Erraustegiaz kezka adieraztea debekatu dio Eusko Jaurlaritzak Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolari

  • Lasarte-Oriako Landaberri ikastolatik 500 metrotara eraikitzen ari diren erraustegiaren aurrean kezka eta ezinegona adierazi zuten orain urtebete ikastola kideek, ondoko irudian ikus daitekeen moduan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritzak Donostian duen egoitza atarian. Landaberrin hazten eta hezten ari diren ikasle zein hezitzaileengan halako azpiegitura batek izan dezakeen kalteaz kezkatuta agertu ziren hedabideen aurrera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 16an - 09:13

“Nork ziurtatzen du gure haur ikasleen osasuna ez dela kalteturik izango hemendik ez oso epe luzera, urtero aurreikusten dituzten 155 mila tona errausketaren ondorioz haizatuko diren dioxina eta mikropartikula iragaitzez? Baita errausketaren ondorioz sortuko liratekeen aipatutako kopuru horren tratatu beharreko errautsen laurdenaz? Osasunean ondorio kaltegarriak ez dituela eragingo diote, ordea, Aldundiko agintariek; zein oinarri zientifikoz? Eta noren bermez? Ez, behintzat, Europar Batasuneko ingurumen Batzordearena. Piotr Barczak arduradunak dioenez, errausketa teknologiak, onurak baino, kalteak ekartzen ditu ekonomian eta ingurumenean”.

Gaineratu zutenez, erraustegi proiektua ez dator bat ikastetxea sustatzen ari den ingurumenaren eremuko egitasmoekin. “Gure ikastetxearen Hezkuntza Proiektuak eta Agenda 21 proiektuak, ingurumenaren sostengarritasuna jarduerak sustatzea duena helburu, ez lirateke ez kongruente, ezta bateragarri ere zaborraren kudeaketarako errausketa proiektua nagusituko balitz”, azpimarratu zuten. 

Pankartak kentzeko agindua

Agerraldi honekin batera, 2016ko maiatzean ikastolako Organo Gorenak eskutitz bidez erraustegiaz zuten ezinegon eta kezka adierazi zion Donostiako Hezkuntza Delegaritzari. Joan den ikasturtean ere bigarren saiakera bat egin zuten, baina berri eman dutenez, “inolako erantzunik ez dugu jaso, eskutitza bi alditan bidali badugu ere”. 

Gutunei ez diote erantzun Hezkuntza Ordezkaritzak baina ikastola atarian jarriak dituzten pankartak kentzea agindu diete Landaberrikoei. Ikastolatik kilometro erdira eraikitzen ari diren erraustegiaz eta planta honek haien osasunean izan dezakeen eraginaz ohartarazten dute pankarta hauek.

Honen guztiaren aurrean, irakasleok honako idatzia plarazatu dute:

IRAKASLEON ADIERAZPENA

Joan den azaroaren 30ean Hezkuntza Ikuskaritzaren deia jaso genuen Landaberri ikastolan bertan jarrita ditugun pankartak kentzeko aginduz. Pankarta horiek 500 metrotara eraikitzen ari diren erraustegiaz ohartarazi eta horrek gure osasunean eragin ditzakeen kalteekiko kezka adierazten dute.

Aurreko ikasturtean irakasleen bi herenek hartu zuten parte zentruan erraustegiaz egindako inkestan; eta horretan %84ak adierazi zuen Artzabaletan erraustegia eraikitzeak kezka handia eragiten diela.

Klaustroaren proposamenaz Organo Gorenak eskutitz bat zuzendu zion, joan den ikasturtean ere, Gipuzkoako Hezkuntza ordezkaria den Gema Gonzalez de Txabarriri erraustegiarekiko gure kezka adieraziz eta osasun bermeen inguruko argibideak eskatuz. Bada, inolako erantzunik ez dugu jaso, eskutitza bi alditan bidali badugu ere.

Delegaritzaren jakinarazpen bakarra, Gipuzkoako delegatuak ikuskariari egindako eskaeraz, pankartak kentzeko ahozko agindua izan da.

Guzti hori dela eta, honakoa adierazten dugu idatzi hau sinatzen dugun irakasleok:

Ohitura osasuntsuak eta sostengarritasuna ikasleekin lantzen ditugun era berean, zaborren trataeraren kultura osasuntsu eta sostengarri berbera jorratzen dugu, murrizketa eta berrerabilpena sustatuz.

Pankartak eta hormirudiak adierazpen jardueratzat ditugu gure ikastetxean, eta, aldi berean, bizitasun eta askatasun adierazle ere.

Hausnarketan eta errespetuan oinarrituta, arazo komunei irtenbide kolektiboak bilatzearen alde aritzen gara.

Azkenik, erraustegiaren tximiniak bota litzazkeen dioxinen aurrean gure kezka berresten dugu.

Koro Martija eta Iñigo Aldabaldetreku, Landaberri ikastolako 54 irakasleen izenean.

Albiste hau Usurbilgo Noauak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude