“Erakutsi behar dugu gai garela herria kudeatzeko”

  • Herrietako hauteskundeetan aldaketa handia izan zen Ziburun: azken hogei urteetako gehiengoa irauli zuen abertzaleak nagusi dituen Ziburu Bizi zerrenda irekiak. Lehentasunetan indarrak ezarriz hasiak dira herria kudeatzen.


2020ko abenduaren 18an - 13:18
Argazkia: Sudouest

Ziburu Bizik bozen %56 kausitu zuen bigarren itzulian, baina Leire Larrasa (1985, Urruña) zerrendakideak argi du botoa eman zieten guztiak «ez zirela abertzaleak». Kudeaketan hasiak dira orain, politika «beste manera batez» egiten ahal dela frogatu nahian.

Ziburun aldaketa gertatu zen. Besta ondotik jin zaizue eguneroko lana; ilusioa bera da?

Aurten Ziburu Bizik irabazi ditu hauteskundeak, baina, aitzin, Poulou jaunaren taldea hogei urtez egon da herria kudeatzen. Hogei urte anitz da, eta kudeatzeko maneran ohitura batzuk hartuak ziren ez zirenak onak herriarendako. Ikusi dugu zer funtzionamendu zen eta guk zer martxan ezarri nahi dugun. Azken sei urte hauetan hautetsi gisa lanean arituak ginen dosierrak segitzen; gaur egun ez gara gehiago oposizioan, eta erronka handia da, baina izugarri motibagarria da, kontziente baikara gauza anitz jokoan direla. Erakutsi behar dugu gai garela herriko etxe bat kudeatzeko, ideiak baditugula eta egingarriak direla. Batez ere, hirigintza mailan arazo handi bat baita gure herrian, etxeen %42 bigarren etxebizitzak baitira. Erakutsi nahi dugu nahikeria hor bada gauzak egiten ahal direla.

Zuen gehiengoan ez dira denak abertzaleak. Nola lan egiten da sentsibilitate politiko desberdinekin egunerokoan?

Zerrendaburua abertzalea da, ni lehen axuanta naiz eta abertzalea naiz… axuantetan zazpietatik sei abertzaleak gara. Den-denak ezkertiarrak gara, hori argi da, baina ez denak abertzaleak. Helburu bat zen zerrenda irekia eta anitza egitea, ez esklusiboa: hiriaren bizi sozial, kultural eta ekonomikoan parte hartzen dutenei ere irekia izateko. Estrategia bat zen, eta uste dut ongi martxatu dela. Egunerokoan axuantek ditugu dosier handiak kudeatzen, eta besteekin ere ados gara: programa elkarrekin sortu dugu; ez gara etorri abertzaleak gure programa finkatuarekin. Elkarrekin landu dugu, eta ber ildotik goaz elkarrekin.

Herrietatik Euskal Elkargora, emazteen presentzia eskasa aipatu da beste behin ere.

Noski emazteen tokia inportantea dela eta ez garela aski. Nahiz eta lehen baino gehiago garen, uste dut gure tokia dugula, noski. Ederra izango litzateke hemendik zenbait urtetara emazte bat izatea Elkargoko lehendakari.

Ziburun bezala, aldaketak izan dira beste herrietan, Itsasun adibidez. Elkarlanean ari zarete?

Itsasurekin ez gara sobera aritu, baina Uztaritzerekin bai. Gure programa landu dugularik, tailer parte hartzaileak proposatzen genituen; gaika lantzen genuen, eta Uztaritzetik hirigintzarentzat Mikel Goienetxe etorri zen, eta Pierre Rouget ingurumena aipatzeko. Haiek auzoetako batzordeak sortu zituzten, eta guk ere kontsulta instantzia horiek laster plantan ezarri nahiko genituzke, demokraziarako organoak sortzeko. Hurbilago ere, urruñarrekin bilkura batzuk egin ditugu, gai komun batzuk aipatuak ditugu.

Hirigintzan, sei urtez gauzak aldatzen ahal dira?

Orain hasi gara, ez da denbora gehiegi pasatzen utzi behar. Frantziako administrazioarekin denbora behar da… eta nahiko genituzke 2021ean hirigintzako proiektu batzuk hasi. Baditugu pista desberdinak etxe sozialak egiteko, espekulazioa saihesten duen etxebizitza dispositibo bat, eta badira beste pista batzuk. Pentsatzen dut sei urtez etxe berri batzuk izanen direla Ziburun. Orain arte ez genuen hirigintza planik ere, lehengo taldeak hogei urtez ez baitu sortu. Inportantea da, dokumentu horrek mugatu egiten baititu gauzak: zer egiten ahal den, zer ez… Dena ongi badoa, ekaineko egina izanen da.

