Poliziak berak azaldu izan du jaurtigai horiek "zehaztasun" handiagoa dutela eta apuntatzen den tokian jotzen dutela. Zalantzagarria da, beraz, Segurtasun sailburuak esandakoa; Tolosako Inauterietan begian zauritutako gaztea "istiluetan parte hartzen" ari zela ere adierazi du berriki, Ertzaintzaren erasoa justifikatzeko.
Ertzaintzak Tolosako (Gipuzkoa) Inauterietan egindako erasoei buruz Josu Erkorekak egindako azken adierazpenek hautsak harrotu dituzte. Zaldunita gauean, Inauteriak ospatzen ari zen jendetzaren kontra kargatu eta hiru gazte zauritu zituen Ertzaintzak, foam jaurtigaiak erabilita. Horietako bat, 16 urteko villabonar bat, begian zauritu zuen Poliziak. Bada, honakoa da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan duen azkena, Ertzaintzaren oldarraldia justifikatzeko: gau horretan kalean izan ziren ustezko "istiluetan parte hartu" omen zuen Poliziak begian zauritutako gazteak.
"Ondorio nagusia da zauritutako pertsona ez zegoela han kasualitatez; ez zegoela paseatzen, [...] ez zegoela istiluak ikusi eta alde egiten. Istiluen barruan zegoen", esan du Erkorekak. Bestalde, sailburuak behin eta berriz baieztatu du Ertzaintzak ez zuela zuzenean tiro egin gazte villabonarraren kontra: foam jaurtigai batek "zeharka" jo omen zuen mutila, beste pertsona bati besoan jo eta "errebotatu" ondoren.
Foam jaurtigaien zehaztasuna: Katalunia
Poliziak berak toki ugaritan emandako azalpenek, ordea, gezurtatu egiten dute Erkorekaren eta polizia-iturrien bertsioa. Esanguratsuak dira Katalunian ezarritako neurrien harira emandako azalpenak. 2014ko apiriletik, Kataluniako mossoek debekatuta daukate gomazko pilotak erabiltzea. Kataluniako Parlamentuak hartu zuen neurria, hain zuzen ere, 2012an Esther Quintana bartzelonarrak begia galdu ostean, Poliziak gomazko pilota batekin jo eta gero. Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari ez zieten debeku hori ezarri, baina bai polizia-indar autonomikoari. Hori dela-eta, foam jaurtigaiak erabiltzeari ekin zioten mossoek.
Espainiako Gobernuak 2019an argitaratutako artikulu baten arabera, Poliziak berak azaldu zuen orduan "zehatzagoak" direla foam jaurtigaiak eta ez dutela "errebotatzen": "Horregatik, ez dira arriskutsuak herritarrentzat". Kataluniako Polizia autonomikoak, dena den, askoz ere lehenago eskuratu zituen foam jaurtigaiak: 2011n erosi zituen, Erregearen Kopako final baten harira.
Kataluniako gertakariek eta neurriek sona hartzean azaldu zutenez, 40 milimetroko diametroa daukate foam jaurtigaiek, eta material biskoelastikoarekin daude eginda. Berezitasun modura azpimarratu zuten jaurtigai horien zehaztasuna. Hala jaso zuen Diario-k 2021ean, esaterako: "Zehastasunezko jaurtigai bat denez, eragiten dituen lesioak zuzeneko inpaktu baten ondoriozkoak dira, eta ez kontrolik gabeko errebote baten ondoriozkoak".
Beste askoren artean, 2021eko otsailean, foam jaurtigai batek jota galdu zuen begi bat pertsona batek: Bartzelonan eraso zioten mossoek, Pablo Haselen espetxeratzearen kontrako protestetan. Garai hartan, hala ohartarazi zuen zaurituaren abokatuak: "Nabarmena da foam jaurtigai bat izan dela. Apuntatzen den tokian inpaktatzen duen jaurtigai mota bat da".
Berdin-berdin hilgarriak
Ertzaintzak 2012an erail zuen Iñigo Cabacas, Bilbon (Bizkaia), pilotakada batez. 2014ko urtarrilean, pilotak jaurtitzeko eskopeten erabilera mugatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan: teorian, Brigada Mugikorreko unitate espezializatuek baino ezin dituzte erabili, eta "salbuespen-egoeretan" soilik. Ertzaintzak, hortaz, gomazko pilotak erabiltzen jarrai dezake: joan den igandean bertan, Gasteizko (Araba) sarraskian eraildako langileak oroitzen ari ziren manifestarien kontra oldartu ziren ertzainak, eta gomazko pilotak nahiz foam jaurtigaiak erabili zituzten euren kontra.
Cabacasen erailketaren ondoren, dena den, foam jaurtigaien erabilera zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak. Agintaritzek eta polizia-iturriek hainbatetan ulertarazi izan dute foam jaurtigaiak ez direla hain "kaltegarriak". Baina errealitatetik urrun dago hori, eta arma horien bidez zauritutako hamaika lagunen kasuek argi erakusten dute; hala nola, Tolosan gertaturikoak.
Tecnaliak berriki egin du txosten bat foam jaurtigaiei buruz, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eskatuta. Berria-k jaso ditu ondorioetako batzuk: SIRX motako foam jaurtigaiak hilgarriak izan daitezke, hamar metro baino gertuagotik botaz gero. "Teknikariek txosten horretan azaldu zuten oso zaila dela horrelako armen arriskua neurtzea", gaineratu zuten egunkarian. Teknikari horien zenbait hitz ere jaso zituzten: "Hain hilgarriak ez diren jaurtigaiek kalte larri edo hilgarriak eragin ditzakete gorputzaren zenbait ataletan joz gero; buruan, esaterako".
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.
Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.