Tomassetti feminista militantea da eta Associazione Culturale Euskara elkarteko koordinatzailea izan da azken urteotan, UPTER unibertsitateko Euskal Saileko zuzendaria zenbait urtetan eta LIBE online argitaletxearen sortzaileetarikoa.
Associazione Culturale Euskara - Eromako Euskal Etxea elkartea sortzen aritu eta 13 urtez bertako lehendakari izandako Alex Mendizabalek hauxe adierazi du martxoaren 11n, erreleboa ematerako orduan: "Jarraituko dut bazkide izaten eta ahal dudan moduan laguntzen baina aldaketak behar direla uste dut. Astindu bat eta energia berriak. Parte-hartze zabalagoa".
Euskara Erroman: A.C.E. elkartetik EUSKARA.IT plataformara
A.C.E. elkartea 2002 urtean sortu zuten Marlene Merikaetxebarria, Paola Rosa, Wilfried Roell eta Alex Mendizabalek. Hauek dira orain arte Zuzendaritza Kontseilua osatu dutenak. Eusko Jaurlaritzak hasieratik onartu zuen A.C.E. Euskal Etxe bezala eta ondorioz aukera izan zuen elkarteak diru-laguntza publikoa eskatzeko. HABEren laguntzarekin euskara eskolak antolatzen hasi ziren eta Erroma hirian kultur programazioa osatzen. Mendizabalek adierazi duenez: "ACE ez da ordea kultur programazioa soilik. Italiatik bai Euskal Herritik guregana informazio eta laguntza bila jotzen duen hainbat jenderi ahal dugun neurri eta moduan laguntzen diogu. Hau da, Euskal Etxea da".
Urteotan A.C.E elkartearen inguruan EUSKARA.IT plataforma sortu da, eta bertan biltzen dira ondorengo proiektuak:
- Associazione Culturale Euskara - Eromako Euskal Etxea
- www.euskara.it web orria
- Dipt Lingua e Cultura Basca dell'Università Popolare UPTER Unibertsitateko Euskal Saila
- LIBE online argitaletxea
- Programma Studi Baschi, Università ROMA3 Euskal Saila
Diru-laguntzek itota
Alex Mendizabalek salatu duenez, erakunde publikoen diru-laguntzak izugarri murriztu zaizkie azken urteotan, "eta bereziki Etxepare Institutuak axolagabeki eta ulertu ezinik, diru-laguntzaren 100% kendu dio unibertsitateko Euskal Sailari. Finantzabide berriak bilatzeari ekin behar diogu, publikoak zein pribatuak".
Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]
Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]
Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.
Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.
Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak,... [+]
Argentinatik etorri ikaslea da Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Harekin batera heldu hamaika ikasleek bi hilabete egin eta itzuli ziren beren herrialdeetara. Harrigarriki, bertan dugu oraindik mailarik handieneko ikaslea, askok baino hobeki dantzatzen duela euskaraz mingaina... [+]
San Vicente barrutia (Argentina), 1934ko maiatzaren 18a. Mathilde Díaz Vélez lurjabeak Buenos Airesetik 40 kilometro ingurura zeuden bere lursailetan Guernica izeneko herria fundatzeko eskaera helarazi zion Buenos Aires probintziako Obra Publikoetako ministroari,... [+]
Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun... [+]
Bidelagun elkarteko ordezkariek irekiko dute Baztandarren Biltzarreko orgen desfilea.
Loiu, 1958. Biologia ikasketak egin zituen EHUn, eta bertan irakasten du egun, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Saiogile ezaguna da. Zientzia, historia eta Euskal Herria uztartzen ditu bere lanetan. Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan... [+]