industriak azkenean aurten lortu du Holandatik Alemaniara eramateko baimena, hasieran Amsterdameko gobernuak ez baitzuen garbi ikusten gai kutsakorren esportazioa.

Ikerlanaren ondorioen atalean, ToxicoWatchek agintariei eskatu die erraustegien zepa eta errautsen erabilera etetea horien toxikotasuna aztertu eta arrisku gabeak direla demostratu bitartean: “Hondakinok honela erabiltzen jarraitzeak arriskuan jartzen ditu gure osasuna eta ingurumena”.

Erraustegiko eskoriak Harlingeneko portuan gabarran zamatzen, hauts toxikoak zabalduz aire eta uretan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


2022-09-08 | Zero Zabor
Igandean Kontxako hondartzan protesta eginen dute Zubietako eta Bergarako erraustegien kontra

Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren... [+]


2022-06-20 | ARGIA
Bergaran Larramendiko erraustegiaren kontrako mobilizazio jendetsua

Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.


2022-04-26 | Zero Zabor
Zabalgarbi erraustegiak 17 milioi irabazi ditu dirulaguntzetan, hondakinak benetan ez balorizatu arren

Iraunkortasun ekologikoa, gizarte eta ingurumen-krisiak eta klima aldaketak Euskal Herrian dauzkan ezaugarriak ikertzen dituen Ekopol elkarteak analizatu du Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiak 2020an egindako jardunaren emaitza. Ondorio larriena zera da: Europako agintaritzak... [+]


2022-04-20 | Zero Zabor
Bartzelonako erraustegiari fiskaltzak salaketa sartu dio, ingurumen araudia urratzeagatik

2018an Airenet plataformako herritarrek auzitegian jakinarazi zituzten Bartzelona eta inguruko metropoliko hondakinak erretzen dituen Sant Adriá de Besòseko erraustegiak legea urratzen duela behin eta berriro. Horren ikerketaren haritik tiraka, orain fiskaltzak... [+]


2022-01-31 | Zero Zabor
Kutsadura toxiko handia detektatu du ikerketa batek Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiren inguruan

Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen... [+]


2021-12-23 | ARGIA
Jaurlaritzak Zumarragan erraustegi bat eraiki nahi duela salatu du ELAk

Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]


Bergarako erraustegi proiektuaren erruz, 200 langileko kooperatiba bat herritik joan dela salatu du Udalak

Bergarako Udalaren webgunean irakur daiteke albistea izenburu honekin: 200 langileko kooperatiba batek Bergaratik joatea erabaki du Valogreene-k bertan ezarri nahi duelako hondakinen planta. "Paper-industriaren hondakinen tratamendurako planta Bergaran ezarri aurretik,... [+]


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-04 | Zero Zabor
Bergaran elkarretaratzea deitu dute erraustegi asmoaren kontra

Ekologistak Martxan mugimenduak elkarretaratzea deitu du Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde ekologista hori izan da Larramendi industrialdean eraiki nahi duten hondakin... [+]


Bergarako planta berria
Zuk diozu pirolisia, nik diot erraustegia

Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.


Eguneraketa berriak daude