Erran izan duzu euskarak leku guti ukan duela Ziburun.

Herriko etxeaz kanpoko batzordeak sortzen ari gara, eta horietan bada euskara taldea. Eneko Gorrirekin maiz bildu gara ikusteko gauzak nola egin, eta proiektu hori aurkezteko gutun bat igorri genien merkatariei, kirol elkarteei, kultur elkarteei, ikastolei… Saiatu nahi dugu zinez batzorde horretan eragin kultural eta ekonomiko desberdinak biltzen. Nahiko kontent gara, 13 erantzun izan ditugu, eta, adibidez, Gurutze Gorriak parte hartu nahi du. Harrituak ginen; ez genuen pentsatzen, baina bikain! Ideia da gogoeta eramatea euskararen erabilpenaren inguruan eta saiatzea bere tokia segurtatzea eremu publikoan eta Herriko Etxean.

Pandemiaren testuinguruan hastea zaila izan da?

Eskoletan hainbat kasu izan ditugu, eskola publiko bat itxi zen… Dosier horiek ez ziren beti errazak kudeatzeko: familiekin, irakasleekin, Eskualdeko Osasun Agentziarekin, suprefetarekin harremanetan ginen. Baina uste dut alde ona ere izan duela, herriko etxeaz kanpoko batzorde horietan sortzen ari gara merkatariena, eta uztaila bukaeran bildu genituen krisia aipatzeko. Kanpaina berezi bat muntatu genuen: Zatoz Ziburu gozatzera. Saiatzen gara alternatibak atzematen egoera honen aitzinean.

Ilune Dufaurekin, Ziburu Telethoneko hiri enbaxadore zen. Abertzaleak nagusi dituen herria Parisera joatea bitxia zen?

Harrituak ginen proposatu digutelarik, baina ziburutarrak oro kontent ziren herria erakusteaz. Aukera izan da erakusteko herrian dugun elkartasuna, mobilizatzeko gaitasuna. Anitzek parte hartu dute, eta aukera izan da herri kultura erakusteko: joaldunak, bertsolariak… eta euskaraz mintzatu dira. Telebistan, zuzenean, Ilune [Dufau] bere lagunekin edo Odei Barrosorekin mintzatu delarik, euskaraz egin dute dena, eta erran genien azpititulurik ez ezartzeko; ulertu dute, eta itzulpenik ez dute egin. Herri hau bere hizkuntzaz, kulturaz eta nortasunaz harro izan behar da. Ziburun euskararen tokia biziki tipia izan da, eta kultura, folklorizatua. Telethonaren bidez azpimarratu dugu herri bat garela, gure kultura eta hizkuntza ditugula eta harro izan behar dugula.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
Miarritzeko auzapez ohi Didier Borotra zendu da

Politikari zentrista ezaguna, 1986tik 1991ra Departamendu kontseilari izan zen, 1991tik 2014ra Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari 1992tik 2011ra. 86 urte zituela zendu da abuztuaren 21ean, infartu baten ondorioz.

 


Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Ezkerrak hirukoiztu egin dio aldea ultraeskuinari Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 30ean, lehen itzulian, 11.000 boto eskas gehiago lortu zituen Fronte Herritar Berria koalizioak Batasun Nazionalaren aldean. Orain, 30.000 boz atera dizkio. Parisera joango diren hiru hautesbarrutietako ordezkariak Fronte Herritar Berrikoak izanen dira.


2024-06-30 | Estitxu Eizagirre
Laugarren barrutian: Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz irabazle, eta eskuin muturra bigarren lehen aldiz

Nafarroa Behereko zati bat, Zuberoa eta Biarnoko zati bat hartzen dituen laugarren hautesbarrutian %73ko parte-hartzea izan da (Frantziako estatukoa %65,5). Ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da bozen %38,01ekin. Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko... [+]


Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


2024-06-13 | Euskal Irratiak
Mixel Esteban hautetsi ekologista
“Ekologia ez da modan, gure bozkak alderdi sozialistara joan dira”

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.


Le Penen eskuin muturra irabazle Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da Batasun Nazionala, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko prefekturak emandako datuen arabera. Nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin.


2024-05-24 | Euskal Irratiak
Peio Etxeleku, Elkargoko bere kargugabetzeaz: “Ez didate ene burua defendatzeko aukerarik eman”

Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
“Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari”

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
“Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean”

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude