UEMAk agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkezteko. Azterlanean, telebista, sare sozialak, streaming plataformak, musika eta bideojokoen kontsumoa aztertu du udalerri euskaldunen mankomunitateak, eta euskara erdaren oso azpitik dagoela ondorioztatu du. Ikerketak UEMAko kide diren 94 udalerrietako 11.571 gaztek betetako inkesta du oinarri. Ondorengo lerroetara ekarri dugu elkarteak bere webgunean emandako azalpena.
Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak eta Garikoitz Goikoetxea azterketaren arduradunak aurkeztu dituzte datuak Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Lazkanok diagnostikoaren larritasuna nabarmendu du: “Azken urteetako sentsazioak eta kezkak datuetara ekarri nahi izan ditugu lan honekin, eta egoera makurra azaleratu da. Arlo estrategikoa da ikus-entzunezkoena, eta, beraz, hizkuntza-politikaren ikuspegitik ezinbestekoa da benetako erabaki sendoak hartzea arlo honetan”.
Lazkanok mankomunitatearen nondik norakoak eta egitekoak azaldu dizkie legebiltzarkideei. Gogoratu du, besteak beste, udalerri euskaldunen behatoki funtzioa daukala UEMAk, eta ikastetxe eta udalak bidelagun egin dela ikerketa sakona. “Eskola eta herri askotan kezka handia sumatu dugu ikus-entzunezkoen kontsumoak gaztetxoen hizkuntza-ohituretan duen eraginagatik. Hori bideratzeko lehen pausoa izan da honako hau, errealitatea aztertzea. Bigarren zeregina dator orain: diagnostikoaren argitan neurriak hartzea”.
Ondorioak: erdararen nagusitasuna
Ikerketaren ardura izan duen Garikoitz Goikoetxea UEMAko teknikariak egindako lanaren nondik norakoak aurkeztu ditu Legebiltzarrean. Aipatutako moduan, LH4tik Batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleen 11.571 inkesta jaso ditu UEMAk, eta horietan egindako galderen erantzunekin osatu da ikerketa. Zehazki, telebista, streaming plataformak, sare sozialak, musika eta bideojokoetan gazteek zer kontsumitzen duten aztertu da, eta erdarazko kontsumoa nagusitzen da guztietan.
Esaterako, gaztetxoek ikusi duten azken serie edo marrazki bizidunetatik %10,6k baino ez du ikusi euskaraz, eta adinean gora doazen heinean jaitsi egiten da ehuneko hori: batxilergoko ikasleen %3,1ek baino ez du ikusi euskarazko serie edo marrazki-bizidunak. Lehen Hezkuntzan, marrazki bizidunak ikusteko Clan katera jotzen dute (% 42,9) ETB3ra (% 22,1) baino gehiago.
UEMA-ren Txostenean xehe-xehe daude ikerketako emaitzak eta grafikoak.
Aldaketa beharra, zortzi puntutan
Ikerketaren ondorio gisa, honako gogoeta hauek aurkeztu ditu UEMAk Legebiltzarrean:
Aldaketa handiak. Ikus-entzunezkoen panorama asko aldatu da denbora gutxian, eta horrek eskatzen digu begirada zabaltzea eta konplexuagoa egitea. Eta mugitu egin behar dugu: abiada bizian aldatzen ari da hau, eta gaiari heldu egin behar diogu. Urgentea da.
Fikzioa. Gaztetxoek fikzioa bilatzen dute, eta behar dugu apustu sendoago bat. Apustu indartsuak egitean iristen dira emaitzak: Goazen telesaila da adibidea, lortzen baitu etxean eskaraz egiten ez duten gaztetxoengana ere iristea. Behar ditugu halako gehiago. Kontsumoa aztertu dugu azterketa honetan, eta kontsumoa erabiltzen da euskaldunen ustezko atxikimendurik ezaz hitz egiteko. Baina hitz egin dezagun eskaintzari buruz ere.
RTVE. Ikus-entzunezkoak aipatzean, EITB etorri ohi zaigu burura, eta, noski, EITBk ardura handia dauka gai honetan. Hala ere, datuak ikusita, mahai gainean jarri beharko genuke RTVEren ardura ere: gure udalerrietako milaka gaztetxok jotzen dute egunero RTVEra, marrazki bizidunak ikustera, eta euskarak ez dauka batere presentziarik RTVEn.
Plataformak. Azken hilabeteetan ikusi ditugu urrats batzuk plataformetan, baina oso ahulak dira oraindik: pauso horiek areagotu eta sakondu egin behar dira, eta arautu, ez dadin dena haien borondatearen esku geratu. Eta ezinbestekoa da urratsak ezagutaraztea: gure gaztetxoetatik zenbatek dakite Netflixen jadanik badauzkatela euskarazko edukiak?
Erreferenteak. Sare sozialetan nabari da euskarazko erreferente falta, eta jadanik sareetan ari direnen ikusgarritasun falta. Horrek, kontsumoan ez ezik, eragina du gaztetxoen jardunean ere: eguneroko hizkuntza euskara izan arren, sare sozialetan erdarara jotzen dute, besteak beste, erdarazko eremutzat jotzen dituztelako sare sozialak.
Sortzaileak. Erreferenteak behar ditugu, beraz: erreferenteak ikus-entzunezkoetan, sare sozialetan eta kultur arloan oro har. Euskal sortzaileen aldeko apustua behar dugu: ez ikus-entzunezkoetan soilik, baina ikus-entzunezkoetan ere bai. Hutsune handia daukagu. Eskaintza asko ugaritu da, eta itsaso horren erdian proportzioan txikiago ageri da euskara.
Hizkuntza-politikak. Hizkuntza-politikan orain arte baino sendotasun handiagoz heldu behar diogu gai honi: pandemiak ageri-agerian jarri digu ikus-entzunezkoek zer neurritan eragiten duten gure gaztetxoen hizkuntza-gaitasunean eta ohituretan, eta hainbat eremutan ari dira atzerapausoak sumatzen gaztetxoen erabileran. Ez da faktore bakarra, baina adin talde gazteenetan oso nabarmena da eragina. Hala diote eskoletatik.
Ikuspegia. Badugu, beraz, erantzun beharreko galdera bat: hizkuntza-komunitate gisa, herri gisa, zein da gure eredua eta apustua ikus-entzunezkoen arloan? Alegia, zein den gure asmoa telebistarako, online plataformetarako, zinemarako, sare sozialetarako…
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]