Eraso arrazista bat izan da Lekeition

  •  Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 18an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurreko ostegunean, martxoaren 13an, eraso arrazista bat jasan zuten Pakistango hainbat pertsonak Lekeition (Bizkaia). Lekeitioko Gazte Asanbladak eman du gertatutakoaren berri: erasotuak izan ziren lagunek kebab denda batean egiten dute lan, eta lau turista saltokira bertaratu eta beharginen aurka oldartu ziren.

Haien nazionalitateari lotutako irainak egin zizkieten, "Fuck Pakistan" esanez, besteak beste. Gainera, modu bortitzean eragin zituzten kalteak dendan: leiho bat hautsi zuten, aulkiak bota zituzten eta abar. Gazte Asanbladak azaldu du "gero eta ohikoagoak" direla halako jarrerak, eta ezin dela horiek "normalizatu" daitezen utzi: "Faxismoari haginak erakutsi"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude