Erkorekak baieztatu du Irungo bizilagunetako batek bestea hil zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela

  • Irungo baserri batean aurkitu zituzten 53 eta 47 urteko bi gizonen gorpuak ostegunean. Lakuako Segurtasuneko kontseilari Josu Erkorekak esan du bi pertsonen arteko harremana baino gehiago aztertu behar dutela, eta elkartasuna adierazi die hildakoen familiei.


2023ko apirilaren 21ean - 11:18
Azken eguneraketa: 12:32
Argazkia: EFE.

Gasteizko Parlamentuan osoko bilkura hasi baino lehen, Lakuako Segurtasuneko kontseilari Josu Erkorekak Irunen gertatutako krimenaren hipotesia argitu du. Irungo (Gipuzkoa) Olaberria auzoko Aranburu baserrian aurkitu zituzten bi gizonen gorpuak ostegunean, armaz hildakoak. Lehen ikerketen arabera, Josu Recaldek, 53 urtekoak, 47 urteko Ignacio Ábrego hil zuen, eta gero bere buruaz beste egin zuen.

"Polizia Zientifikoak eta auzitegiko medikuek berresten dute batek bestea hil zuela eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuela, bai tiroen orientazioagatik, bai gorpuak eta haien ingurunea inguratzen dituzten inguruabarrengatik", azaldu du Erkorekak.

"Gainerakoei dagokienez, hipotesi guztiak irekita daude", azaldu du kontseilariak, eta adierazi du Ertzaintzak era guztietako aukerekin lan egiten duela. "Bi pertsonen arteko harremana baino gehiago aztertu behar da. Ikertu beharko dira motibazioak, inguruneak, haien jarduerak eta familia-harremanak. Gaur egun ez dago hipotesi onargarririk, ez behin betikorik", gaineratu du.

Bestalde, baieztatu du protagonistek "harreman ekonomikoa" zutela propietateak eta negozioak partekatzean. Era berean, "hurbiltasun eta elkartasun mezu bat" helarazi die familiei. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
José Manuel Uriagereka. Frantziskotarra Hego Korean
“Koreara joan ginenok euskara ederto kontserbatu dugu”

Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-18 | Sustatu
Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]


2024-09-18 | ARGIA
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]


Gose eta gerlatik ihes, oraingo afrikarrak bezala lehengo euskaldunak

Andoni Gabantxo arrantzale bermeotarrak Mastodon sare sozialean argitaratu zuen haria artikulu formatuan ekartzen dizuegu, bere oniritziarekin. Gaurko errefuxiatuei buruzko eztabaidetan ez dezagun ahantz atzoko hainbat errefuxiatu gure arbasoak zirela, hemengo portuetatik ihes... [+]


Ikasteko teknika desegokiak erabiltzen dituzte gazteek

Lezioa buruz ikastea, norbere eskemak eta laburpenak egitea, azpimarratzea, beste norbaiti lezioa azaltzea… Ikasteko teknika ugari dago, baina DBHko ikasleek ez dituzte egokienak erabiltzen, ikerketa baten arabera, eta azterketa sistemak badu zerikusirik horretan. Ikasle... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote adimen urriko alabaordeari sexu erasoak egin zizkion gizonari

Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.


2024-09-17 | ARGIA
Etxebizitza alokatzea ezinezkoa izanik, Donostian 546 euro ordaintzen du gazte askok logela batengatik

Espainiako Estatuan, soilik Bartzelonan da garestiagoa logela bat alokatzea. Kataluniako hiriburuan hilean 623,14 euro ordaindu behar dira jende gehiago bizi den etxebizitzako logela bat alokatzeko. Eta kopurua gora egiten ari da, Pisocompartido.com atariaren datuetatik abiatuta... [+]


Ikasgelan harreman sanoak elikatzeko programan parte hartzen dute Nafarroako 67 ikastetxek

Bullying kasuetara ez iristeko onena elkarren arteko tratu onak sustatzea dela sinetsita, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 67 ikastetxek parte hartzen dute Nafarroako Laguntza programan. Ikasleekin enpatia, bizikidetza, komunikazio asertiboa… lantzeko prestatzen... [+]


Iruñeko Udalak 3,2 milioi euro bideratuko ditu etxerik ez dutenei laguntzeko

Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.


Izargi Zumarraga, Baztango Osasun Plataforma
“Sendagilerik gabe gaude Elizondon”

Elizondoko osasun etxeko medikuaren bulegoan ez da medikurik izan gaur. Lehen eguna dute herrian sendagilerik gabe eta kezkatuta daude. Bizilagunak  Baztango Osasun Plataforman batzartzen hasiak dira eta asteazkenetan protesta egiten dute kalean egoera salatzeko.


Abian da Bilbon Emisio Gutxiko Eremua, ekologisten kritiken artean

Bilboko Udalak autoak gutxitu nahi ditu erdigunean, aire kutsadurak behera egin dezan. Horretarako, hainbat hiritan abian jartzen ari diren neurri bera hartu du: gehien kutsatzen duten autoei erdigunera sarrera debekatzea. Talde ekologistek neurria kritikatu dute, besteak beste... [+]


Eguneraketa berriak daude