Kultur politikak sormenetik eraikitzeko “neurri zehatzak” galdegin ditu Lanarteak Gasteizko Legebiltzarrean. Besteak beste, ogasun politika arrazionalago bat ere eskatu du, adibide gisa jarrita, artistek sei eragiketa administratibo egin behar dituztela 120 euro kobratzeko.
“Mila esker handi bat historia triste baten edertasunaz interesatzeagatik”, abiatu zuten hitzartzea Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko ordezkari Garbiñe Ubedak, Amagoia Gurrutxagak eta Miel A. Elustondok. Elkartea osatzen duten ehunka kideren –idazle, musikari, aktore, bertsolari, irudigile, kazetari, itzultzaile, dantzari...– ahotsa izan ziren joan den asteazken arratsaldean Eusko Legebiltzarrean.
Ildo eta espezialitate anitzeko sektorea da sortzaileena, baina arazoa “alderik alde urratzen” dela diote: “Gizarteak ez gaitu subjektu ekonomiko gisa ikusten, irudi erromantiko eta bohemio samarra dauka gutaz. Hodeietan bizi garelakoan, txaloek eta noizbehinkako sariek asetzen gaituztelakoan. Gure entzule, irakurle eta erosle gehienen begietara ez gara langileak. Eta administrazioak ez digu ematen gure jardun profesionalak behar duen arreta eta errespetua. Eskubideak dauzkagu, baina sistemak ez daki eskua ematen”. Halako eta bestelako aldarrien berri eman zioten ARGIAri erreportaje honetan eta honetan –azken hori argitaratu duten liburuari buruz–.
"Gizarteak irudi erromantiko eta bohemio samarra dauka gutaz"
Kultura “plazer hutsa baino sakonagoko kontua” dela azpimarratu dute talde parlamentarioen aurrean, eta ezkerretik eskuinera begiratuta, kulturaren “teoria utilitarioan” oinarritutako jardun politikoa egiten dutela seinalatu: “Sortzailea baztertu eta Industria nagusitu da, Kultur-Industria”.
Hizkuntzaren aldagaia
Zer da euskal sortzailea? Mahai gainean jarri dute afera: “Euskal kulturaz ari garenean zertaz ari garen argitu beharko genuke. Erdal kulturari ere euskal kultura deitzen baitzaio gero eta gehiagotan, gaztelaniaz zein euskaraz”. Hau da, Euskal Herrian –edo EAEn, kasurako– bizi den sortzailea, bertan bizitze hutsagatik, euskal sortzailea da? Ala euskaraz sortu behar du?
Euskaraz egitearen aldagaia “zehar-lerro” gisa ezartzeko eskatu du Lanarteak, sektoreari buruz egindako estatistika, datu bilketa eta azterketa guztietan, “euskararen kultur sistemaren giharra, bozgorailu kopurua eta lege babesa ez direlako erdararen neurri berekoak”. Lanartearen iritziz, ezin dira maila ekonomiko eta sozial berean jarri. “Baina jartzen dira, gertatzen da, paperetan eta deklarazioetan esaten denetik praxiara dagoen aldea amildegi handi bat delako. Iduri luke helburua euskaraz sortutako kultura ezkutatzea dela, kultura hegemonikoaren itzalpean diglosia egoerari ezikusiarena eginez”.
"Erdal kulturari ere euskal kultura deitzen zaio gero eta gehiagotan"
Finean, nabarmendu dutenez, milioika hiztuneko komunitatea daukan hizkuntza batentzako pentsatutako "errezetekin, ezin da sendatu 809.000 hiztun eskasera murriztua dagoen komunitate baten kultur sistema”.
Etxe barrura begirada
Makroproiektu kulturalak eta euskarazko kultur adierazpenak lekurik ez; horixe ere jarri dute mahai gainean. “Guggenheim Urdaibairi buruz hitz egiten hastea eta gure kultura nazioartekotzeari gorazarre etengabea egitea, etxean bertan gure kultur lanak ezagutarazteko zirkuituak eta espazio finkoak ez ditugunean”.
“Politika kontua” dela argudiatu dute behin eta berriz, esaterako, kultur planak aurkeztu eta horietan artistek baino askoz pisu gehiago izatea artisten lanari etekina ateratzen dioten enpresek eta erakundeek. Aipatu, seinalatu eta kritikatu dute Kultura 2028 Plan Estrategikoa ere.
Lanartearen oinarrizko bost eskakizunak, Legebiltzarrean aurkeztu dituzten eran:
1- Kulturaren kontzeptua sormenetik eraikitzea, eta ez merkatuaren araberako industria ikuspegi hutsetik eta azpiegitura eta ekitaldierraldoietatik.
2- Hizkuntzaren aldagaia zehar-lerro gisa ezartzea sektoreari buruz egindako azterketa guztietan.
3- Ogasun politika arrazional bat, artisten errealitateari erantzungo diona eta irizpide garden, zuzen eta justuak izango dituena jardunbideak zergatzerakoan.
4- Euskarazko kultur proposamenaren gutxieneko kuota bat ezartzea zirkuitu eta hedabide publikoetan (EiTBn azpimarra berezia eginez).
5- Aurrekontuak emendatzea euskaraz sortzen den kultura sustatzeko.
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
“Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]
Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]
Gobernu berriak sorkuntza indartzeko asmoa adierazi du, "batez ere emakumeena eta euskaraz eginikoa". Sailburu berriak esan du aurreko gobernuak onartutako Plan Estrategikoa izango dutela ardatz, baina dokumentu horrek "euskarazko eskaintza handitzea"... [+]
Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]
Seo/BirdLife GKEak eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bultzatzen dute ekimena, eta sinadura kopuruak Bilboko museoak urtero dituen bisitarien zenbatekoari erreferentzia egiten dio. Zehaztu dute “inpaktu kritiko eta itzulezinak” eragingo lituzkeela Urdaibiako... [+]
Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.