Erandioko Indumetaleko hamar arduradun auzipetu dituzte, ustezko ingurumen-delituengatik

  • Sepronak epailearen esku utzi ditu Erandioko hondakin-enpresa baten hamar arduradun. Hondakin arriskutsuak modu irregularrean manipulatzea leporatu diete, ingurumena eta pertsonak arriskuan ipintzen zituztelakoan. Agentzien arabera, Indumental Recycling da sozietatea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 05ean - 17:05
Indumetal enpresan hondakin elektroniko eta arriskutsuak birziklatzen dituzte. (Argazkia: Indumetal)

Guardia Zibilaren natura babesteko zerbitzuak "Hondakina" operazioa gauzatu zuen joan den zapatuan, Europol Europako poliziagaz batera. Izan ere, Erandioko enpresak Espainiako Estatuko txatarra elektronikoaz gainera, Alemaniako, Frantziako, Portugalgo eta Italiako kamioiak ere jasotzen zituen. Ikerketen arabera, mailuka desegiten zituzten tripetan sustantzia arriskutsuak zituzten gailuak: ordenagailuak, telebistak, garbigailuak, jolas-makinak, etxetresna elektriko txikiak, eta abar. Horiek, legearen arabera, oso bestelako tratamendua jaso behar dute. Hala, ibaia kutsatzea eta langileak eta inguruko bizilagunak arriskuan ipintzea leporatu diete enpresako arduradunei.

Indumetal Recycling Asua auzoan dago; "txatarra elektronikoa birziklatzen liderra" da enpresa, bere webgunearen arabera. 1984 urtean sortu zen sozietatea, RAEE edo Aparailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen kudeaketan jarduteko.

Isurketa arriskutsuak

2015ean hasi ziren ikerketak Segoviako Guardia Zibilak eta Espainiako Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak, Aparailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (RAEE) kudeaketa irregularra izan zitekeela susmatuta, "buruhandi" delakoen kasuan, batez ere, pantaila planoa ez duten telebista eta ordenagailuen kasuan, alegia.

Guardia Zibilaren kalkuluen arabera, Indumental Recyclingek urtean 2.000 hondakin-tona kudeatzen zituen, legeak horretarako aurreikusitako neurriak bete barik. Ikertzaileen arabera, enpresak bazituen zuzen birziklatzeko baliabideak eta baimenak, eta horregatik kobratu egiten zuen, baina gero, gai kutsatzaileak sailkatu eta bideratu beharrean, txikitu edo birrindu egiten omen zituen aparailuak kolpeka.

Hala, materiala iristen zen unean bertatik, tratamendua ez ei zen zuzena. Sepronaren arabera, gailuak kamioietatik ateratzeko, "irauli" egiten zuten material dena. Hortaz, erortzean apurtu egiten zen aparailu asko eta beraz, iturri berberen ustean, sustantzia arriskutsuak isurtzen ziren lehenengo momentutik.

Gainera, materialaren gehiengoa, sustantzia denak kendu gabe, plantako atarian bertan txikitzen omen zuten makina bategaz, inolako segurtasun neurririk hartu gabe. Ustezko manipulazio oker hori dela eta, ikertzaileek uste dute enpresak inguruko ibaira edo estolderietara bota ahal izan dituela lixibiatu eta txikitzetik sortutako hondakinak; hortaz, ingurua kutsatuta legoke.

Gainera, Sepronak arriskuan ikusi ditu plantako langileak ere, segurtasun-neurri barik ibili direlako gai kutsakor horiek manipulatzen. Izan ere, beruna, kadmioa, kobrea, zinka, fosforoa, beste metal astunak eta elektrolitoak zabaldu ziren aparatu horien garraioan, deskargan, klasifikazioan, desmuntaian, eta tratamenduan, hots, kudeaketa-fase denetan, antza oker jokatzearen ondorioz.

Ikerketaren arabera, gainera, material horregaz enpresak birritan lortzen omen zuen etekina: batetik, deskontaminazioa egiteagatik kobratzen baitzuen, eta ez zuen egiten. Eta bestetik, txikitzetik ateratzen zen materiala fundizioei saltzen zien. Metalaz gainera, beira eta plastiko asko ateratzen zen enpresak egindako prozesutik. Horiek, Sepronaren arabera, hirugarren enpresetara bidaltzen zituzten, aurretik kutsadura kentzeko inolako neurririk hartu barik, Guardia Zibilaren ustean. Hala, gai horiek arriskutsuak izan litezke ingurumenerako eta jendearen osasunerako. Kontran, ikertzaileek uste dute enpresak oso hondakin kutsatzaile gutxi bideratzen zituela baimendutako kudeatzailetara: "RAEE mota batzuetan deklaratutako hondakin kutsagarrietako kopuruak berreskuratu behar ziren portzentaiak baino askoz txikiagoak ziren".

Guardia Zibilak "desartikulatutzat" jo du "sarea".

Eusko Jaurlaritzak 2017ko abenduan berritua zion Ingurumen Baimena Indumeal enpresari hondakin elektronikoak kudeatzeko. (Argazkia: Indumetal)

Informazio hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude