Gutxienez 6.700 pertsona hil zituzten Myanmarreko soldaduek rohingya etniaren aurkako erasoaldiaren lehen hilean

  • Mugarik Gabeko Medikuak GKEak kaleratutako txosten baten arabera, rohingya etniako 6.700 kide hil zituen gutxienez Myanmarreko armadak, haien aurka egindako erasoaldiaren lehen hilabetean. Horietatik 730 bost urtetik beherako umeak ziren. Myanmarreko Gobernuak 400 biktima baino ez ditu aitortu.


2017ko abenduaren 14an - 16:44

Myanmarreko ejertzitoaren indarkeriak exodo erraldoia eragin du 2017an Rajine eskualdean. Rohingya gutxiengo musulmaneko 650.000 pertsona inguruk –milioi bat bizi zen bertan– Bangladeshera ihes egin dute hiru hilabetean; errefuxiatu horiek dauden kanpalekuetara joan eta zuzeneko testigantzak jasoz osatu du Mugarik Gabeko Medikuak-ek txostena.    

2.400 familia ingururi egin diete galdeketa, eta ia denek esan dute senideren bat hil dietela, GKEko zuzendari Sidney Wongek adierazi duenez. Lekukotza horien bitartez jasotako zifra 6.700ekoa da, baina Bangladeshera ihes egindako rohingya kopuru osora estrapolatuz, 9.500 eta 13.500 inguru bitarteko hildako kopurua genuke.

Hamar biktimatik zazpi tiroz hil dituzte Myanmarreko militarrek; %9 berriz, etxe barruan erreta, eta %5 kolpez. Gutxienez 730 ume txiki –bost urtetik beherakoak– hil dituztela behatu ahal izan du Mugarik Gabeko Medikuak-ek. Gertakariak “erabateko garbiketa etnikotzat” jo ditu NBEk.

Myanmarreko Gobernuak, orain arte, 400 hildako baino ez ditu aitortu, eta horietatik 375 “terroristak” zirela esan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rohingya
2022-12-27 | ARGIA
Itsasoan hilabete desagertuta zeramaten 180 errefuxiatu rohingya Indonesian lehorreratu dira

Aurten iaz baino sei aldiz rohingya gehiago dira Bangladeshko errefuxiatu esparruetatik itsasoz ihes egin dutenak, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren arabera. Rohingyak Myanmarren jasandako jazarpenagatik migratzera behartua izan den estaturik gabeko nazioa... [+]


Rohingyen aurkako genozidioa egotzi dio NBEk Myanmarko armadari

Behar militarrek ezin dituzte justifikatu espetxeratzeak, torturak, bortxaketak, sexu esklabotza eta jazarpena bezalako delituak, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) publiko egin duen txostenaren arabera.


Rohingya herria, sarraskitik ihesi

Rohingya herriko ia milioi erdi lagunek ihes egin dute Myanmarretik (lehengo Birmania) Bangladeshera. Myanmarreko Gobernuko iturriek berriki aitortu dute rohingyen herrien %40 hustu direla armadaren bortizkeriatik ihesi. NBEko Giza Eskubideen goi komisario Zeid Ra’ad Al... [+]


2017-09-19 | ARGIA
Rohingyen aurkako sarraskian duen ardura zuritu du Myanmarreko Gobernuak

Amnesty International (AI) elkarteak gogor kritikatu du Aung San Suu Kyi, Myanmarreko Estatu Kontseilariak –legez presidentea ez izan arren hark du benetako boterea herrialdean– rohingya etnia jasaten ari den erasoei buruz esandakoak. Myanmarreko armadak giza... [+]


Europak 60.000 iheslari onartuko ditu, atarian zain daukan milioitik

Hedabide batzuek 40.000 aipatu dituzten arren, The Guardianen arabera Europako estatuek 60.000 onartu dituzte. Hots, Mediterraneoa zeharkaturik Italia eta Grezian pilatuta dauden milaka iheslari asiar eta afrikarretatik 60.000 kokatuko dituzte hainbat herrialde europarretan,... [+]


Siria, Myanmar... inoizko errefuxiatu krisi larriena oraintxe

Milioika iheslari bizi dira miseriara kondenaturik II. Mundu Gerraz geroztik gertatu den lekualdatze krisirik larrienagatik. Amnesty International erakundeak eman ditu egoeraren xehetasunak txosten beldurgarri batean, zeinetan kritikatzen baitu munduko liderrek gai honetan... [+]


Eguneraketa berriak daude