Erraustegiaren aurrean antolatu eta erantzuteko usurbildarrek herri biltzarra daukate ostegunean

  • Konfinamendu aurretik deitu eta covid19-ak bertan behera utzitako herri biltzarra deitu da ostegunerako, ekainaren 18rako 18:30etan Usurbilgo frontoian, Zubietako erraustegiaren aurrean antolatu eta herri erantzun bat emateko. "Gure herriaren izaera, izana eta etorkizuna da jokoan duguna", ohartarazi dute deitzaileek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 16an - 15:42

"Antolatu gaitezen eta elkarrekin erabaki eman beharreko pausuak. Gazte, jubilatu, kirol eta kultur elkarteak, ingurumen eta osasun arloko eragileak, irakaskuntzakoak, dendariak,... Asanblada ahalik eta zabalena antolatu dezagun eman beharreko erantzuna eztabaidatu eta erabakitzeko". Etzirako deitu dute hitzordua; ekainaren 18an (osteguna) 18:30ean Usurbilgo frontoian. "Osasun segurtasuneko neurriak hartuko dira", ohartarazi dute. Herri biltzarra

Usurbil, gure herria, larrialdi egoera latzean dagoelako herritarren atea jo genuen martxan jarri nahi dutelako begi-bistatik atera ezin dugun Erraustegia. Herri Biltzar irekia deitu genuen martxoaren 17rako.

Deialdia herriko eragile ezberdinekin partekatu genuen eta martxoaren 13ko NOAUA!-n azaldu zen.

COVID 19a tartean sartu zitzaigun bai, eta ez hala nola ere! Biltzarra atzeratzera behartuta izan ginen, egitea posible izan arte.

Tratatu beharreko gaia larria eta presazkoa denez lehenbailehen egitea egokiena dela deritzogu. Are gehiago OSASUNA lehen lerroan jarri zaigun honetan. 

Egoerak okerra egin du azken hilabeteetan. Denok dakizuen bezala istripu kimiko larria gertatu zen maiatzaren hasieran eta Arkaitzerrekan hondamendi ekologikoa eragin zuen erraustegiak ehunka arrain eta angila hil zituena.

Bagenuen kezkatzeko arrazoi nahikorik, baina Zaldibarren gertatutakoak eta erraustegiaren azken istripuak alarma guztiak piztu ditu. Susmo txarrenak baieztatzen ari dira eta ez badugu ekiditen Zubietan edozein hondakin, baita toxikoak, industrialak eta arriskutsuak erreko dituzte.

Zaldibarrekoa gertatu zenean komunikabideetan dioxinataz eta hauen arriskuaz aurreneko aldiz entzun genuen. Ingurumen eta osasun agintariek orduan onartu zuten lehen aldiz, aste bat itxaron behar dela dioxinen azterketaren emaitzak ezagutzeko. Guri beste gauza bat esan ziguten. Guri esana ziguten lasai izateko, dioxinen neurketa etengabea zela eta isuria gehiegizkoa izanez gero momentuan bertan labea itzaliko zutela.

Aho txikiarekin onartu dute ere dioxinak hemen ez direla une oro neurtuko. Zubietan ingurumen baimenak behartzen die soilik urtean 24 ordutan neurtzea (6 ordu hiruhileko bakoitzeko). Eta gure kasuan, dioxinak 35 urtez jasango diitugu (kalte larriak eragiteko moduan, beraien esanetan).

TMB planta 2019ko maiatzetik aurrera eta erraustegia azarotik aurrera inolako baimen eta kontrolik gabe ari dira lanean %85eko kapazidadean. Baimenik oraindik ez dute martxan jartzeko eta frogaldirako zuten epea urtarrilean bukatu zitzaien. Legez kanpo ari dira jardunean! Egoera honetan Ingurumen Sailak ez ditu isuriak kontrolatzen. Hau oso larria da. Larriagoa, dakigunean erraustegia oraindik martxan ez jartzearen arrazoia denean isurien gehienezko muga ez gainditzea ez dutela lortzen.

Osasunaren ikuspegitik onartezina. Ezin dugu onartu gure haur, nerabe, emakume haurdun, gaixoak eta adineko herritarrak (populazio kaltebera) eta populazio ororen osasuna arriskuan jartzea.

Ezin dugu onartu gure ama-lurra eta ingurumena metal astunez, dioxinaz eta bestelako Kutsagai Organiko Iraunkorrez kutsatzea.

Ezin dugu onartu gure herria jendez hustutzea eta ekonomikoki zein urbanistikoki desertizatzea. Hori baita gertatuko dena erraustegia martxan jartzen den unetik aurrera.

Usurbilek jasango dituen kalteak ez dira beraz soilik osasunari eta ingurumenari dagozkionak izango, bestelakoak ere jasoko ditu: ekonomikoak, soziologikoak, kulturalak, soziolinguistikoak, eta abar.

Alegia, gure herriaren izaera, izana eta etorkizuna da jokoan duguna. Hori horrela, altxa eta elkarrekin aurre egin beharko genioke eta azkar gainera, ez da horrela?

Azken urte hauetan zeuden bide guzti guztiak jorratu dira: mobilizazioak, parte hartze prozesuak, Hondakinen Plan Alternatiboaren idazlana (azken bi hauek Hitzartu prozesuan herritarren ekarpen ekonomikoarekin), Europako Instituzioen aurrean salaketa, errekurtsoak epaitegietan…

Gipuzkoako agintariek baina bide guztiak itxi dizkigute, industria eta interes ekonomikoen mesedetan.

Baina gu ez gaude amore emateko, baizik eta gure eskubideak babesteko prest! Behar beste neurri hartzeko prest politikari bihozgabeek gure aldarriak aintzat hartu arte. Historian gertatu ohi den bezala, eskubideak lortzeko, herritarroi elkartu eta aurre egitea dagokigu. Herritarrok bat eginik eta tinko.  

Antolatu gaitezen eta elkarrekin erabaki eman beharreko pausuak. Gazte, jubilatu, kirol eta kultur elkarteak, ingurumen eta osasun arloko eragileak, irakaskuntzakoak, dendariak,...

Asanblada ahalik eta zabalena antolatu dezagun eman beharreko erantzuna eztabaidatu eta erabakitzeko. Asanblada, ekainaren 18an (osteguna) 18:30ean egingo dugu frontoian.

Usurbilgo defentsan elkar ikusiko dugulakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


Eguneraketa berriak daude