Erlijioko irakasleak: frankismoaren inposizioa


2022ko apirilaren 25ean - 11:31

Erlijioko irakasleen kontratuak blindatzeko lege proiektu bat aurkeztu du Navarra Sumak Nafarroa Garaiko Parlamentuan. Koalizio horrek aipatu du irakasleak kontratatu direla konkordatuaren eta indarra duen legeriaren arabera. Hori dela eta, komeni da oroitzea nondik datorren azken konkordatua. Estatu espainiarrak 1850ean sinatu zuen azken-aurreko konkordatua, eta bertan behera gelditu zen II. Errepublikan. Jakina denez, 1936ko estatu kolpe faxistak ito zuen errepublikak hasitako bide berritzailea Nafarroako Hezkuntzan eta, gerra bukatutakoan, estatu guztira hedatu zen errepresioa.

Erregimen frankistak interes handia zuen kontrol soziopolitikoa bermatzeko, besteak beste, erlijio katolikoaren bidez. 1956an sinatutako konkordatuan jasotzen zen Eliza Katolikoak eskumena izanen zuela irakasleak hautatzeko eta erlijio ikasgaiaren edukiak ezartzeko. Diktadorea hildakoan, konkordatuaren oinarrizko irizpideei eutsi zitzaien 1976an eta 1979an Vatikanoarekin sinatutako akordioetan. Frankismoaren nacionalcatolicismoak jarraitu zuen, beste hainbat inposiziorekin batera: Borboien monarkia, diktaduraren epaileak eta poliziak, elite estraktibistaren babesa, eta abar. Eliza Katolikoak pribilegioak mantendu zituen, esate baterako, finantzaketa publiko oparoa, zergak ordaintzetik salbuestea eta doktrinamendu katolikoa izatea ikastetxe publikoetan. Diktaduran erruz handitu ziren ikastetxe pribatu erlijiosoen diru-laguntzak, eta finantzaketa publikoaren bermea lortu zuten 1985ean, itunen bidez.

"Artzapezpikutzak agintzen dio Hezkuntza Departamentuari zein irakasle kontratatu eta, haren iritziz, irakasleren bat ez bada egokia, bertan behera gelditzen da kontratua"

Artzapezpikutzak agintzen dio Hezkuntza Departamentuari zein irakasle kontratatu eta, haren iritziz, irakasleren bat ez bada egokia, bertan behera gelditzen da kontratua. Ustezko egokitasun hori ematen edo kentzen da irizpide matxista eta atzerakoien arabera, adibidez, sexualitatea edo itxura. Edukiei dagokienez, gogoratu behar dugu doktrina katolikoan hau irakasten dela: “Ekintza homosexualak arauz kanpokoak dira berez, Naturaren legearen aurkakoak, sexu ekintzari ukatzen diote biziaren dohaina eta ezin dira inola ere onetsi”. Jakina, hori osotara bateraezina da Nafarroako LGTBI+ Berdintasun Legearekin.

Bestalde, Elizak inposatu zuen eskola ordutegi orokorrean egotea erlijioaren ikasgaia, kalifikatua izatea eta ordezko ikasgai “parekagarria” nolakoa izanen zen, hau da, hutsaren hurrengoa ikasteko zer edo zer. Hala ere, erlijioan nota altuagoak jarri ohi dira ikasle gehiago erakartzeko batik bat, eta nota horiek DBHko edo Batxilergoko batez besteko nota igotzeko balio dute, LOMCErekin gertatzen den bezala. Gainera, ez dago erlijio katolikoaren ikasgaia ordezkatzerik, ez badira eskaintzen ikasleen erlijio, sinesmen edo ideologia guztiak, ateismoa eta agnostizismoa, konparaziora. Hori ezinezkoa da eskola publikoan, gero eta askotarikoagoa baita; hortaz, irtenbide bidezkoena da eskola laikoa eraikitzea, non erlijio doktrinamendua ezabatuko den eta erlijioen kultura integratuko curriculum orokorrean.

LOMLOEk erlijio saioak murriztuko ditu. Horrela, erlijioko irakasleen kontratuak blindatzen badira legez eta ikastetxeko beste lan batzuk hartzen badituzte, murriztuko dira merezimenduen bidez sistema publikoan sartutako beste irakasle batzuen kontratuak, edo desagertuko dira. Hatzez kontratatutakoak gailenduko dira, alegia. Gainera, LOMLOEk argi xedatzen du erlijio ikasgaiak ez duela ispilu ikasgairik izanen. Beraz, lege hori aintzat hartuta, logikoena litzateke erlijioa eskolaz kanpoko jarduerekin batera jartzea, ikasleen ordutegian arazorik ez sortzeko.

Kontraesan gaitzean eroriko dira memoria historikoa aldarrikatzen dutenak, babesa ematen badiote horrelako lege zital bati. Hobe lukete argitan jartzea ikastetxe erlijiosoetan izandako abusuak, eta galaraztea Eliza Katolikoaren pribilegioak, behin betiko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude