Udaltzain batek Erandion euskara jakin behar izatea atzera bota dute epaitegiek

  • Bilboko Administrazioaren Auzien 1. Epaitegiak atzera bota du Erandion udaltzain jarduteko lanpostu bati ezarritako hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna, B2 mailarena hain zuzen. Sententzian aipatzen dira Uliazpi fundazioaren hizkuntza eskakizunaren kontra erabilitako argudioak.


2023ko maiatzaren 02an - 13:30
Azken eguneraketa: 17:05

Azken hilabeteetan, sententzia ugari eman dira administrazioek lan deialdietan eta kontratazioetan ezarritako hizkuntza eskakizunen inguruko araubideen kontra. Ezagutu den azken kasuan, Erandion lanean ari zen udaltzain batek helegite baten bidez lortu nahi izan zuen betetzen ari zen lanpostuan B2 mailaren derrigortasuna atzera botatzea. Ez zuen lortu udalak eskaera onartzea. Justizia Auzitegira jo ondoren, orain arrazoia eman diote.

Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta legelaria aditua da hizkuntza eskakizunekin lotutako gaietan, eta Berriak jakitera eman duenez, Urrutiaren ustez "oldarraldiaren beste seinale bat da" ebazpena.

Sententzian aipatzen dira Uliazpi fundazioan jarduteko hizkuntza eskakizunen kontra martxoan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zituen epaiko arrazoibideak. Urrutiak adierazi du azken sententziaren jurisprudentzia ildo horretatik doala. Argudiatu du kasu "ezberdina" bada ere, ez dela lan eskaintza publikoa baizik eta lanpostuen zerrendan egindako "aldaketa baten kontrako epaia". 

Urrutiak uste du hizkuntza eskakizunen ezaugarriak "modu objektiboan" bete behar direla. Kasu honetan, epaiak dio lanpostua betetzen ari den udaltzaina ez denez euskalduna, "udalak ez daukala horren gainean egokitzapena egiterik". Hortaz, udalaren autonomiaren kontra egin duela azpimarratu du legelariak.

Epaian udaltzainaren adina aipatzen da, 45 urtetik gora. Urrutiak azaldu du adin horretatik gora ez daudela behartuta hizkuntza eskakizuna egiaztatzera, baina bere iritziz "adinak ez lukeela mugatu behar lanpostuaren hizkuntza eskakizuna".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2024-10-30 | Sustatu
Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Donostiako Decathlonek dio errotulazioa euskaraz ere jarri beharra “inposizioa” dela

Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]


Gipuzkoako Aldundiaren zaharren egoitza batzuen euskara eskakizunak “neurriz kanpokotzat” jo ditu Donostiako auzitegi batek

Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.


Beste epai euskarafobo bat: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileen aurkakoa

Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


2024-09-25 | ARGIA
Aiaraldea Komunikabideak Jaurlaritzari bitartekaritza eskatu dio, Amurrioko Udalarekiko gatazkan akordioa lortzeko

Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Euskaldunen aurkako “oldarraldi” judizial betean, euskara eskakizuna berriro baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


Eguneraketa berriak daude