Bi eraso sexista salatu dituzte inauterietan, bata Tolosan gertatu zen igande goizaldean eta bestea Lantzen.
Tolosako Erasoa jasan zuen emakumeak salatu duenez, taberna batean zela gizonezko bat gainera joan zitzaion ukitu sexistak egitera. Gainetik kendu ondoren, beste behin saiatu zen eta berriz kendu zuen gainetik, gizonezkoa lurrera botata. 38 urteko gizonaren laguna ere oldartu zitzaion emakumezkoari eta honen lagun taldeak aurre egin zion.
Neska taldeak tabernatik alde egin ondoren ere, erasotzaileak jarraitu egin zion emakumezkoari. Honek Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri zuen eta handik gutxira gizonezkoa atxilotu zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak sexu abusuak leporatu dizkio.
Lantzen ETBrako lanean ari zen kamerari batek jasan zuen eraso sexista astelehenean herrian lanean ari zela. Erasoa jasan duen kamerak argitu ditu gertaerak Facebookeko ohar batean. Kamerarekin ari zela, inauterietako desfilean partehartzen ari ziren hainbat pertsona hurbildu zitzaizkion:
"Haietako bat atzetik etorri eta nire kontra igurtzi zen. Aurpegia guztiz estalia zuten eta, beraz, ezin ditut identifikatu. Ondoren, bigarren batek makil bat sartu zidan hanka artean, mugimendu bertikalak egiten zituen bitartean. Hirugarren batek bultzatu egin ninduen eta erortzekotan izan nintzen, ondoren besoetatik heldu eta astindu egin ninduen".
Kamerariaren ustez genero erasoa da hau, bere lankide gizonezkoek ez baitzituzten halako erasorik jaso: "Gaitzetsi egiten ditut halako jokaerak emakume, pertsona,eta baita profesional gisa ere. Inauteri, festa eta dena delako ekitaldi publikoa izanda ere ezin da halakorik onartu". Ziripot pertsonaiak ere gertaeretan zerikusirik izan duela zabaldu da hainbat hedabidetan eta halakorik gezurtatu egin du kameralariak.
EITBk oharra zabaldu du gertaerak salatuz eta langileari “babes osoa” helaraziz: "Festa giroko jokabide sexista guztiak gaitzesten ditugu, larrienetik txikienera. Jaia eta festa ez dira inolako aitzakia gizakiaren duintasunaren kontrako jokabideak onartzeko".
Isabel Baleztenea Lantzeko alkatea harremanetan jarri da kamerariarekin eta publikoki gaitzetsi ditu erasoak.
Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.
Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]
Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]
Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]
Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.
Eta zuk, txikitxo, honetan [kirol zehatz batean] jokatzen duzu?”. Horixe galdetu zion irakasleak nazioarteko emakume jokalari bati, gizonez betetako entrenatzaileen formakuntza-saioan. Esaldiaren paternalismoaz mintza ninteke, edo maila hartako kirolari hori bere esparruan... [+]
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn ikerlana argitaratu du. Bertan agertzen diren datu ugarien artean, bat hauxe: azken urtean pairatutako diskriminazioetan, gehien agertu direnak adinari eta desgaitasunei lotutakoak izan dira. Grafikoan... [+]
Aita sinpatikoak izeneko zutabe bat argitaratu zenuen aldizkari honetan bertan, duela ia hamahiru urte. Eta, nolabait, haren segidakoa izan daiteke orain idazten hasi zaren beste hau: Seme sinpatikoak. Oraingoan, arestiko izenburuak agertzen duenez, semearen roletik ari zara,... [+]
Mendekotasunen bat duten emakumeek askotan ez dute tratamenduetara jotzen, zigor soziala saihesteko. Eta tratamendua hasten duten emakumeen erdiek sentitu izan dute uzteko gogoa, batez ere gizonez osatutako taldeetan konfiantza falta sentitzen dutelako eta askotan jarrera... [+]
Ikasgela bateko gazteek egindako gogoeta institutu guztira zabaldu eta azkenean ikastetxe guztiak egin du bat aldarrikapenarekin: gonaz jantzita agertu dira Oñatiko neska-mutilak, arropak ez duelako generorik. Goienak kontatu duenez, elkartasuna adierazi nahi izan diote... [+]
15 urteko mutil bilbotarrak aspaldiko desioa bete zuen urriaren 27an: eskolara gona jantzita joatera ausartu zen, baina ikaskideen irainak jasateaz gain, hirugarren ordurako ikastetxeko psikologora bidali zuen irakasleak. Psikologoak, ikasleari galdetu ostean bere burua mutil... [+]
Herritar batek eraso sexisten aurkako kartelez galdegin ostean, Enrique Maya Iruñeko alkateak erantzun zion kartel horiek kenduko lituzketela aukera eta momentu egokia bilatuz gero. Mayaren adierazpenak salatu ditu Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak.