Komisariara joan zen Hondurasko jatorria duen emakumea, gizon batek lurrera bota zuela eta irainak eta mehatxuak jasan zituela salatzeko. Baina salaketa jartzen utzi ordez, egoera irregularrean egoteagatik atxilotu eta herrialdetik kanporatzeko espedientea zabaldu diote. Espainiako Estatuko migrazio politikaren isla da Valentzian gertatu dena.
Salaketa egitearen beldur
"Jardunbide polizial hauen ondorioz, paperik ez duten migratzaileek era guztietako gehiegikeriak jasaten dituzte eta ez dira salatzera ausartzen, kanporatuak izango diren beldurrez eta baztertuak izango direlakoan. Eraso bat pairatu berri duen emakumea behar bezala artatu ordez, poliziaren kezka izan da aztertzea emakumea legalki ote dagoen bizitzen Espainian", kritikatu du València Acull Gobernuz Kanpoko Erakundeak.
Sorbalda eta besoetan jasotako kontusio eta hematomak ageri dira txosten medikuetan.
Mara taldeengandik ihesi joan zen emakumea Hondurastik Herrialde Katalanetara. Talde hauek hainbat senide hil dizkiote jaioterrian.
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]
Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.
Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]
Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]
Neurria Texaseko (AEB) gobernadore Greg Abbott kontserbadorearen proposamena da. Migratzaileen aurkako beste hainbat politika erasokor aplikatu ditu aurretik: kontzertinen instalazioa, mugako patruilen sorrera, eta migratzaileen deportazioa estatu demokratetara autobusez.
Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.
Uztailaren 6an, 18:00itan, Santiagoko zubian deitu dute kontzentraziora hainbat taldek, hala nola Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, edo Ongi Etorri Errefuxiatuak.
Han agertu zen, Hör Berlinen, Brava DJa, bere txapela gorri eta guzti Inor ez da ilegala leloa zeraman kamiseta jantzita. Orain hilabete pasatako kontua da eta spoilerra egin badizut ere, irakurle, amaiera horixe duen istorio polita kontatuko dizut gaur.
Aspaldian sarri ikusten dut kalean Inor ez da ilegala aldarria. Poltsan idatzita ez bada, jertsean; eta jertsean ez bada, kamisetan. Kolore askotan. Kolore guztiek, edozein izanik ere, eduki beharko baikenituzke eskubide berak. ARGIAk eta Mbolo elkarteak duela lau urte hasitako... [+]
Denda fisikoetara egin du salto Inor ez da ilegala proiektuak eta Euskal Herriko bost hiriburutan eskuratu ahalko ditugu.
Sekula pentsatu duzu, irakurle, non serigrafiatzen diren Inor ez da ilegala edo Lurra herriari deika proiektuetako kamiseta, jertse eta poltsak? Artizar serigrafia dugu honetan bidelagun.
Maiatzean, patera batean heldu zen Kanaria uharteetara. Frantziara gurutzatu nahi zuen familia kide batekin elkartzeko asmoz. Hiru hilabetetan, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan hil den hirugarren pertsona da Coulibaly.