Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko dutela.
Mobilizazioekin jarraitzeko “beharrean” aurkitzen direla azaldu dute Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek asteazkenean eman duten prentsaurrekoan, “Gipuzkoan hondakinen arazoa urtetik urtera larriagotzen ari baita”. Oroitu dute hiru urte direla erraustegia martxan jarri zela, eta beste bi proiektu daudela iragarrita Bergaran eta Zumarragan, “pirolisi izenaren atzean paper fabriketako hondakinak eta plastikoak erretzeko”.
Donostiako erraustegiari buruz, ziurtatu dute sortzen duen kutsadura “oso nabaria” dela. Gogoan izan dituzte ToxicoWatch fundazio holandarrak burutu zuen arrautsen azterketa, Arkaitzerreka errekak jasandako isuri toxikoak eta EHUko Ekopol taldearen txostenak jaso zituen kutsadura mailak eta irregulartasunak. “Etenik ez dute erraustegian gertatzen diren matxurak, istripuak eta irregulartasunak”, ondorioztatu dute.
Hondakinen bilketa datuak
Erraustegiak hondakinen gaikako bilketan ere eragiten ari azaldu dute agerraldian: datu ofizialen arabera, 2020tik 2022ra hondakin organikoen bilketa biztanleko 80 kilotik 75era jaitsi da, eta sortutako errefusa, aldiz, 177kilotik 184ra. Nabarmendu dute Donostiakoak direla herrialde osoko daturik okerrenak. Urte berdinetan, organikoen bilketa 33 kilotik 32ra pasa da, eta errefusa 254 kilotik 265era. “Donostian gaika %41a besterik ez da jasotzen, Europako arauek agintzen dutenaren %50aren oso azpitik”, adierazi dute.
Gipuzkoako agintarien lana eta asmoak kritikatu dituzte mugimenduko bozeramaileek: “Paparrean 2030 agendaren ikurra daramate eta buruan garapenkeria, ekonomia, eta horrek dakarren kutsaduraren hazkundea”.
Giza katea asteburuan
Hori guztia salatzeko, irailaren 10erako giza katea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Goizeko 10:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik. Donostia Bizirik, Urretxu-Zumarraga bizi!, Larramendiko Arnasa eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu dute deialdia, eta hura babesten dute Eguzki eta Ekologistak Martxan mugimenduek, Alternatiba, Berdeak Equo, EH Bildu eta Podemos alderdiek, eta CCOO, EHNE, ELA, ESK, LAB eta Steilas sindikatuek.
“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.
Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.
Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]
Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]
Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren... [+]
Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.
2018an Airenet plataformako herritarrek auzitegian jakinarazi zituzten Bartzelona eta inguruko metropoliko hondakinak erretzen dituen Sant Adriá de Besòseko erraustegiak legea urratzen duela behin eta berriro. Horren ikerketaren haritik tiraka, orain fiskaltzak... [+]
Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen... [+]
Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]
Bergarako Udalaren webgunean irakur daiteke albistea izenburu honekin: 200 langileko kooperatiba batek Bergaratik joatea erabaki du Valogreene-k bertan ezarri nahi duelako hondakinen planta. "Paper-industriaren hondakinen tratamendurako planta Bergaran ezarri aurretik,... [+]
Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]
Ekologistak Martxan mugimenduak elkarretaratzea deitu du Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde ekologista hori izan da Larramendi industrialdean eraiki nahi duten hondakin... [+]
Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.