Hamalau urteko epean 4.748tik 2.437ra egin dute behera Nafarroako nekazarien kopuruak. Mahastizaintza eta ardogintza izan dira nekazari gehien galdu duten sektoreak, abeltzaintzako ustiategiek gertu jarraituta. Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen Sailak beherakada honen arrazoi nagusia ekoizleen salmenta prezioen jaitsiera dela esan du.
Elikagaien Jatorri eta Xede Prezioen Indizeak kaleratu du azken hamar urteetan ekoizleek beraien produktuengatik jaso duten irabazia txikiagotzen joan dela. Era berean, produktu horiek –olioa, laranjak eta mandarinak, esaterako- merkataritza-establezimenduetan erreklamo-produktu gisa erabili dituzte. Hau da, nekazarien irabaziek behera egin ahala, gero eta produktu orokortuagoak bilakatu dira biztanleriaren erosketa-organ.
Honez gain, atzerriko gertaerek ere eragin dute nekazarien kopuruaren jaitsieran. Izan ere, Europar Batasuneko beste eskualde batzuetako edo EB kanpoko herrialdeetako elikagaiak sartzeak eragin zuzena izan du bertako nekazariengan. Espainiar Estatua EBko kide bilakatu aurretik ekoizleek beraien prezioak ezartzen zituzten, baina Batasuneko kide bilakatzearekin batera prezioak aurretiaz ezarrita zeuden, eta beherakada handia suposatu zuen nekazarien irabazientzako.
Europar Batasunetik kanpo ere, nazioarteko politikak izan du eragina. Trumpen beto errusiarragatik edo muga-zergengatik ere beraien jarduna mugatu behar izan dute Nafarroako nekazariek.
Europar Batasunak Nafarroako lehenengo sektoreko 5.000 nekazari ingururi ematen dizkio laguntzak. Baina horrek ez du ekidin nekazarien kopurua jaistea, aipatutako arrazoiengatik.
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.
Pertsonaren osasun... [+]
Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]
Titulu handia iruditzen zaio “nekazari”. Bera “mahastizain” omen. Baina, izan, da nekazari mahastizaina. Eta da, izan, emakume nekazari mahastizaina. Eta mahatsaren orpotik mama goxoa nola, halaxe aletu ditu Ana Iriarte Bañezek lanbidearen... ez... [+]
Asteleheneko goizeko 10:00etatik hasita 24 orduz itxi nahi dute muga. Nekazariek salatu dute martxotik ez dela aurrerapausurik eman beren eskaeren inguruan.
Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]
Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.
Ostegun goizean, traktoreekin elkarretaratzea egin dute kanpoaldean, eta saioa hasi denean hainbat nekazari ateraino hurbildu dira. Tirabirak izan ondoren, Foruzaingoak atea ixtea lortu eta manifestariek ezin izan dute barrura sartu.
Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.
Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du hirian, orpo altuko zapatek mendialdean paseoan ikustean galtzen duten bezalaxe. Traktorearen... [+]
Aste osoan Frantziako Estatuko laborariak egiten ari diren mobilizazioen testuinguruan egin dute ekintza, merkatu librearen baldintzek Ipar Euskal Herriko laborariei duin bizitzeko ezartzen dizkieten zailtasunak salatzeko. 6:00etatik ari dira blokeatzen Baionako portua.