Ernaik datorren urriaren 11tik 13ra Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian egingo duten Gaztebiraren egitaraua jakinarazi du. Bira hau prekarietatearen aurkako kanpaina izango da.
Jarraian Gaztebira ekimenaren aurkezpena, Ernairen eskutik:
Gazteon bizitzak prekarietatez ezaugarritu dizkigute. Bizi baino biziraun beharrak. Enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez haratago, ziurgabetasuna, heldulekurik eza, ezegonkortasuna eta segurtasun falta nagusitu dira gure bizitzako eremu guztietan. Lana, hezkuntza, etxebizitza, harreman sozialak, harreman afektibo-sexualak, denbora gabezia, osasuna, zaintza, parte hartze politikoa, etorkizunerako zerumugarik eza… prekarietateak gure bizitzak zeharkatu ditu. Ondorioz, emantzipatu eta bizi proiektu duin bat proiektatu eta eraikitzea ezinezkoa bihurtu da. Eta hau ez da trantsitorioa edota koiunturala.
Espainiar erregimena bere ohiko jarrera autoritarioan gogor mantentzen da. Eta datozen urteetako eskaintza inboluzionista, antidemokratiko, antisozial, autoritario eta errepresiboa izango dela ondoriozta dezakegu panorama politiko-instituzionalaren argitan. Guzti hori ezinezkoa litzateke, euzko-labeldun erregimenak “arduraren” aitzakiapean gure Herria interes kapitalista eta patriarkalen arabera saldu eta erosiko ez balu. Eskema argia da; elite ekonomiko eta enpresarialak agindu, Bruselak diktatu, estatu espainol eta frantsesak inposatu eta dependentziaren aitzakiapean hemengo agintariek aplikatu. Erregimenaren piramidea.
Gazteok baina, nazkatuta gaude eta ez gaude prest beste batzuek markatutako koordenadetan bizirauteko. Gure hautua argia da: era duinean lan, ikasi eta bizi nahi dugu. Bizitzaren sostengarritasuna eta zaintza erdigunean jartzeko apustua egiten dugu. Auzolana, burujabetza, lan autonomo eta sortzailea, kooperatibismoa, parekidetasuna, jasangarritasuna, demokratizazioa, Herria, bizipoza, euskara… ardatz, denon bizitzak erdigunean jarriko dituen eredua orain eta hemen eraikiko dugu. Euskal Herrian bizi nahi dugu.
Horretarako, sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadak hautsiz, urriaren 11, 12 eta 13an kaleak hartzeko deia egiten dugu. Gazte Birak Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko ditu, Gasteiztik hasi eta Iruñean bukatuz Bilbo eta Donostiatik pasa ondoren. Hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan pairatzen dugun problematika iraultzeko lehen planteamendu eta urratsak emango ditu.
Hiriburu bakoitzak ildo jakin bat landuko du, formakuntzarako eta aisialdirako aukerak eskainiz. Hezkuntza, etxebizitza, enplegua eta feminismoa izango dira hiriburu bakoitzean landuko diren gaiak; beti ere gazteok pairatzen dugun prekarietatea oinarri hartu eta sortutako dinamika edo alternatibak plazaratuz. Biran mahai inguru, tailer eta borroka tresna desberdinak praktikan jarriz, ekimen ezberdinekin aldarri jakinak plazaratuko ditugu. Hiru egunez prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta borrokarako espazioak eskainiko ditugu.
Hainbat eragilek ere hartuko dute parte Gazte Biran. Lekuan lekukoez gain, Mugimendu feminista, Hezkuntza komunitateko kideak, Eragin, EHUko ikerlariak, LAB, LuGaTiBe kolektiboa, Okupazio bulegoa, M8 plataforma… Sistemaren koordenadak hautsi eta hiriburuak edukiz beteko ditugu, koordenada berriak marraztu eta Euskal Herria zerumuga berri baterantz eramanez.
Bizi edo biziraun, ez dago beste aukerarik. Sistemaren koordenadetan biziraun edo bizitza erdigunean jarriz Euskal Herrian bizitzeko hautua egin. Bide okerretik garamatzate eta guk, kontrako norantza hartzeko hautua egina daukagu.
Gaur, Gasteiztik, dei egiten diogu Euskal Gazteriari sistemari hortzak ateraz, Euskal Herria eraikitzeko borrokara batzeko, Urriaren 11, 12 eta 13an Gazte Biran parte hartzera.
Euskal Herrian bizi nahi dugulako, gazteon oraina borrokan da!
URRIAK 11, GASTEIZ
17:30 Ekimena + kalejira (Hezkuntza Delegaritzara): Klasea(k) kalera! Har ditzagun ikasgelak, har ditzagun kaleak!
18:30 Hitzaldia gaztetxean: Hezkuntza prekarietateari aurre eginez (Iker de Luz (Ikasle Mugimenduko kide ohia), Amaia Andrieu (irakasle ohia), Oriol Sales (SEPC) eta Iratxe Letona (Ernai eta Ikasle Mugimendua))
20:30 Pintxo-potea gaztetxean
21:00 Kontzertua gaztetxean: Astarte + Desorden + DJ Zeta Morea
URRIAK 12, BILBO
11:00 Mahaingurua: Prekarietatearen aurkako hamaika aurpegi
(Milia Ortiz de Pinedo (Eragin), Eneko Ander Romero (EHUko ikerlaria), LAB, Iker Egiraun (Ernaiko kidea))
12:30 Martxa Konfebaskera: Ustelak kanpora! Gazteok Euskal Herrian BIZI!
URRIAK 12, DONOSTIA
17:30 Apainketa Alderdi Ederren.
18:00 Mahaingurua: Gazteon emantzipazioarako alternatibak (Oreretako Gazteon Etxebizitza Komunitarioa, Okupazio Mugimenduko kidea, Abaraska, Gasteizko Emantzipazio Sarea)
20:00 Pintxo-potea Ikatz kalean
URRIAK 13, IRUÑEA
10:00 Tailerra Txokogorrin (Antsoain): Sexu-disidentziak bizitzen (LuGaTiBe)
10:00 Solasaldia Antzaran (Mendillorri): Prekarietatea emakumeon bizitzetan. Nola bizi dugu? (Berta García Ibero (LABeko kidea), Lur Albizu Etxetxipia (Ernaiko kidea), Irati Majuelo Itoiz (M8 plataforma eta Bilgune Feminista, Marta Molinero Toprrea (moderatzailea))
13:00 Kontzentrazioa Nafarroako Auzitegian. Ez ezazue gure bizitzekin jokatu. Gazteon oraina borrokan da!
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]
Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]
Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.