Arbitroaren arabera, Muskizko Muñatones taldeko presidenteak atsedenaldian taldeari ozen esan zion, lau haizetara entzun zedin (gazteleraz): "Arbitroa putakumea da, marikoia, baina marikoi aitortua, kabroi hutsa, eta ez digu ezer egiten utziko partidan eta beti gure kontra arituko da". Hori entzunda arbitroak partida bertan behera utzi zuen, eta kotxera joan zenean bi ispiluak eta atzeko euritakoa hautsita aurkitu zituen. Salaketa jarri du ertzaintzan.
Eldiario.es-en albistean irakur daitekeenez, urtarrilaren 4an jubenilek jokatutako partidan izan ziren eraso hauek. Muskizko Malekon Berria zelaian partida jokatu zuten etxeko Muñatones taldeak eta Asti Leku B-k. Anonimatoa gorde nahi izan duen arbitroak idatzitako akta eskuratu du eldiario.es-ek. Akta honetan jaso du arbitroak atsedenaldian Muñatones taldeko lehendakaria entzun zuela builaka, aldagela guztietatik entzuteko moduan, aipatutako irainak jaurtitzen. Esaldi horiek behin eta berriz errepikatu omen zituen lehendakariak, arbitroaren aktaren arabera eta beraz, arbitroak partida amaitzea erabaki zuen "normaltasun osoz, lehen zatia amaituta zegoen horretan (1-1 markagailuan, bisitariek hutsegindako penalti batekin). Muñatoneseko lehendakariak giroa berotzeko egin zituen komentarioen ondorioez, jokalariak zelaira amorratuta aterako baitziren".
Lana kobratu gabe eta kotxean aberiak eginda
Arbitroak partida bertan behera utzi zuelako, Muñatones taldeko presidenteak erabaki zuen arbitroari bere lanagatik dagozkion 39 euroak ez ordaintzea. Partidaren ostean kotxera jo zuen arbitroak eta bi ispiluak eta atzeko euritakoa hautsita aurkitu zituen. Gertatutakoa Muskizko Ertzaintzan salatu du.
Zortzi urte arbitro izan ostean uztea erabaki du sentitutako babesgabetasunagatik
"Bizkaiko zelaietan zortzi urtean arbitro aritu ostean, eta honen antzekorik lehenago gertatu izan gabe, erabaki dut ez arbitratzen jarraitzea, pairatu dudan babesgabetasunaren ondorioz" idatzi du, eldiario.es-en arabera. Bestaldea, arbitroak eskertu du Asti Leku taldea uneoro beragatik kezkatu delako.
Bizkaiko Futbol Federazioko lehia komitea urtarrilaren 8 arratsaldean bilduko da eta eraso hauek nola zigortu aztertuko du.
Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]
Errezilgo Udalak jakinarazi duenez, aurpegia estalirik eta jarrera “oso bortitza” zuen gizon talde batek bikote baten etxeari eraso egin eta bikotea iraindu zuen. Udalak erasoa gaitzetsi du.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.
Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]
Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.
Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.
Gazte talde batek jipoitu eta irain homofobo zein arrazistak egin zizkietela salatu dute biktimek, larunbat gauean taberna batetik ateratzean Villabonan (Gipuzkoa). Lakuako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da.
Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Larunbatetik iganderako gauean, jende gehiagorekin batera Hondarribiko jatetxe batetik ateratzen zelarik gizon bati beste batek iseka eta irain homofoboak egin zizkion eta jo egin zion aurpegian. Ertzaintzak erasotzailea izan daitekeena identifikatu du. Astearte arratsalde... [+]
Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]
50 apaiz gay italiarrek sinaturiko gutun irekiak hautsak harrotu ditu Eliza Katolikoan: ezin dutela beren sexualitateaz hitz egin, trabak jartzen zaizkiela eta seminarioetatik homosexualitatearen aurkako gorrotoa bultzatzen dela salatu dute.
2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.
Peppa Pig haurrentzako telesailean bi ama dituen hartzatxoa ageri da kapitulu berrietako batean, eta berau debekatzeko eskatu dio RAI telebista publikoari Fratelli D’Italia alderdi politikoak. Eskuin muturraren beste ateraldi bat da, bai, baina italiarrek gainean dituzten... [+]