Errausketaren Aurkako Mugimenduak "10 Galdera Olano eta Asensiorentzat" izeneko agiriaren bitartez Zubietako erraustegiaren inguruko azalpenak eskatu dizkie Gipuzkoako Aldun Nagusiari eta Ingurumen diputatuari, azken honek iragarri ostean Madrilek Alarma Egoera ezabatu bezain laster abiaraziko dutela ofizialki errauste planta.
Aste honen hasieran Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak berretsi du indarrean den estatu alarma egoera amaitzean, beharrezko dokumentazioa Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta "aste gutxi" igaroko direla Zubietako erraustegia guztiz martxan jartzeko. Aurretik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak, lurralde honetako udal eta mankomunitate guztiak biltzen dituenak, bilkura birtual batean erabaki zuen Zubietako erraustegiari onartzea frogak bukatu gabe ere hondakinak ustiaketa normalizatu baten baldintzetan erre ahal izatea, horren truke Ekondakin koonpainiari ordainduz kontratua dagoeneko martxan balego bezala, zehazki 2020an 23 milioi euro pagatzea errausteko aukera edukitzeagatik, gehi Zubietara eramango den errefus tona bakoitzagatik pagatuko zaiona.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak, maiatzaren 7an zabaldu duen agiri batean, proba fasean Zubietan gertatzen ari denaz zehazki informa dezala eskatu die Markel Olanori eta Jose Ignacio Asensiori. EAMeko kideek, idatziaren amaieran diotenez, ez daukate agintariok aurrez aurre eta publikoan erantzungo dieten itxaropen handirik eta herritarrei eskatu diete laguntza, kezka eta galderok jandartean zabaltzeko.
Hona Errausketaren Aurkako Mugimenduaren idatzia, hitzez hitz:
10 GALDERA OLANO ETA ASENSIORENTZAT
1 Erraustegia udazkenean jarri nahi zenuten martxan. Transformadorean izandako arazoak aipatu zenituzten, aspaldi. Zer gertatzen da probekin jarraitzeko? Egia da labeetan ezin duzuela beharrezko tenperatura lortu eta gaika bildutako paper eta plastikoak erretzen ari zaretela?
2 Tenperatura ez lortzearen hipotesia egia balitz, denek esaten dute tenperatura baxuetan lan eginez gero, dioxinen kantitatea handitu egiten dela. Probak egiten ari diren tarte honetan, zenbat ordutan neurtu dira dioxinak eta zer emaitza eman dute neurketek?
3 Zenbat hondakin tona erre dituzue dagoeneko, “proba” fasean? Egunean 200 tona hondakin?
4 Zenbat zepa eta errauts tona sortu dira “proba” fasean?
5 Zepa eta errauts hauekin zer egin duzue? Azterketak egin dituzue? Egin badituzue, zein da hauen arrisku maila? Zabortegi batera bideratu dituzue ala bertan daude?
6 Probetako epe honetan, zer kutsadura maila izaten ari da atmosferara isuria? Zenbat dioxina, zenbat furano, zenbat metal astun, zenbat CO2 isuri duzue?
7 Biometanizazio planta martxan daukazue? Hor lortutako gasarekin zer egiten da? (Atmosferara isuri, erre eta energia ez aprobetxatu, erre eta energia elektrikoa lortu). Hortik atera al da materia organikorik? Zer egin da honekin?
8 Zertara dator atmosfera gehiago kutsatzea klima aldaketaren aurkako estrategia bezala saltzea? Lobby errausleak proposatu dizue ideia? Ez zarete denborak ipurdi bistan utziko zaituzten beldur?
9 Geroz eta gehiago dira kutsadura eta koronabirusaren eragin hilgarria lotzen dituzten ikerketak. Azkena Harvard unibertsitatean egina. Kontzientzia lasai daukazue makina hilgarri hau piztera zoazten agintariok? (Ikusi hemen):
10 Noiz erakutsiko duzue zaborraren multinazionalekin gu denon izenean 35 urtetarako sinatu duzuen kontratua? Zer dago hor hain larria ez erakutsi nahi izateko?
Urteotan koldarrak izan zarete eta ez duzue Erraustegiaren Aurkako Mugimenduarekin hitz egiteko ausardiarik ere bildu. Imajinatzen dugu ez dizkiguzuela zuzenean erantzungo eta zuen propaganda sarearen bidez bideratuko dituzuela, baina jakni kezkatuta gaudela. Herritarroi eskaera, lagunduko galderak zabaltzen? Milesker lagunok!
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.