Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

  • Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta "neurrigabekeriaz" jokatu izana baieztatzen dute lehen ebazpen horiek. Nahiz eta beste hiru epaiketa gelditzen diren oraindik argitzeko, lehen sententzia horiek gainontzeko kasuetan "eragina" izanen dutela uste du Maddi Bilbao abokatuak.


2024ko abenduaren 19an - 15:51
Azken eguneraketa: 18:13
Ernaik egindako prentsaurrekoa, abenduaren 19koa. Ernai

Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenak jakin eta biharamunean zabaldu du bere irakurketa Ernai erakundeak prentsaurreko bidez: "Izugarrizko garrantzia" du epaiak, hain justu, argi uzten dituztelako Segurtasun Sailak gazte independentisten aurka bideraturiko "desproportzionalitatea" eta "arbitrarietatea". Orotara, isun guztiak batuz, 290.500 euroko zigorra bideratzea "erabaki politikoa" izan dela frogatzen dute abenduaren 18an jasotako lehen ebazpenek: "Ernai zein gure proiektua deserosoa zaie. Eta oraindik deserosoagoa zaie independentziaren alde lerratzen garen eta antolatzen garen gazteak geroz eta gehiago izatea".

Ernaiko bozeramaile Amaiur Egurrolak eta abokatu Maddi Bilbaok egin dituzte adierazpenak kazetarien aitzinean. Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoaren sententzia esku artean zabaldu dute beren irakurketa, argi utziz ebazpen guztiak ez dituztela oraindik argituak eta jakinak. Gasteizko gertakariak aztertzen dituen sententzian, Ernaik jarritako helegitea erabat onartu izanak ondokoa argi utzen du: "Ez zela desordena publikorik egon; are eta gutxiago horiek larriak izan zirenik; eta administrazioak inondik inora ez duela frogatu mobilizazio horretan parte hartu zuten pertsonek gainontzeko herritarren segurtasuna arriskuan jarri zutenik". Bilbokoari dagokionez, partzialki onartu zaie helegitea, "desordena publiko larriak" egon izana ez duelako baztertu epaileak, nahiz eta aitortu administrazioaren partetik egondako "kontraesanak" eta "froga gabeziak". Epaileak egindako desordena publikoaren inguruko interpretazioarekin ez du bat egiten Ernaik, eta baliteke helegitea jartzea.

Epaitegiak "borroka eremu"

Egurrolak ondokoa nabarmendu du: "Gezur bidez, gertakariak manipulatu, behar izanik gabeko operazioa aktibatu, herritarrei errua egotzi, eta hori guztia epaitegietan justifikatzen saiatu dira". Jaurlaritzaren jokabide "izugarri" horiek gelditzeko asmoz jo zuten epaitegietara, eta horretan segituko dutela argi utzi du Ernairen bozeramaileak, "egoera larria delako eta buelta eman behar zaiolako". Orotara, kasik 300.000 euroko isuna lukete ordaindu behar, 133 gazte independentistei jarritako zigorren harira, eta hori, justu, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindua salatzeko Gasteizen eta Bilbon egindako kateatze eta errepide mozketengatik.

Epaitegiak "borroka eremutzat" dauzka Ernaik, eta hori hiru arrazoiengatik, gutienez: "Administrazio publikoak, eta kasu honetan Segurtasun Sailak, egindako jardun desegokiak salatu behar direlako"; Ernairen aurkako jardunbide hori ez gelditzeko bestelako herritar eta herri mugimenduen aurka baliatu dezaketen "aurrekari gisa"; eta azkenik, gazteria independentistaren kontrako operazioa geldiarazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


2025-03-27 | Uriola.eus
55 kolektibotik gora batu dira Bilboko Etxarri Gaztetxearen desalojoa bertan behera uzteko aldarrikapenera

Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Eguneraketa berriak daude