Ez dakit nola egingo duen lo egun hauetan Peter Wennink, ASML Holding NV, Europako teknologia-konpainiarik handienaren arduradun gorenak. Bera baitago urakanaren begian, inor egotekotan. Eta ekaitzak ez du baretzeko itxurarik. Alderantziz.
ASML herbeheretarra da erdieroaleen industriarako makineriaren hornitzaile funtsezkoenetakoa mundu mailan. Batik bat, mikrotxipak egiteko litografia-sistemen ekoizle nagusienetakoa da; eta halakoen gama jasoenean, luzaz, aurreratuena. Horren sektore erabakigarriaren nondik norakoa erabat baldintzatzen duen konpainia, beraz. Hutsik egin gabe mozkin potoloak ematen dituen enpresa izateaz gain. Alegia, geurean edukitzea gustatuko litzaigukeen horietako bat.
Baina ez dakit oraintxe bertan ASMLeko Wennink CEOaren larruan egotea gustatuko ote litzaidakeen. Hain zuzen, egiten duena egiten duela, munduko potentzia nagusien arteko gerra ekonomikoaren kanoikaden erdi-erdian suertatu delako ASML herbeheretarra (eufemismoak -decoupling, derisking…– eta perifrasiak alde batera utzi eta gauzei dagokien izena emateak lana aurreratu egiten digu, nik uste). Antzeko besteren bat bezalatsu.
Urteak daramatzate Estatu Batuek Txinaren goi-teknologiako aurrerabidean zirkuitulaburrak eragin nahian. Aitzakiak aldakorrak izan dira (espioitzaz aurrea hartzen digute; giza eskubideak urratuz egindako lana darabilte; haien armada sendotzen dute; komunismoa nagusitu dadin ari dira), baina bat eta bakarra da deliberoa: ezin diegu aurrea hartzen utzi.
Erdieroaleen sektorekoa da, une honetan, puri-purian dagoen gatazka. Eta ASML, erdi-erdian harrapatuta. AEBek bere enpresei aspalditxo ezarri zizkien esportazio-debekuei entzungor egin eta bere merkatu emankorrena den Txinara saltzen jarraitu badu ere ASMLek, azkenean, Herbeheretako gobernuak ere debeku bertsuak ezarri dizkio irailetik aurrera, produktu aurreratuenentzat. Ez zuen erabat amore emateko asmorik, hala ere Wenninkek; eta hain puntakoak ez ziren produktuak saltzen jarraitzeko asmoa iragarri zuen duela bi hilabete.
Ekainaren hondarrean, ordea, etorri zaio zaplada beste masailean: Txinako Herri Batzar Nazionalak, nahiko isilpean, edo behintzat supituan, Kanpo-harremanetako Legea onetsi du, eta indarrean da uztailaren 1etik aurrera. Haren pare bat artikuluk baimentzen diote Txinari barne-araubideko zigorrak ezarri ahal izatea arrazoi edo nazioarteko legebide nahikorik gabe txinatar interesen aurkako neurriak, zehapenak, eta abar ezartzen dituztenei. ASML bezalakoei bete-betean dagokien zerbait.
Prezioa prezio, eragozpen bakoitzarentzat konponbideren bat aurki dezakeen sistema omen denez kapitalismoa, halako zerbait eskaintzen hasi dira batzuk, berehalaxe.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Mundu osoarentzat %10eko muga-zerga globala inposatuko du Donald Trumpen administrazioak, eta hainbat herrialderen inportazioak are gehiago zergapetuko ditu, tartean Txinakoak (%34) eta EBkoak (%20). Baina Hegoalde Globaleko herrialdeak izango dira kaltetuenak: Lesoto (%50),... [+]
Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]