Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko aurreko arduradunek guztira 2.860,65 euro kosta zuten bi otordu egin zituzten diru publikoa erabiliz 2011ko otsailaren 3an Zubietako errauskailua eraikitzeko kreditua ospatzeko, Gara egunkariak gaur argitaratu duenez.
Imanol Intziarte kazetariak sinatutako artikuluan irakur daitekeenez, bi txandatan gastatu zuten diru hori Partzuergoko arduradunek: eguerdian 1.196,37 eta gauean 1.664,28.
Europako Inbertsio Bankuko ordezkariekin afaldu zuten kide gipuzkoarrak hauek izan ziren: Markel Olano, Carlos Ormazabal (orduko ingurumen diputatua eta Partzuergoko presidentea), Joxi Etxezarreta (Partzuergoko zuzendaria) eta Javier Zarraonandia (Aldundiko ingurumen zuzendaria).
Menuari dagokionez, Gararen arabera honakoak jan zituzten besteak beste: angulak (90 euro anoa eta erdirengatik), arrautzikara (164,50 euro hiru anoa eta erdirengatik), legatza intxaur gorriarekin (126 euro bi anoarengatik) eta neguko hegaztia alberjinia paper eta limoi beltzarekin (106,50 euro anoa eta erdirengatik).
Markel Olanok gaiari buruzko adierazpenak egin ditu Twitter bidez. Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren arabera, Europako Inbertsio Bankuaren finantzaketa “klabea izan da Gipuzkoan”. Olanok idatzi duenez, haiek ekarri eta “jatetxe on batera” bazkaltzera eraman izana “ongi egina” dago. “Gure legealdian oso portaera austeroa izan genuen. Baina gure lana eginez”, gaineratu du Olanok.
Finantzazioa, polemika iturri
Errauskailuaren finantzazioa polemika-iturri bihurtu da azken asteetan, izan ere, produktu finantzario deribatu bat lotu zen kredituarekin, aseguru modura. Swap izena hartzen duten ingeniaritza finantzarioko produktu horiek arrisku handikoak izan ohi dira eta Partzuergoak 5,7 milioi euro galdu zituen egun bakarrean horren erruz.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]