1969an poliziak modu basatian zanpatu zituen Bizkaiko Erandion orduan han bizi zuten kutsadura larriagatik herritarrek antolatu zituzten protestak: kaleko manifestazi baketsu haien inguruan bi pertsona tiroz hil zituen polizia frankistak. Gertakizuna berriro gogora ekarri zituzten Erandion igandean, 11, omenaldia eskaini zitzaien Anton Fernandez eta Josu Muruetari eta "Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro ez gertatzeko Bermeak" eskatu zituzten.
1969ko urrian Erandioko herritarrak kalera atera ziren herrian arnastu ere ezin zitekeelako. Sare Antifaxistak kontatu duenez, "garai hartan Erandion zenbait egunetan kalera ateratzeko ahoa eta sudurra estalita atera beharra zegoen, eskegitako arropak kolore horixka hartzen zuen, eta gune industrialera gehiegi hurbilduz gero, emakumezkoek zerabiltzaten galtzerdiak erre egiten ziren. 1968an, Anton Fernández eta Josu Murueta hil baino urte bete lehenago, Bilbo Handiko eztarirko minbizi tasa Estatuko altuena zen. Hura arnasteko eta bizitzeko benetako borroka bilakatu zen".
Egoeragatik protesta egiteko jendea bildu zelarik, urriaren 28an, polizia frankistak tiro egin eta bala batek Anton Fernández jo zuen, eta 15 egun koman egon eta gero hil egin zen. Egun horietan zehar polizia batek bere gela zelatatu zuen.
Hurrengo egunean Josu Muruetak, beste hamaika herritarrek bezala, bat egin zuen Antonen heriotza salatzeko grebarekin eta Josu ere bala batek sabelaldean jo eta hil egin zuen. Ospitaleak gainera, egun batzuk geroago, emazteari deitu zion jasotako osasun zaintzaren gastuak erreklamatuz.
Egun batzuk geroago, epaiketa militar bat burutu zen, baina ez zen ezertan gelditu. Ez zen azalpenik egon. Parte hartu zuten agenteen ardurarik ez zen garbitu, ezta tiro egiteko agindua eman zutenena ere, kasua itxi egin zen besterik gabe. Istriputzat jo zuten… Lur-emateak ere tanketek eta zaldizko guardia zibilek zelatatuak izan ziren.
Gertakizun haiek berriro gogora ekarri zituzten Erandion igandean, 11, omenaldia eskaini zitzaien Anton Fernandez eta Josu Muruetari eta "Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro ez gertatzeko Bermeak" eskatu zituzten: "Zer gertatu zen jakin nahi dugu, errudunek haien ardurak beraien gain har ditzatela, eta Anton biktimatzat aitor dezatela, izan ere ezin baita lehen eta bigarren mailako biktimarik egon, izan ere ordua delako eta justizia egin behar delako".
"Gabarra baltza" dokumentalak laburbilduta dauka 1969an Erandion gertatua, kutsadura itzela, hura salatu eta konpontzeko borroka eta herritarren gainera Carmen Lekerika alkatea buru agintariek jaurtitako errepresio basatia.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.