Kubako misilen krisiak hirurogei urte beteko ditu hilabete honetan. Gaur egun antzeko egoera batera hurbiltzen ari gara, baina iritzi publikoa ilargian dago.
1962ko urriaren 14tik 28ra, mundua erabateko suntsipenaren atarian izan zen. Arerio nuklearraren mugetatik gertu suntsipen handiko baliabide militarrak kokatu izanak, sakoneko eta muturreko segurtasunik ezak, eragin zuen krisi hura.
Orduan mundu osoak ulertu zuen zein arriskutsua zen pareko superpotentzia nuklearraren mugetan misilak eta azpiegitura militarrak zabaltzea. Egun horietan Sobietar Batasuneko misil nuklearrek AEBak kolpa zitzaketen Kubatik jaurtita, Turkian jarritako misil amerikarrek gauza bera egin zezaketen bitartean. Pauso bat atzera ematea izan zen irtenbidea, eta, bide batez, Kremlinaren eta Etxe Zuriaren artean zuzeneko telefono linea bat irekitzea, “telefono gorri” famatua. Gaur egun Ukrainak jokatzen du Kubaren papera, baina mundua ilargian dago.
Egoerak ezberdinak dira, baina Mosku egiten ari den ohartarazpenen zentzua orduan Kennedyk egindakoaren bera da: “arrisku existentziala” mahai gainean jartzea. Hortik aurrera, desberdintasunak hasten dira.
Garai hartan "MAD" (“Mutually Assured Destruction”), elkar suntsitze ziurra, deitu zitzaionari buruz Putinek Mendebaldeari egindako ohartarazpenak ez dira funtzionatzen ari. Putinen xantaiaz ari dira politikariak eta komunikabideak, 1962tik aurrera kontsentsuzkoa zena aipatu besterik egiten ari ez bada ere. Hondamena begi bistakoa den arren, deseskalatzea negoziatzea, orduan egin zen bezala, baztertuta dagoela dirudi gaur egun. Bazterrekoa zen ideologo nazionalista Alexander Duginen aurkako abuztuko atentatuak bezalakoek –azkenean alaba hil zioten– think tank atlantistek ez daukan garrantzia ematen diotenak, edo irailean Baltikoko gasbideen aurka egindakoak –Alemaniaren kontrako atentatuak–, berretsi besterik ez dute egiten AEBek espirala elikatzeko darabilten abiadura.
Arrisku komunari buruz Guda Hotzean zegoen kontsentsutik zorakeria suizida antzeko batera joaten ari gara
Gaur egun guda nuklearrari buruz hitz egiten da bideojokoa balitz bezala. Diana Johnstonen azken liburuaren izenburua parafraseatuz, From MAD to Madness, arrisku komunari buruz Guda Hotzean zegoen kontsentsutik zorakeria suizida antzeko batera joaten ari gara.
Errusia NATOren erasotik defendatzeko, eskura dituen arma guztiak erabiliko dituela esanez Putinek egindako ohartarazpena egiazkoa dela onartu du Europar Batasuneko kanpo politikako arduradun Josep Borrellek, “baina horrek ez du aldatzen Ukraina sostengatzeko gure erabakia eta batasuna”. Otsailean hasitako Ukrainaren inbasio kriminalari baino ez diote erreparatzen, aipatu ere egin gabe 30 urtez berau eragin duten arrazoiak.
Gaur egungo krisiaren erdigunean AEBen ideia hau dago: "Potentzia handi bakarra neu naiz, hala izaten jarraitu nahi dut eta munduan posizioak galtzen ari naiz, baina nire nagusitasun militarra izugarria eta zanpatzailea denez, galera horiek konpentsatzeko erabiltzen dut”.
Eskema horretan, Ukrainan nagusitasuna lortzea eta Alemaniaren eta Errusiaren arteko lotura ekonomikoa haustea (teknologia/energia) funtsezkoak dira Eurasia mendean hartzeko.
Eurasia menderatzeko AEBentzat Ukrainak duen garrantzia oso ezaguna da. Washingtonek gutxienez 25 urte daramatza hori aldarrikatzen: Ukraina NATOn sartzea; bost minututan Moskun jotzeko gai izango diren misilak han jartzea, baita errusiarren misilen gaitasuna deuseztatu edo atzemateko ere; eta behinola Errusiako loria guztien hiri izandako Sebastopol bihurtzea NATOren base bat Krimean. Horixe zen 2014ko neguan Kieven erregimen aldaketarekin ireki zen perspektiba zehatza. Izan ere, Txinaren estrategia handia –Zetaren Ibilbide Berria (B&RI)– 2013an abian jarri eta Shangaitik hasi eta Hanburgoraino sare energetiko eta komertzial baten bidez Eurasia integratzeari ekin ziotenetik, partida oso garbi zegoen planteatua. Alde batean Txinako eta Europako baliabide ekonomiko-komertzialak, Errusiako potentzial energetikoa eta txinatarren inbertsio erraldoiak; beste aldean, AEBen baliabide militarrak.
Alemaniaren (Europar Batasuna) eta Errusiaren arteko lotura energetikoaren hausturari dagokionez, historia ezaguna da. Ez zen Nord Stream 2-rekin hasi, askoz lehenago baizik, gasbideak eraikitzeko eta gas errusiarra esportatzeko 1981eko Bonnen eta Moskuren arteko akordioekin. Merkataritzaren bidez alemaniarrek eginiko distentsio-politikaren mugarri handi hari gupidarik gabe aurre egin zion Washingtonek hasieratik bertatik, “defentsarako” era guztitako argudioekin eta xantaiekin. Helmut Schmidt kantzilerrak presio horiei eman zien erantzuna argia izan zen: “Esan dezatela nahi dutena, proiektua aurrera doa”. AEBen erreakzioa pistola ateratzea izan zen, Alemanian zeuzkaten tropak erretiratzearekin mehatxu egin eta beste zenbait kontu okerrekin aritu ostean.
Alemaniaren (Europar Batasuna) eta Errusiaren arteko lotura energetikoaren haustura, errusiar gasa inportatzeko Bonneko akordioekin 1981ean hasi zen
Obraren osagaietako batzuk AEBetan ekoizten zirenez, CIAk txertatu zuen hodien presioa kontrolatzeko gai zen software bat, hodiak lehertzeko gai zena. 1982ko udan, gasbidearen obrak lehertu egin ziren sobietarren lurraldean, 2004an AEBetako Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko kide ohi eta aireko armadako militar Thomas Reedek bere memorietan jakinarazi zuenez. Gasbideen aurka aurtengo irailean izandako atentatuak, munduan NATOk gehien kontrolatzen duen itsas eremuetako batean, ez dira beraz, AEBek egin dituen lehen ekintzak Alemaniaren eta Errusiaren arteko lotura energetikoaren aurka.
“Gure aliatu nagusiak, alemaniar gehienek eta Alemania ofizialak, politikan eta hedabideetan, lagun gisa hartzen dutenak, suntsitu ditu gure herrialdeko industria-jarduerarentzat oinarrizkoa den energia-horniduraren garraiorako kanalak, eta hemen ez da ezer gertatzen?”, galdetu du Albrecht Müllerrek, Alemaniako komunikabide independente nagusiaren editoreak (NachDenkSeiten, milioi erdi irakurle ditu, Alemaniako establishmentaren egunkari nagusi den Frankfurter Allgemeine Zeitung-en bikoitza).
Are larriagoa da antigorputzik ez dagoela nabarmentzen duelako: guda nuklearraren aukerak, 1980ko hamarkadan ehunka milaka herritar kalera atera zituenak, bereziki Alemanian, ez dirudi iritzi publikoan kezka handirik eragiten duenik. Zer ari da gertatzen? Egia da 1980ko hamarkadarekiko oso bestelakoa den “kultura giroan” bizi garela, bereziki Alemanian. Ezberdintasun horren alderdietako bat bilatu behar da Europako komunikabideen egiturazko ustelkerian, bereziki nabarmena Alemanian.
Establishment-eko komunikabideek egunero azaltzen dizkigute Errusiako armadak Ukrainan egindako krimenak, ukrainarrek egindako krimen mordoaren gainean ia txintik ere esan gabe. Mendebaldeak kontrolatzen duen Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen (IAEA) laguntzarekin diote Zaporizhiako zentral nuklearra bonbardatzen ari direla, nork bonbardatu duen azaldu gabe; Baltikoko atentatuei ez-ikusiarena egiten diote eta eskuetatik erraz alde egin dezakeen gatazka nuklearraren arriskua banalizatzen dute.
“Munduko egunkari garrantzitsuenak propaganda egiten ari dira hirugarren mundu gerrarako; egia, gardentasuna eta bakea sustatzen dituzten ahotsak, berriz, zokoratuak, isilaraziak, baztertuak eta espetxeratuak dira”, dio Caitlin Johnston kazetari australiarrak, lehen aipatutako liburuaren egilearekin zerikusirik ez duenak.
1962ko Kubako krisiaren urteurrenean, inoiz baino gertuago gaude egunez egun hazten ari den arriskutik; bere ekonomiaren egiturazko militarismoaren konbinazioagatik, bere lurraldean porrot militarrik eduki ez izanagatik, estatu gisa eratu zenetik indarkeriarako joera argia izateagatik eta gerrak eragiten duen giza sufrimendua azalean bizi ez izanagatik, Amerikako Estatu Batuak munduko arrisku horren epizentroan daude. "Antiamerikanismo" kalifikazioa itsu-itsuentzat utziko dut ondorengoa esateagatik: gainbehera etorritako inperio guztiak arriskutsuak dira zalditik jaitsiarazten dituztenean, baina hemen eta orain ez dago ezer arriskutsuagorik, potentzia hegemoniko gisa duten gainbeheraren aurrean, AEBek daukaten erreakzioa baino.
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]