Eraso arrazistak salatu dituzte Arrigorriagan eta Baionan

  • Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du abenduaren 31n Baionan, Janice Froidefond-ek eguberri egunean jasandako eraso arrazista salatzeko.

Elkarretaratzea egin dute Arrigorriagan erasoa salatzeko. Arrigorriagako Udala

2024ko abenduaren 30ean - 10:52
Azken eguneraketa: 12:09

Abenduaren 27an, 21:30ak inguruan, gutxienez hiru gizonek txinatar jatorriko merkatari bat jipoitu zuten Severo Otxoa kalean duen dendan. Hiru gazte dendara sartu ziren eta bertako gauzak mugitu zituzten. Merkatariak kargu hartu zien, eta orduan, gazteetako batek kolpatu egin zuen; lurrera erori ondoren, beste bi gaztek ostikadak eman zizkioten. Ondoren, erasotzaileek ihes egin zuten.

Jasandako lesioen ondorioz ospitaleratu egin zuten Arrigorriagako bizilaguna, beso bat eta hanka bat hautsita ditu, begi ondoan kolpe handia izateaz gain. Jada bere etxean da, baina ebakuntza baten zain dago.

Dendariaren alabak adierazi du aurretik ere hainbat liskar izan dituztela erasotzaileekin, eta inguruko merkatariek ere azaldu dute familiakoek aurretik irainak jasan izan dituztela. 

Ertzaintzak jakinarazi du erasotzaileetako batek, 20 urteko gazte batek, bere burua entregatu duela ertzain-etxean, eta epailearen aurrera eraman dutela. Gainerako erasotzaileak identifikatzeko eta atxilotzeko ikerketa zabalik dago. Arrigorriagako Udalak erasoa gogor gaitzetsi du eta elkartasuna adierazi dio biktimari eta bere familiari. Ertzaintza gorroto delitua izan den aztertzen ari da. 

Erasoa Baionan

Janice Froidefond-ek Berriari azaldu dionaren arabera, kotxean zihoala Mercedes gris bateko gidari batek atzetik jarraitu zion. Emakumeak kotxeko leihotik zigarroa lurrera bota zuen eta Mercedesean zihoan gizonak behin eta berriz galdetu zion ea ez al zen errudun sentitzen. Ondoren, argi luzeak jarrita denbora luzez jarraitu zion Froidefondi. Semaforo batean gelditu eta gizonak berriz galdera berdina egin zion. Orduan, emakumea autotik atera zenean argiak itzaltzea eskatzeko, negar-gasa bota zioten aurpegira, irain arrazistak eginez: "Orain zoaz, beltz zikina".

Aldi berean, beste bi gizonek kotxean zihoan haren ahizpa lurrera bota eta kolpeak eman zizkioten. Froidefond ahizparengana abiatu zenean gizon horietako batek buruan kolpe bat eman, eta bost minutuz konorterik gabe utzi zuen. Erasotzaileek, gainera, Froidefonden autoaren giltzak lapurtu eta alde egin zuten.

Biktimak Poliziaren jarrera ere kritikatu du. Begietan negar-gasa, gorputzean zauriak, eta kotxeko giltzarik ez zuen arren, poliziak ospitalera beren kabuz joateko esan zietelako, bestelako laguntzarik eman gabe. Froidefondek eta haren ahizpak salaketa jarri dute, eta hiriko segurtasun-kameren bidez erasotzaileen autoaren matrikula identifikatzeko itxaropena dute.

Erasoa eta "azken asteetan" Baionan agert udiren "pegatina faxistak" salatzeko mobilizazioa deitu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, eguerdiko 12:00etan, Baionako Merkatu Plazan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]


2025-03-18 | Gedar
Eraso arrazista bat izan da Lekeition

 Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eguneraketa berriak daude