Hondakinak Kudeatzeko planaren prozesua abian jarri du Gobernuak. "Erabili eta bota" kulturatik, hondakinak "baliabidetzat hartu eta bigarren aukera" eman nahi die.
Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko plan integratua prestatzeko prozesua abian jarri du Gobernuak. Aurten hasi eta 2025a arte martxan izanen da. "Urteotan horrenbeste zabaldu den erabili eta bota kulturatik, hondakinak baliabidetzat hartu eta bigarren aukerak ematera pasa behar gara", azaldu du Landa Garapenerako kontseilari Isabel Elizaldek. Ahalik eta zabor gutxiena sortzea izan behar da etorkizuneko xedea, eta horretarako prebentzioa da beharrezkoa.
Xedeak ere markatuak ditu Gobernuak. 2025erako %10 jaitsi behar da gizakiok sortzen ditugun hondakinen kopurua; bio-hondakinak deitutakoen %75eko birziklatzea egitea; tratatu gabeko 0 hondakin egotea eta ontzien %90 birziklatzea.
"Eliminazioa" ekidin behar dela nabarmendu du kontseilariak eta plan honetan ez dute erraustegien erabilera aurreikusi. Bestelakoa baita guztiz bidea: prebenitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
Goitik behera aldatu kudeaketa plana
Hondakinen kudeaketan erabateko aldaketa ezinbestekoa da Europak markatzen dituen helburuak betetzeko. Izan ere, Nafarroan pertsona eta urteko 410 tona hondakin sortzen ditugu eta hori murriztea lortu behar dela nabarmendu du Elizaldek.
Ekainean lehen borradorea izan nahi dute prest Gobernuari eta Parlamentuari aurkezteko. Ordura arte, mankomunitateekin, gizarte eragileekin eta herritarrekin eginen dute lan.
[Albiste hau Creative Commons lizentzia libreari esker ekarridugu hona. Jatorriko artikulua Euskalerria Irratiaren atarian aurkituko duzu]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Bi urtean 5.000 tona lixibiatu baino gehiago prozesatu ditu Ecofert Sansoain enpresak
Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]
Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]
50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]
Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.
Uztailaren 3tik aurrera ezin da erabilera bakarreko plastikozko produkturik saldu Nafarroan, hondakinei buruzko foru legeari esker. Berez, Europa osoan sartu da indarrean EBren zuzentaraua, baina estatuek transposizioa egin gabe daukate: Nafarroako Gobernua zentzu horretan... [+]
Ingurumenaren zaintzan diharduen elkartearen esanetan, Nafarroako hondakin organikoaren zati handi bat Caparrosoko HTN biometanizazio enpresara bideratzen da eta handik ateratzen diren hondakinekin inguruko lur soroak kutsatzen dira.
Nafarroako Hondakinen Partzuergoa 15 mankomunitatek eta NILSA sozietate publikoak osatzen dute, eta aste honetan on line hezkuntza-programa abian jarri du hondakinen soerreraren prebentzioa, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka edo ekonomia zirkularra sustatzeko jarduerekin.
Hori da Sustrai Erakuntza fundazioak zabaldutako agiri batean atera duen ondorio nagusia. Joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean Iruñerriko hondakinen bilketaz aritu ziren. Oinarrian, planta hori Imarkoaingo Garraioaren Hirian (Noain) edo Gongorako zabortegian... [+]
125 milioi eurorekin, Nafarroako aurrekonturik handienetan hirugarrena du Iruñerriko Mankomunitateak, eta 350.000 biztanle ingururi ur hornidura, zaborren bilketa edo hiri garraioa eskaintzen dizkie. Irailaren 28an ikusmin handia piztu zuen mankomunitateko presidentea... [+]