Intsektizida neonikotinoideen bi urterako debekua nahikoa ote?

  • Bigarrenean bai. Joan den martxoan, Europako Elikadura Katearen eta Animali Osasunaren Batzorde Iraunkorra bildu zen, EBk proposatuta, hiru intsektizidaren debekuaz eztabaidatu eta bozkatzeko. Debekuaren aldekoak gailendu ziren, baina ez gehiengo nahikoaz. Astelehenean, Europako Apelazio Batzordean berriz bozkatu zuten, eta hamabost estatuk eman zuten  imidacloprid, tiametoxam eta klotianidina debekatzearen aldeko bozka, martxoan baino bi gehiagok.


2013ko maiatzaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aktibistak erlez mozorrotuta, intsektizida neonikotinoideak debekatzearen aldeko mobilizazio batean.

Zortzik bozkatu dute kontra, eta lau abstenitu dira. Gehiengoak loteslea izan gabe jarraitzen du, baina oraingoan Europar Batzordeak bere proposamena aurrera eramatea ebatzi du. Alemaniak botoa aldatu izana erabakigarria izan da, nonbait.

Datorren abenduan jarriko da indarrean debekua, eta ez uztailean, hasiera batean Europar Batzordeak iragarri zuen bezala. Izan ere, denbora eman nahi diete nekazariei hazi berriak erosteko. Gogoan hartu behar da debekuarekin batera, hiru intsektizidekin tratatuak izan diren haziak saldu eta erabiltzea galaraziko dela.

Neurria ez da erabatekoa, ordea. Printzipioz bi urteko iraupena izango du, eta lau laboreri baizik ez die eragingo: ekilorea, koltza, kotoia eta artoa.

Aldi baterako merkatutik kenduko dituzten hiru substantziak neonikotinoideen familiakoak dira, eta hainbat ikerlanek frogatu dute erleen populazioaren beherakadarekin zerikusia daukatela.

Tiametoxam Syngenta multinazionalak ekoizten du, eta gehienbat Cruiser izen komertzialarekin saltzen da. Imidacloprid eta klotianidina beste erraldoi batek saltzen ditu, Bayerrek. Lehenbizikoak izen komertzial asko ditu, akaso Gaucho da zabalduena; eta klotianidina, berriz, Poncho izendapenarekin ikusiko duzu dendetan, besteak beste.

Syngenta zein Bayerreko bozeramalek haserrea agertu dute Europar Batzordearen erabakia dela-eta, baina hiru plagizida neonikotinoideok guztiz debekatu ez izana haien garaipen txikitzat har ere har daiteke.

ARGIA astekariaren 2.366. zenbakian argitaratu genuen erreportajeak konpainia biek azken urtean egindako lobby kanpainaren berri ematen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erlea
Erle beltza mehatxupean

Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.

Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Garbitasuna

Erleek jaiotzetik hil arte duten joera bat da garbitzeko gaitasuna. Jaio bezain laster hasten da bera jaio den abaraska garbitzen, puskatu dituen argizari zatiak erlauntzatik kaleratzen.


2024-05-27 | Jakoba Errekondo
Bertan bertan... erlesemeari

Maiatzak 4 zituen, larunbatarekin. Ez zen giro bereziki beroa, baina bai, hotzik ez behintzat. Halako batean burrunda, burrunda galanta, aspaldi entzun gabekoa. Hor azaltzen da etxeko atarian erle pila, milaka erle hegan, hegada sinkronizatu dotorean, dunbots batean. Erlesemea.


Erleetan nork du agintea?

Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki garrantzitsuenak erle langileek hartzen dituzte.


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Mikaela Untsain, erlezaina
“Erlezainik gabe, erleak jada ez dira gai beraien kabuz aurrera egiteko”

Azkainen izan da Mattin Jauregi Egonarria saioko aurkezlea eta erlezaina, mundu horretan erreferentea den Mikaela Untsainen etxean. Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dagoela azaldu dio, erlezainik gabe galdu egingo dela. Zein oinarriren gainean lan egiten duen... [+]


2024-01-29 | Jakoba Errekondo
Emanarazteko tratu txarrak

Neguko inausketa sasoia gainean dugu, hemen dator epaitzeko, epaiak egiteko garaia: epaila. Aspaldi dugu epaila martxotua eta inausketa lanak noiznahi eta nolanahi egiten dira, tartean krimen izugarriak.


Hiru izaera erle bilakatzeko

Erlauntzaren jaiotza erregina estali baten errutearekin hasten da. Hemen ere betikoa, arrautza ala erregina ote zen lehena…


Nekazaritza saileko teknikari maiteari...

Lehen sektorean arazoak gorantz doazela nabari da: klima krisia, kutsadura, lehengaien prezio altuak edo lursailak eskuratzeko zailtasunak…

Bertatik bizi nahi dugunok badakigu zer dagoen, badakigu zailtzen doala sektorea, baina jarraitu edo hasi nahi duen jendea ere bada... [+]


Erlakumeak han hemenka

Fenomeno berezia da erlakumeena, erleen biziraupena bermatzen duen prozesu naturala. Eguraldi epelak loraldi oparoak dakarzki eta loraldien oparotasunak erleen “emantzipazioa”.


Propoliz ondutako izokina egiten ikasi nahi?

Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz.


Erregina

Langileek aukeratuko duten arrautza batetik jaioko da belaunaldi berrien erregina. Erregina-jelez beterik izango du abaraska, goserik pasa ez dezan 15 egunez eta ederra eta galanta egin dadin.


Ofizioan profesional?

Ardiak dituen edonor ahal da artzain? Edo ardiak gustuko dituen afizionatu bat besterik ez? Ez dakit non kokatu neure burua, erlezain izan nahi dut eta agian batzuentzat banaiz, baina noiz da bat erlezain?


Eguneraketa berriak daude