Kaixo adiskideak:
Zer moduz hasi duzue negu hurbila? Guk, zuek ongi dakizuen bezala: lan eta lan. Zuetako asko bahiturik zeundeten Ernai sortu zenerako. Gehienok ez gaituzue zuzenean ezagutzen eta gutxi batzuek baino ez dugu zuek ezagutzeko aukera izan. Denek izango zenuten prentsan gure nondik norakoen berririk. Ehundaka kilometrok banantzen gaituzte, barrote hotzek edo hatz markez zikindutako kristalek. Hala ere, eta zuetako asko ezagutzeko aukerarik izan ez dugun arren, zuekin Euskal Preso, Iheslari eta Deportatu Politikoen inguruan lan egin eta zuekin konpartitzeko bezain besteko ardura, konfidantza eta gertutasuna sentitzen dugu.
Gutariko asko bidean topatu ez bagara ere, bide berean eta norantza berean gabiltza. Bagenekien azkeneko eztabaidatik irekitako bidea ez zela erraza izango, orainartekoa izan ez den bezala. Gainera, aurkako azken erresoluzio judizialaren ondoren, bidean geroz eta harri eta oztopo gehiago aurki ditzakegu, baina aurre egingo diegu guztiei; animo beroenak zuentzat! Lanean jarraituko dugu, oztopo bakoitza lanerako gogo biziago batez ordezkatzen dugulako, indartsu jarraituko dugu aurrera.
Egunerokotasuneko koiunturak markatzen dituen erritmo zorrotzetatik at doa ordea guk hartutako konpromezua. Ibilbide gorabeheratsu honetako poztasun eta tristuretatik haratago doa gure borroka. Preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herriarekin egiten dugu amets eta zerumuga hori eskuratu arte gure hondar alea jartzen jarraituko dugu. Argi dugu inoiz aske izango bagara, barrote arteko lagun eta burkiderik gabeko Herri batean izango garela aske. Horregatik, zuek guztiak etxean zaudeten agertokia eskuartean izan arte ez dugu amore emango. Hori lortzeko bideorriari ekitearen beharra lau haizetara zabalduko dugu. Zuen egoera, salbuespen egoera eta espetxe kriminala gogor salatzearekin batera.
Mundu ikuskera batek, balore batzuek eta borrokatzen dugun proiektu politikoak batzen gaituzte. Kilometroak baino indartsuagoak dira horiek guztiak. Eta horregatik diogu Gazteok Zuekin. Gazteok zuekin gaudelako, zuek abiatutako bidean gaudelako eta zuek helburu zenuten zerumuga bererantz goazelako. Independentzia, Sozialismoa eta Feminismoa lortu artean, eta preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak etxean izan arte jarraituko diogulako behin hasitako bide horri.
Zuetako asko izango zineten Gazte Antolakundeko kide. Jarrai, Haika, Gazteriak eta Segi. 40 urteko borrokak zakukada bizipen eta ondare ezin oparoaogoa utzi digu. Guzti hori biltzeko asmoz heldu diogu ‘Bulkada Berrian Garaia Da!‘ dinamikari; iragana presente, oraina borrokatuz, etorkizuna irabazteko. Herriz herri eta auzoz auzo belaunaldi eta antolakunde ezberdinetako militanteak biltzen gabiltza, bidea ezagutzeaz gain elkar ezagutzea ere garrantzitsua dela iruditzen zaigulako. Herrietan bulkada ezberdinak biltzeaz gain, herrietako Bulkada Egunak ere ari gara antolatzen. Baita liburu zuriak idazten ere; zuetako batzuei, agian jada eskatu dizuete zuen herriko libururen zatiren bat idazteko. Guztion bizipen eta esperientziekin herri bakoitzak bere historia idatziko du gazte antolakundearen baitan: anekdotak, sentimenduak, borrokak, eztabaidak, haserreak eta pozak… Eta horietan, zuen presentzia ezinbestekoa izango da. Bidea hasi zenutelako eta gurekin, bidean jarraitzen duzuelako.
Udaberrian loratzen omen dira loreak, eta gurean aurtengoan lore berezi bat loratuko da. 40. urteurrenarekin loturik Gazte Topagune erraldoia antolatzen baikabiltza. Zuetako asko egongo zineten batean edo bestean… gogoan dituzue Elorrio, Lezo, Kanbo, Etxarri? Bada aurtengoa ere berezia izango da: Lemoan. Auzolan erraldoiean antolatuko dugu inoizko bereziena eta ederrena izango delako eta egitaraua ere ezin oparoagoa da. “Askatasun bulkadak independentziara!” izango da leloa eta bulkada ezberdinen topaleku izateaz gain, bidea jorratzen jarraitzeko tresna izango da. Zuek ere izango duzue zuen lekua Topagunean, noski. Gurekin sumatuko zaituztegu montajean hankak lokatzez zikintzean, mahainguruetako eztabaida amaigabeetan, kontzertuen artean topa egitean eta baita ekitaldietan gorputza hotzikarak zeharkatu eta indarrak biltzean ere. Zuekin gaude.
Gure aurtengo beste erronka nagusienetako bat, prekarietatea eta esplotazioari aurre egin eta borroka horretan sendotzea da. Analisi orokorra egitetik abitu ginen, problematika eta alternatiba lokalak lantzen gabiltza orain eta otsailean lehen mobilizazio nazionalaren ondoren Euskal Herri osoan zehar antolatuko ditugu martxak. Zuetako gehienok ere, gogotik lan eta borrokatu duzue prekarietatearen aurrean, aurtengoan ere gurekin batera nahi zintuzkegu kalean edo herrian lanean.
Gutun bakarrean ez da sartzen esan nahi dugun guztia, ez maitasun eta elkartasun guztia ere. Baina, apur bat gertuago sentitzen gaituzuelakoan gaude horrela; gertuago gaudelakoan. Zuek konpromezua hartua duzuen bezala, guk ere zuekiko hartua baitugu; beraz, bisitak eskatzeko, gutunak elkartrukatzeko, handik eta hemendik lan egiteko… konpromezuan berresten gara.
Sarritan entzun dugu gazteok ez gaudela inon, ez gabiltzala ezertan. Ez da hala ordea, eta zuek etxeratzeko bidean ere lanean gabiltza; euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko zerumugarekin amesten dugulako darraigu lanean. Begien parean dugu hori borrokatzeko hurrengo hitzordua: Urtarrilak 12an Bilbon eta Baionan. Orain delako garaia, borrokatzeko garaia eta zuek guztiok etxera ekartzekoa. Horregatik, gazteok bertan egongo gara, Bilbo eta Baionako kaleak beteko ditugu gurekin nahi eta behar zaituztegulako. Bulkada berrien garaia delako, baina bulkada guztiak direlako beharrezko Herria askatzeko borroka honetan. Horregatik, zuek hortik eta guk hemendik lanean jarraituko dugu; borrokak merezi duelako. Behar zaituztegulako, maite zaituztegulako, gazteok zuekin gaude.
Jaso borrokarako indarrez betetako besarkada goxo bana.
Maite zaituztegu!
Ernai Gazte Antolakundea, 2019ko urtarrila
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]