Joan den irailaren 21ean Uribe Kostako neska* gazte feministek Getxoko Azkorri aldean egindako ekintzaren nondik norakoak azaltzeko bideoa eta irakurketa kaleratu dute.
Salatu dutenez, uda honetako jaietan ere askotariko erasoak pairatu dituzte, eta argi utzi gura izan dute "antolatuta eta eraso horiei aurre egiteko prest" daudela.
Ikusi bideoa:
Uribe Kostako neska* gazte feminista antolatuok irailaren 21ean Azkorrin burututako ekintzaren harira eta komunikabide hegemonikoetan zabaldutako mezuarekin ados ez gaudela berresteko asmoz, ekimenaren bideoa eta ondorengo irakurketa zabaltzen dizuegu.
Uda honetako jaietan zehar kalimotxo eta parrandez gain, emakumeonganako* erasoak ez dira falta izan: "si quiero te violo" bezalako esaldiak, txosna-guneetan ukituak, mehatxuak, ezetza ez onartzea, txiza egitera joatean jasandako jazarpenak, bortxaketa eta emakumeen objektibazioa normalizatzen duen musika jartzea, LGTBIQ+ kolektiboak sufritutako erasoak eta bazterkeria… Zerrenda amaigabea litzake jasan ditugun eta kontatu dizkiguten eraso guztiak idatziko bagenitu, zeresanik ez ez dakizkigun guztiak gehituko balira. Gure borrokaren helburuetako bat hain normalizatuta dauden jokaera hauen desnormalizazioa da. Jaietan ematen diren matxismoaren eta erasoen azentuazio eta inpunitatearekin amaitzea.
Kapitalismo suntsitzaile heteropatriarkalari esker emakumeak* kontsumorako gorputzak direla ikasi du gure gizarteak. Gutako bakoitzaren ardura da egoera hau aldatzea. Argi izan erasotzaile bat babesten duzuen bakoitzean eraso horren konplize bihurtzen zaretela. Zuen matxistometroak puntuak irabazten ditu.
Askok pentsatuko duzue “berdintasunaren” alde zaudetela baina hau ez dela bidea. Estatuak, justiziak eta gizarteak babestutako biolentzia patriarkal estrukturalaren aurrean ezer ez egitea al da bidea? Azkenaldian emandako egoerek argi utzi digute gure aukera bakarra autodefentsa eta ekintza zuzena direla. Ekimen honen bidez hauen legitimotasuna berresten dugu.
Honetaz gain, medio hegemonikoek euren lana egiten jarraitzen dute. Jaietan eman diren erasoei ezikusiarena egin eta feministon ekintzak kriminalizatu dituzte.
Milaka aldiz entzun behar izan ditugu "zoroak", "ahohandiak" eta "histerikoak" bezalako adjektiboak, baina oker daude: Uribe Kostako neska* gazteok antolatuta gaude eta ez gara zuen beldur. Soilik antolatutako herriak salba dezake herria. Jaietan jasandako 11 erasoen aurrean hau da gure 12. erantzuna. Hurrengoetara gehitzera gonbidatzen zaituztegu. Gora borroka feminista!
Albiste hau Hirukatik ekarri dugu ARGIAra CC-BY-SA lizentzia libreak baliatuta.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.