Ernaik EAEko Turismo Agentzian egindako pintaketa bere gain hartu du bideo batekin

  • EAEko Turismo Agentziak Bilbon duen egoitza pinturaz zikindu eta "herria bizirik" dioen margoketa handia egin dute hainbat lagunek. Ernaik zabaldu du protesta bideo baten bitartez. Abuztuaren 17an "prekarietatean eta espekulazioan oinarritutako" egungo turismo ereduaren aurkako manifestazioa egingo dute Gernikan eta Donostian.


2017ko abuztuaren 09an - 16:07

Bilbon du egoitza nagusia Basquetour "Euskadiko turismoaren jarduera ekonomikoa sustatzeko" elkarte publikoa. Asteazken goizean hainbat gaztek pintaketak egin dituzte, ondoren Ernaik zabaldutako bideoan ikus daitekeenez.

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen egungo turismo ereduaren izenean "entxufismoa, klientelismoa, esplotazioa eta prekarietatea" sustatzen ari direla salatu dute. EAJ, PSE-EE, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundiko hainbat kidek abuztuaren 17an Donostiako Aste Nagusian egingo duten manifestazioa bertan behera uzteko eskatu diote Ernairi. Mobilizazioarekin aurrera jarraituko dutela erantzun dute. Egun berean, Donostian ezezik, Gernikan ere kalera ateratzeko deia luzatu dute.

Eusko Jaurlaritzak Basquetourreko egoitzaren aurkako erasoa gaitzetsi du eta babes osoa eskaini dio EAEko turismoaren sektore, enpresa eta langileei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


Zaharraz Harro! jaiak
Beren atarietan etxebizitza turistikoak debekatu dituzten auzokideak omendu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean

Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]


Turista taldeak 25 pertsonara mugatu nahi dituzte Hondarribian ere

"Kaleetatik ezin pasa", hondarribiarrak "masa turistiko honen guztiaren ondorioak pairatzen" ari direla-eta, turista taldeak 25 pertsonara mugatzeko mozioa aurkeztuko du udaleko alkatetza duen Abotsanitz alderdiak: "Azken urteetan agintariek bilatutako... [+]


Hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute ehunka lagunek Donostian

Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan... [+]


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


“Welcome to Pintxoland” turistifikazioaren aurkako ekimena egin dute Donostiako Alde Zaharrean

Donostiako Parte Zaharrean turistei zuzendutako saltoki eta ostalaritza guneak bizilagunei eragindako kalteen eragile nagusiak direla adierazi du Bizilagunekin plataformak.


Arxuria mendian errepide bat eraikitzeko egitasmoak kexua piztu du Saran eta Zugarramurdin

Delta hegal eta parapente hegaladiak proposatzen dituen Bidasoa Arxuria Group enpresa pribatuaren onurarako eraiki nahi dute errepidea. Zugarramurdiko eta Sarako herritarrak eta hautetsiak aurka badira ere, errepidea egitearen alde bozkatu berri du Baztango Udalak.

 


Eguneraketa berriak daude