Ernaltzeko borrokan heriotzeraino iritsi daitezke apoak

  • Apor iberiar arrunten ugal garaian gaude. Artikulu honetan Iñaki Sanz-Azkue biologoak azaldu du zein modutan ugaltzen diren neurriz txikiagoak diren arrak emeekin: anplexua eginez. Ernaldu bitartean eme handien inguruan sortzen diren arren borrokak hildakoak ere utzi ditzake.


2020ko martxoaren 28an - 08:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nola lagundu anfibioei errepidea gurutzatzen? artikuluan azaldua dugu apo arrunt iberiarrak (Bufo spinosus) ugal garaian kotxeek zapalduta hiltzeko duen arriskua. Ez dira, ordea, oztopo guztiak gizakiak jarritakoak. Bizitzak ere borroka propioak jarri baitizkio apoari.

Ugal garai honetan, ugal tokira iristea lortzen duen apoak momentu bitxi bezain gogorrak bizitzen ditu bertan. Arrak eta emeak anplexua egiten dute. Alegia, arra, txikiagoa dena, emearen bizkar gainean jartzen da, eta aurreko hankekin emea heltzen du indar handiz.

Bitartean, ar gehiago gerturatuko zaizkie, eta anplexuan dagoen arra atzeko hankekin horiek uxatzen saiatuko da. Sarri, ordea, ez du lortuko, eta apoz osaturiko bola handi bat sortuko da, eme baten inguruan ar ugari pilatuko direlako ugaltzeko asmoz. Borroka horretan irudi gogorrak ere ikusi izan ditugu sarri.

Arren artean, emeak aire gabe geratzen dira maiz, eta arrez osaturiko bolaren erdian bizia galtzen dute batzuetan. Azaltzen dira hildako arrak ere. Izan ere, basotik ugal tokietarako bide luzeak, ugal garaian elikatu gabe egon beharrak, eta denbora luzean ugal tokian lehian ibiltzeak neke izugarria sortzen die, hiltzerainoko nekea.

OHARRA: martxoaren 29an argitaratuko dugu artikulu sorta honen azken pieza, bitxiena eta arrigarriena. Ea asmatzen duzun apoek fisikoki zer egiteko gaitasuna duten. Irakurri berri duzun artikulu hau eta Nola lagundu anfibioei errepidea gurutzatzen? artikuluak gustuko izan badituzu, ez galdu hirugarren eta azkena!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anfibioak
2023-09-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Zaintza erdigunean

Tamaina txikikoa, gris-marroi kolorekoa eta gau zalea. Halakoa da txantxiku arrunta. Ezaugarri horiekin ez du ematen atentzioa deitzeko moduko animalia denik, baina… ondo erreparatuta, txantxikuak baditu hainbat sekretu gizakiaren begietara ezkutatzen direnak. Izan ere,... [+]


2020-03-30 | Iñaki Sanz-Azkue
Ugal garaia apo arrunt iberiarrarentzat III
Ba al zenekien apoak eskalatzaileak direla?

Apoek zuhaitzetara igotzeko gaitasun aparta dute, baita bi metrotarainoko altueratara ere. Alberto Gosá herpetologoaren arabera, enborretan igotzea estrategia kontua da, lehorte garaietan, enborretako goroldio eta likenen hezetasuna hartu, bertako intsektuak jan eta... [+]


2020-03-27 | Iñaki Sanz-Azkue
Ugal garaia apo arrunt iberiarrarentzat I
Nola lagundu anfibioei errepidea gurutzatzen?

Iritsi da apo arrunt iberiarren garaia. Datozen asteetan, basoak utzi eta ur eremuetarako bidea hartuko dute ugaltzeko. Taldean joango dira. Bidean, ordea, oztopo handi batekin egingo dute topo sarri: errepideak dira apo askoren hilobia. Artikulu honetan Iñaki Sanz-Azkue... [+]


2019-06-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Anfibio eta narrastiak
Ingurumen aldaketa handien adierazle txikiak

Inguruan ditugu, ezkutuan begira, nahiz eta guk ikusi ez. Ez gara ohartzen, baina anfibio eta narrastiek gauza asko dute kontatzeko ingurumenari buruz, eta eurei esker eragin dezakegu kontzientziazioa eta ezagutza. Helburu horrekin izan gara Leurtzako urtegi inguruan, ARGIA... [+]


2019-05-07 | ARGIA
Agortu dira Leurtzan anfibio eta narrastiak ezagutzeko txangoko lekuak

Goizeko eta arratsaldeko txandak beteta daude. Sentitzen dugu. Txangoaren kronika eta argazkiak egingo ditugu publiko eta beraz, oraingoan aukerarik izan ez duenarentzat espero dugu material hori lagungarri izango zaiola bere kasa Leurtzako urtegian anfibio eta narrasti bila... [+]


2019-02-27 | Iñaki Sanz-Azkue
Urgulleko arrabioen misterioa

Berezkoa du arrabioak misterioa. Marra horiz eta beltzez jantziriko animalia deigarria da, mitoen eta kondairen munduak gurtu eta egurtu izan duena historian zehar. Gautarra, bustizalea, isila, mantsoa eta, batzuen ustez, pozoitsua bezain arriskutsua; herensugeen eta suaren... [+]


2018-11-28
Bisiguak, saguzarrak eta hirustak karta-joko bihurtuta

Lehoiak, gameluak, kakatuak eta marrazoak protagonista dituzten karta-jokoen ordez, azkonarra, muskerra, kilkerra, izokina... ageri diren kartekin jolastu ahal izango bagenu? Sabana eta oihan tropikaletako izakien ordez gure inguruko padura, ibai eta parkeetako animalia eta... [+]


2018-06-13 | Iñaki Sanz-Azkue
Anfibioak
Parkeko biztanle ezkutuak

Ilunargitan sartu gara Donostiako Aieteko parkean. Gure bizkarrean itxi dute sarrerako ate nagusia. Hamar bat pertsonak osaturiko taldetxoa, barruan gaude, bakarrik. Ba al du zentzurik hemen egoteak? Parkeak gizakiarentzako aisialdi eremu soila direla pentsatzen duen horietakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude